Henry: Portrait of a Serial Killer

Henry: Portrait of a Serial Killer

Download Basque undertekster

Udgivelsesinfo

Henry Portrait Of A Serial Killer 1986 BRRip H264 AAC Gopo
En kommentar af jon_azpi
Henry Lee Lucasek ez zuen haurtzaro onik eduki: kartzelan amaitu zuen ama aizto batekin sastakatzeagatik. Irtendakoan, hiltzaile bat bilakatzen da; motibo jakinik gabe hautatzen ditu biktimak, eta bakoitza modu desberdinean hiltzen du.

Tags

brrip
Udgivet den: 2016-04-22
Downloads: 54
Hørehæmmede: No

Forhåndsvisning af Basque undertekster

De første 200 linjer.

HENRY Serieko hiltzaile baten erretratua

-Zer moduz zegoen dena? -Oso goxoa. Mila esker.

Emaidazu Kool pakete bat.

-Irribarre polita duzu. -Eskerrik asko.

-Agur. -Adio.

O, laztana!

O, laztana!

Ixo, ixo!

Hil zaitez, puta!

Hil, hil!

Eguraldi iragarpena Chicagorako:

Tenperatura beroena, 16º, eta gauez 8ra jaitsiko da.

Nancyk egingo du hori.

-Kaixo. Hirira al zoaz? -Bai. Sartu.

Becky.

Kaixo, Otis.

-Zer moduz zaude? -Ondo.

-Pozten naiz zu ikusteaz. -Ni ere bai.

-Zure gauza guztiak dauzkazu? -Bai.

Oso itxura txarra duzu.

Tira, goazen. Hemendik da.

Ezkondu aurretik esan nizun Leroy ez zela parte onekoa.

Esan nizun Leroy zaborra izango zela beti…

…eta bapo kakaztuko zintuela, ezta?

Orain ez dut berataz hitz egin nahi.

Ederki. Ez dugu berataz hitz egingo, ez orain eta ez inoiz.

Zenbat denbora geldituko zara hemen?

Ez dakit, ba.

Eta Lurleen, noiz arte geratuko da amarekin?

Ez dakit.

Lana aurkitu nahi dut, diru pixka bat irabazi…

Agian hona ekarriko dut Lurleen. Auskalo…

-Esan diozu Leroyri nora zindoazen? -Ez dut berataz hitz egin nahi.

Ondo da. Ez dugu berataz hitz egingo!

-Goseak zaude? -Bai.

Ni ere bai.

Leroy goseak ote dago?

-Kafe gehiago nahi duzu? -Bai.

Hor duzu.

Zer-nolako lana aurkitu nahi duzu?

Oraindik ez dut erabaki.

Zer gehiago dakizu egiten, biluzik dantzatzeaz gainera?

Ez hasi, Otis.

Gauza asko egin ditzaket, jauna.

A, bai? Zer?

Zerbitzaria edo estetikalaria.

Zurekin egon ondoren, garuneko kirurgialari izan naiteke.

Grazia baduzu.

-Bai, erregina naiz. -Bai, gau klubetakoa.

Ez nazazu hona etorri izanaz damuarazi, Otis.

-Zer dugu? -Kaixo, Henry.

Opari bat ekarri diat.

-Nondik atera duk hori? -Aurkitu egin diat.

-Polita, ezta? -Ederra, bai horixe.

Henry, hau nire arreba duk, Becky.

Gurekin geratuko duk bolada batean.

Becky, hau Henry da.

Kaixo, Henry.

Kaixo, Becky. Pozten naiz zu ezagutzeaz.

Ez dik hire antzik batere, hori ziur.

Berarentzat hobe.

-Henry mendebaldera doa. -Nora?

Kaliforniara.

Sofan lo egingo du.

Ez. Becky, gela librean gera zaitez.

-Mila esker, baina, ez. -Nik baietz diot.

-Ez al da hala, Otis? -Heuk ikusi.

Ederki. Baina traba egiten badut, aldatu egingo dugu.

Ederki.

Joan beharra daukat. Lan asko dut oraindik.

Pixka bat garbitzera etorri naiz.

Non ari haiz lanean?

Andyri laguntzen La grangeko etxe batzuk fumigatzen.

-Ondo doakik, orduan. -Bai.

Dibertigarria zirudik.

-Kafea? -Ez. Joan beharra daukat.

Gero arte.

Kitto, datorren astea arte.

-Lan gehixeago espero nuen. -Nik ere bai.

Ez dago jakiterik. Halako batean, deitzen dizute…

…eta ergel horiek biharamunean joatea nahi dute.

Ez dago jakiterik.

Tori hau.

-Aurrerapena esaten diogu. -Mila esker.

Ez badizut nik deitzen, deitu zuk.

-Ez ahaztu fumigatzeko tresna. -Gorde ezazu zuk.

Ederki.

Ondo dago.

Azter ezazu atzeko ezkerreko gurpila.

-Ondo dagoela dirudi. -Eskerrik asko.

Zer nahi duzu, jauna?

Badaukazu joan den astekotik gehiago?

-Baliteke. -Badaukazu edo ez?

-Bai. -Hortaz?

Ez daukat hemen, ergela.

Dirua emadazu.

Sorotik ekarriko dizut.

Ez naiz zure trikimailuez fio Bueltatu dirua.

Zeuk ikusi.

Egon zaitez 6:30etan aparkalekuan.

Ederki. 6:30etan, bihar.

Bihar?

-Hartu edo utzi. -Ederki.

Gero arte.

Perbertitu zikina!

Zer nazka! Inoiz ez zait gustatu hau egitea.

-Nik egingo dut. -Berdin dio.

-Non ezagutu zenuen? -Nor?

Badakizu nor, Henry.

Zertarako jakin nahi duzu?

Jakin-min hutsez.

Vandalia-n.

Vandalian?

Jakina, Vandalian.

-Zergatik zegoen han? -Ez duzu jakin nahiko.

Zer egin zuen? Ama hil?

Tira! Zergatik zegoen han?

Hobe duzu ez jakitea.

Zer egin zuen? Banku bat lapurtu edo?

Lehenengoan asmatu duzu.

Lehenengoan asmatu duzu.

Ama hil zuen.

Eziozu esan nik esan dizudala.

-Adarra jotzen didazu? -Ez.

-Bai. -Bai, adarra jotzen ari natzaizu.

Baina ez esan nik esan dizudala.

Ama hil zuen?

Beisbol-bate batekin. Ama eta haren mutil-lagun bat.

Zin dagizut: esan dizudala esaten badiozu, egurra emango dizut.

Zuk nola dakizu hori?

Berak esan zidan. Nola jakingo nuen, bestela?

-Ziega berean zeundeten? -Ez, lagunak ginen.

-Noiz atera zen? -Ni baino bi urte lehenago.

Kaixo.

-Banoa gauza batzuk egitera. -Kalera zoaz?

Pixka batean. Gauza bat eman behar diot lagun bati.

-Etorriko haiz, Henry? -Ez. Hoa hi.

Gero arte.

Kartetan egin nahi duzu?

-Nolakoa zen zure aita? -Nire aita?

Kamioilaria zen hankak moztu zizkioten arte.

Gogoan dut behin bizikletak ekarri zizkigula anaiari eta niri.

Egun hartan bizikletak banatu, eta bi sobran geratu zitzaizkion.

Baina nirea handiegia zen eta anaiak ere ezin zuen berean.

Aitak esan zidan hazi eta ibiliko nintzela, baina ez.

Zergatik ez?

Ez zidan aukerarik eman. Saldu egin zuen.

Biak saldu zituen.

Anaia bat duzu, beraz?

Anaiak hezurretako gaixotasun bat zuen.

Zertxobait itxuragabetua zegoen.

Zer gertatu zitzaion?

Hil egin zen.

Ez dut gogoan aitarekin harreman onik eduki izana.

Nik nahi nuen, benetan.

Behin, nik 5 urte nituela…

…izozki bat erosi zidan, baina erori egin zitzaidan.

Masaileko bat eman, eta izozki hura jatera behartu ninduen.

Inoiz ez nuen aita begiko izan.

Behin, ama lanean ari zenean, eta nik 13 urte izango nituen…

…aita gelara etorri, eta alkandora eranzteko esan zidan…

…ea hazita ote nengoen ikusi nahi zuelako.

Nik ez nuen nahi izan, eta aita haserretu, eta jo egin ninduen.

Eskubidea omen zuen…

…bera nire aita zelako eta ni bere alaba…

…eta jaten eman eta bere etxean bizitzen uzten zidalako.

Eta nahi zuena egin omen zezakeen.

Eta hala egin zuen.

Harrezkero, maiz etortzen zen nire gelara.

Ez nintzen aitarekin borrokatzen berak jo ez nintzan.

Haurdun geratzeko beldurrez nengoen…

…eta umea itxuragabea jaioko ote zen beldurrez.

Baina ez nintzen haurdun geratu.

Amarekin hitz egiten saiatu nintzen…

…baina ez zuen ezer entzun nahi horretaz.

Sinesten ez zidala itxuratzen zuen, baina nik banekien baietz.

Ona da hitz egitea.

Zurekin hitz egitea, Henry…

…bai baitakit ez nauzula kritikatuko.

Ez nintzen Leroyrekin ezkonduko…

…aitarengandik berehala ihes egin nahi izan ez banu.

Aitarekin ez zinen ondo konpontzen, e?

Ama hil zenuen, benetan?

Zer?

Ama hil zenuen, benetan?

Baietz esango nuke.

Nola gertatu zen?

Labana sartu nion.

Ama beisbol-bate batekin jo zenuela esan dit Otisek.

-Otisek hori esan dizu? -Bai.

Hutsegite bat da.

Ez esan nik esan dizudala. Hitzemanarazi dit eta.

Amak oso gaizki tratatuko zintuen.

Puta bat zen.

Nire ama puta bat zen.

Baina ez diot horregatik kargu hartzen.

Kontua ez da zer egiten zuen, nola egiten zuen baizik.

Oroitzapena dudan ezkero, gizonak ekartzen zituen etxera.

Aita han zegoen, baina bost axola zitzaion amak zer egiten zuen.

Amak begiratzera behartzen ninduen.

Kommentarer

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left