Phantom of the Paradise

Phantom of the Paradise

Download Basque undertekster

Udgivelsesinfo

Phantom Of The Paradise 1974 1080p BluRay x264-CiNEFiLE
En kommentar af jon_azpi
Phantom of the Opera antzokietako musikalaren bertsio satiriko eta rock bat, Brian de Palmak zuzendua. Itxuragabetutako gizon torturatu eta maitemindu bat honetan ere. The Paradise edo Paradisua, kasu honetan, antzoki baten izena da.

Tags

BluRay
x264
1080
Udgivet den: 2016-04-16
Downloads: 53
Hørehæmmede: No

Forhåndsvisning af Basque undertekster

De første 200 linjer.

Swan. Ez du beste izenik.

Bere iragana misterio bat da, baina bere lana mito bat da jadanik.

14 urterekin idatzi eta ekoitzi zuen bere lehen urrezko diskoa.

Geroztik, hainbeste urrezko disko irabazi zituen…

…non Fort Knox-en gorde nahi izan zituen.

Bluesa Britainia Handira eraman zuen, eta Liverpool Ameriketara.

Folka eta rocka elkartu zituen. Bere taldeak, Juicy Fruits-ek…

…70eko hamarkadako nostalgia-uhina sorrarazi zuen.

Orain esferen hots berri baten bila dabil…

…bere Xanadu, bere Disneyland zabaltzeko…

…"Paradisua", rock jauregirik bikainena.

Film hau bilaketa horren historia da, hots horrena…

…hura sortu zuen gizonarena, hura kantatu zuen neskarena…

…eta hura lapurtu zuen munstroarena.

Betiko gogoratuko zaitugu, Eddie.

Egin zenuen sakrifizioaren bitartez.

Ezin dugu sinetsi zer prezioa ordaindu zenuen…

…maitasunagatik.

PARADISUKO MAMUA

Eddie Mitty txikia, Jersey Cityn jaioa.

Bost urterekin hasi zen kantari.

Aita sekula ezagutu ez, ama inoiz izorratu ez…

…abizen bat lortuta, hanka egin zuen estututa.

Hegan joan zen ziztuan, garaiei dagokion moduan.

Eddie eta bere ama bakarrik.

Berehala beste jaun bat, berehala arrebatxo bat.

Amak segitu zuen kulunkan eta Eddiek kantuan.

Maitasunagatik.

Maitasunagatik. Orain gertaera tragikoa.

Eddieren arrebak, Mary Louisek…

…ebakuntza bat behar du.

Dirua lortzeko, Eddiek arrakasta lortu beharko luke berehala.

Eddiek amerikar jendearengan sinetsi zuen…

…bihozberak eta eskuzabalak direlako.

Bere burua ezagutaraziko zuen, eta bidaliko zuen…

…bere oroitzapenezko diskoa arrakastaren gailurreraino.

Eta hala egin zuen!

FRUITU URTSUAK

Agur.

Agur.

Kantari gazte bat hiltzen denean harritu eta mindu egiten gaitu.

Hegazkin istripu batean edo kirol-auto ikusgarri batean.

Oso ezaguna bihurtu zen, eta bere ontasuna erakutsi zuen…

…izar bati autopsia egiten utziz.

Eta hala egin zenuen, Eddie.

Gogorra da, ordea, suizidioa txalotzea.

Zeneukan guztia emanik, arrebak iraun zuen bizirik.

Amerika osoa hitzik gabe geratu zen.

Betiko gogoratuko zaitugu, Eddie.

Egin zenuen sakrifizioaren bitartez.

Ikaragarria da ordaindu zenuen prezioa.

Maitasunagatik.

Maitasunagatik.

Maitasunagatik.

Maitasunagatik.

Maitasunagatik.

Anette elizako abesbatza hartan atzo aurkitu nuela dirudi.

Kantu-eskolak eman nizkion. Nola jantzi erakutsi nion.

Lehen lana lortu nion klub batean, eta kazetari bat ordaindu nion.

Erreportaje ederrak sorrarazi nituen berari buruz.

Norekin atsegina izan erakutsi nion…

Drogak eman nizkion kontzertu-itzulietarako.

Lehen diskoa arrakastatsu bihurtu nion, eta zuri saldu nizun neska.

Zuk rock-izar bihurtu zenuen. Eta bera zertan ari da?

Gu bota gintuen, Las Vegaseko emanaldiak ezeztatu…

…eta debaldeko kontzertuak ematen ditu asiar ume gosetuentzat.

Nire baitako zerbait baino gehiago zen: nire bizitzako argia zen!

Orain, alde egin du.

20 minutuko atsedenaldia, hurrengo emanaldia arte.

Auzitara eramango dugu. Ezin dugu galdu.

Kontratu blindatu bat sinatu zuen gurekin.

Galduta dago. Akabo. Kitto.

Epailea ere erosita neukan.

Gure kontra eman zuen epaia. Ezingo dugu bizi osoko kontraturik egin.

Lanbidearen hondamena omen gara. Hondamena, hori esan du!

Anette puta diruzale bihurtu nuen, eta epaileak hondamena deitu niri!

Zer nahi duzu nik egitea?

Ja ta suntsi ezazu!

-Hori besterik ez? -Ez al da nahikoa?

Annette ez da ezer. Akabo, garbituta!

Baina bera da lehenengoa arrakastatsuen zerrendan.

Hori, gaur, Philbin. Bihar ahaztuta egongo da.

Eta badugu negozio garrantzitsuago bat: Paradisua.

Badakit, nagusi. Nonahi bilatu dugu, eta…

Entzun.

Zer?

Pailazo negarti bat bezala, lekuz kanpo, betondoa zimur.

Eta saioa aurrera zihoan ordu askoan.

Eta nire rola bizi nuen artean…

…zin egin nuen arima salduko nuela maite baten trukean.

Nire ondoan egongo zen norbait.

Barrearen dohaina itzuliko zidan norbait.

Bai, maite bat.

Nire ondoan egongo zen norbait.

Eta maitasuna egin ondoren, amets egingo dugu…

…estilo pixka batekin.

Lagun pila batekin amets egingo dugu.

Elkarren irribarreekin amets egin.

Sekula bukatuko ez dela amets egin.

Ez nintzen ni bart gauean. Goizeko argiarekin…

…ikusi nuen aldaketa agerian zegoela.

Beti behartsu izandako umea bezala, gehiagoren eskean.

Gosea handitzen ari zitzaidala sentitzen nuen.

Eta kontrola galdu nuenean…

…zin egin nuen arima salduko nuela maite baten trukean.

-Hori da. -Zer?

Paradisua zabaltzeko musika.

Hainbeste urteren ondoren, aurkitu dut azkenean.

Babo horrek Paradisua zabaltzea nahi duzu?

Berak, ez, musikak. Entzun musika.

Zer egin behar dut berarekin?

Zerbait pentsatu beharko duzu.

Estilo pixka batekin.

Lagun pila batekin amets egingo dugu.

Elkarren irribarreekin amets egin.

Sekula bukatuko ez dela amets egin.

Amets guztiak galdu ditut.

Eta ezin dut lo egin.

Eta bakarrik amets egiteak gogoa lasaitzen dit.

Malko guztiak lehortu zaizkit.

Eta ezin dut negar egin.

Zirrara zaharrek bakean har bezate atseden.

Eta amets egin, amets, lagun pila batekin.

Bakean har bezate atseden.

Eta amets egin, amets, sekula ez dela bukatuko.

Leach jauna?

-Bai? -Arnold Philbin da nire izena.

Talentu bila nabil Swanentzat.

Eta zure gauzak interesatzen zaizkio.

-Swan? -Hori da.

-Zure hotsa aparta omen da. -Benetan hori esan al du?

Bere ondoan eserita nengoen.

Swan jaunak nire musika ekoizten badu, mundu osoan entzungo didate.

Hori da asmoa, baina asko landu behar duzu zure musika.

Badakit. Bide luzea dut oraindik egiteko.

Grabaziorik baduzu?

Ez, baina dena hor idatzita dago.

Emaizkiguzu 2 edo 3 kantu bikain.

2 edo 3 kantu? Ez duzu ulertzen.

Kantata honek 300 bat orri ditu eta oraindik ez dut bukatu.

Ahaztu sonata. Kantu batzuk nahi ditugu.

Ez dira kantuak bakarrik, askoz gehiago da.

Ez dizut ulertzen.

Kantu sorta bat da, eta Faustoren historia kontatzen du.

-Nor? Zer diskoetxetan dago? -Fausto.

Elezaharretako azti aleman bat zen, arima deabruari saldu ziona…

…eskarmentuaren eta boterearen truke.

Zer da hau, eskola garaia? Hegazkin bat hartu behar dut.

Kantu bat kantu bat da. Atsegin duzu edo ez.

Zure zera hori izugarri ona iruditzen zait.

-Badakizu zer? -Zer?

Juicy Fruits-ekoei asko gustatuko zaie.

-Juicy Fruits? -Ez dizut ezer ziurtatuko…

Potolo horiek ez didate nire musika mutilatuko!

Ni naiz "Fausto" kanta dezakeen bakarra!

Lasai egon, ideia bat besterik ez zen.

Swanek hartzen ditu erabakiak.

Barkatu.

Gogotik lan egin dut kantata honetan.

Ondo da, motel.

Jenioa baduzu!

Barkatu. Ez dakit zer gertatu zaidan.

Ez da ezer, lasai egon. Emadazu musika.

Swanek begirada bat botako dio hegazkinean eta itzuli egingo dizu.

Zure lehen diskoa produzituko dizugula uste dut.

Benetan?

HANDIK HILABETERA

HERIOTZA DISKOAK

Kaixo. Winslow Leach naiz.

-Bai? -Philbin jaunak esan zidan…

…Swan jaunak deituko zidala nire lehen diskoa produzitzeko.

Deituko zidala esan zidan duela hilabete.

Itxaron pixka bat.

INOLA ERE EZ!

Taxi! Taxi!

Segi auto horri!

Ez nuen inoiz usteko deabrua ezagutuko nuenik.

Ez nuen inoiz usteko hura aurrez aurre ikusiko nuenik.

Beti bakarrik lan egiten omen du.

Gutxitan idazten omen du edo telefonoz deitzen.

Beraz, zuzenean etorri naiz berarekin egotera.

Nire amets guztiak.

Ezin dut lo egin.

Nire amets guztiak galdu ditut.

Malko guztiak lehortu zaizkit.

Eta ezin dut negar egin.

Nondik atera duzu kantu hori?

Philbinek eman zidan entzunaldi batean.

Berriz kanta ezazu.

-Zergatik? -Tira, kantatu.

Amets guztiak galdu ditut.

Eta ezin dut lo egin.

Bakarrik amets egiteak gogoa lasaitzen dit.

Malko guztiak lehortu zaizkit.

Eta ezin dut negar egin.

Zirrara zaharrek bakean har bezate atseden.

Eta amets egin.

Ene bada!

-Nola dakizu horrela dela? -Nik idatzi nuen.

Zuk idatzi baduzu, zergatik ez zaude Swanekin kantariak entzuten?

Kommentarer

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left