The Last Sunrise

The Last Sunrise

Stáhnout Basque titulky

Informace o verzi

The Last Sunrise 2026 AMZN WEB H264-CUPCAKES
Komentář od tedi
Retail AMZN | 1:46:53

Tagy

webdl
Zveřejněno: 2026-08-26
Stažení: 0
Pro sluchově postižené: No

Náhled titulků v jazyce Basque

Prvních 200 řádků.

AZKEN EGUNSENTIA

Nire gorputza arerio dut.

Baina hemen nago, Lurreko beste partikula bat.

Ozeanoari ez zaizkio inporta gaixotasunak, edo bizitza eta heriotza.

Ezta gure borrokak edo gure mina ere.

Edo dena emango nukeela

honen moduko beste uda bat izateko.

Azken egunsenti bat…

berarekin.

3 HILABETE LEHENAGO HOUSTON, TEXAS

Ry.

Ry!

Alde! Ry, ez da ezer gertatzen.

Lasai. Hartu arnasa, Ry. Hartu arnasa, laztana.

Fase honetan, Oriah, biziki gomendatzen dut ebakuntza.

Tuberositateak kentzeko aukera dugu,

krisirik ez izateko.

Baina memoria galtzeko aukera bera dago.

Jendea, tokiak, ibiltzea, dantzatzea, bizitzea.

Pertsona egiten nauen guztia.

Zure bizitza da hau.

Horixe, ama. Nire bizitza da.

Medikazioa igo dezakegu,

baina albo-ondorio gehiago egongo dira.

Ezin duzu dosirik galdu. Bestela, ez du ezertarako balio.

Konprometituko zara?

Ry.

Badakit txarto sentiarazten zaituztela.

Hobeto esanda: ez dut ezer sentitzen.

Lena, erreserbatu gidari bat

-nahi duen tokira eramateko. -Noski.

Farmazia bat dago hoteletik gertu,

sendagaiak erosteko.

Horrez gain, ohiko gauzekin kontuz ibili behar dugu:

dar-dar egiten duten argiak, ondo lo egitea, estresik eta alkoholik ez.

Uda paregabea emango dut mojekin.

Lehenengo lau egunetan oso lanpetuta ibiliko zara.

-Denbora librea aurkitzen saiatu naiz… -Ez gara elkarrekin egongo?

Non hazi zinen erakustekoa zinen.

Laztana, denbora mordoa emango dugu elkarrekin.

Sei aste ditugu.

Ondo pasatuko dugu. Mallorca da.

Zure hitza betetzen duzun bitartean.

ANNA TODDEN ELEBERRIAN OINARRITUTA

Eskerrik asko.

Ikus dezagun ordutegia berriro. Bai.

-Hola. -Ongi etorri.

-Zure zain geunden, Pera andereñoa. -Deitu Isolde.

Ongi etorri.

Eskerrik asko. Nire alaba, Oriah. Laztana?

-Kaixo. -Jet lagarekin dago.

-Kaixo. -Logelan ikusiko gara.

Bideokonferentzia bat dut.

Gure atezainak irrikaz daude zu ezagutzeko.

Kaixo, ongi etorri gure hotelera.

-Kaixo. -Zer moduz hegaldia?

-Ondo. -Primeran.

Barkatu, zerbait daukazu…

TikToken ikusi dut. 20 minutu eman ditut.

Esan egia. Merezi du beste begian gauza bera egitea?

Lan-denboran bada, bai.

Atsegin zaitut. Zatoz.

Zure gela erakutsiko dizut. Hemendik.

-Bide batez, Amara naiz. -Ni Ry.

Hau halla da.

Hemen egongo naiz behar banauzu.

Zerk ekarri zaitu Espainiako paradisu honetara?

Nire ama tratu bat ixten ari da.

Bere enpresak hotel berri bat eraiki nahi du.

Beste hotel bat, zer ondo. Tokikoak izugarri poztuko dira.

-Ezagutzen duzu irla? -Ez, nire lehen aldia da hemen.

Ez naiz asko irten Texasetik.

Texastarra. Zer exotikoa.

Ry, zer gustatzen zaizu egitea?

Ez dakit. Hondartzara edo igerilekura joatea.

Hori egin dezakezu, baina badaude beste gauza asko.

-Leizeak gogoko dituzu? -Leizeak?

Ezkongai zaude?

-Bai. -Hemengo mutilak ederrak dira.

Kartagotarren, erromatarren

eta kolono katalanen arteko nahasketa bat.

Ez dakit zer gustatzen zaizun, baina ligatuko duzu.

Ez harritu zuhaitzetan ahuntzak ikusten badituzu.

-Ahuntzak zuhaitzetan? -Bai.

Kontua da betiko gogoratuko duzun uda bat pasatuko duzula.

Zure amaren gela beste aldean dago,

eta hau zurea da.

Zoragarria da zure amaren enpresak eraiki duena.

Bai.

Barkatu.

SENDAGAIAK HARTZEA

Bakarrik utziko zaitut.

Edozer behar baduzu, dei iezaguzu.

Auf Wiedersehen. Agur.

Mila esker, Amara.

Zein asmo duzu biharko?

Bilera mordoa dauzkat eta festa antolatu behar dut.

Zer festa?

Diru-bilketa bat.

Hotel bat eraikitzeaz gain, fede onez,

arte-zentro bat eraikiko dugu Mallorcako haurrentzat.

Zer ondo.

Dena ondo?

Konpainiakoak. Udazkenean itzuliko naizen jakin nahi dute.

Baina itzuliko zara, ezta?

Udan atseden hartuko duzu,

eta udazkenerako bueltan izango zara.

Bai.

Denboraldi-amaiera ospatzera irtengo gara.

Zer pena hemen ez egotea.

Zer moduz? Sendagai berriekin hobeto?

Tira… Aldaketa bat da.

Oso kezkatuta egon gara.

Hasteko, ez kezkatu.

Eta, gero, ondo nago.

Amak zerbait antolatu du biharko,

-eta non hazi zen erakutsiko dit. -Zure ama itzela da.

Ahaztu esan dudana. Zuekin egotea gustatuko litzaidake.

Esan espainiar ederrik ikusten duzun.

-Ados? -Bai.

-Noski. -Maite zaitugu. Dei nazazu.

Maite zaitugu, Ry!

Nik ere bai. Agur.

HARTU SENDAGAIAK

150 gonbidatu inguru ditugu.

Zer polita hau.

Ry, arrautza-oskola edo oloa?

Zergatik dute janari-izena denek?

Ez dakit.

Zergatik ez zoaz dibertitzera? Gero ikusiko gara.

-Hondartzara joan nahi nuen. -Zer ideia ona.

Zoaz autoan.

Eta hartu sendagaiak.

Eta ura. Eta jarri eguzkitako krema.

-Eta, Ry… -Kontuz ibiltzeko?

Ondo pasa.

Koko-krema da politena.

Ikusten duzu? Barru-barruan, inporta zaio.

-Kaixo. -Kaixo.

Goiz lasaia, ezta?

-Zergatik? -Begietako makillajea.

-Eyelinerra gogoko dut. -Mila esker.

Nora zoaz?

Bai, galdetu nahi nizun ea zein hondartza gomendatzen didazun.

Tokirik onena ezagutzen dut.

Ezkutuko harribitxi bat.

-Mila esker. -Ondo pasa.

Ederto.

Laguntza behar duzu?

Ez.

-Lotsagabea da begiratzea. -Ez…

Ez nengoen zuri begira…

baizik eta horrantz.

Ikuspegi galanta.

-Tira, joango naiz. -Bai, hobeto.

-Barkatu? -"Hobeto" esan dut.

-Zerbait egin dut? Arazoren bat? -Bai, arazo bat daukat.

Tokikoentzako hondartza da hau.

Nahiago dugu turistak begira ez edukitzea.

Barkatu, ez naiz konturatu tokikoentzat soilik dela.

Igeri egin nahi nuen.

Erosoagoa da Mares & Mar Hoteleko igerilekua.

Nola dakizu…

Zer? Distraitzen zaitut?

Ez.

Banoa.

Kaixo. Hola . Ba al duzu…

Ondo da.

Hola . Barkatu.

Ingelesez dakizu?

Margolan asko dauzkat salgai.

Nik… Baduzu kargagailurik?

Eskuinera? Edo aldapan gora?

Behar dut…

Sentitzen dut.

Barkatu. Egun ona izan. Gracias .

-Ai ene. -Kaka zaharra.

Barkatu.

Barkatu.

Entzun, señorita .

Begiratu bai, baina ukitu ez.

Salatuko zaitut?

Ez esan txorakeriarik. Etxera noa.

Utziko didazu pasatzen?

Ez da hortik.

Ezta hortik ere.

Galduta zaude, Miss Amerika?

Ez.

Kale polit hauek miresten ari nintzen.

Uka dezakezu,

edo onartu, eta laguntza eskatu.

Ondo nago.

Ondo nago, benetan.

Zertan ari zara? Nire atzetik zabiltza?

Bai. Iritzi ederra daukat zuri buruz, hondartzan zelatatzen egon ostean.

Eta ezin izan diot eutsi.

-Hain arraroa zara beti? -Arraroa?

Egia esan kezkatuta nengoen,

baina gauza mordoa dut egiteko.

Laguntzeko eskaintza 10 segundo barru iraungiko da.

Komentáře

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left