Afflicted

Afflicted

Descargar subtítulo en Basque

Información de lanzamiento

Afflicted 2013 1080p BluRay x264 YIFY EUS
Comentario por aranzabaljoxe
Derek Lee eta Clif Prowse aspaldiko lagunak dira, eta urtebete hartuko dute munduari bira emateko, Vancouvertik hasita, Kanadan. Asmoa dute dena grabatu eta bideo-blog batean partekatzeko familia eta lagunekin. Halako batean baina, euretariko batek gaitz

Etiquetas

BluRay
x264
1080
Publicado el: 2016-02-27
Descargas: 35
Para personas con discapacidad auditiva: No

Vista previa de los subtítulos en Basque

Las primeras 200 líneas.

AFFLICTED Azpitituluak Euskaraz

Ederto.

- Tira bada. Ni Clif Prowse naiz. - Eta ni, Derek Lee,

eta bihar abiatuko gara urte osoko bidaia batean munduan zehar!

Nire bizitza guztia egon naiz bidaia honen zain.

Clif eta biok, sei kontinente, eta 30 herrialde inguru.

Eiffel Dorrea ikusiko dugu,

piramideak, Harresi Handia.

Epikoa izango da.

Gurasoek oso gaztetatik sartu zidaten bidaiatzeko zaletasuna,

eta graduatu nintzen arte,

bidean igaro nituen libre nituen momentu guztiak.

Eta orduan, ez dakit,

aukera ustez oso ona iritsi zitzaidan Informazioaren Teknologian.

Konturatu orduko, bost urte igarota

mahai baten atzean jarrita, galdetu nion neure buruari:

"Zer arraio egin dut nire bizitzarekin?"

Epa, txo. Ondo zaude?

Kaixo. Clif Prowse da nire izena.

Zinegile eta dokumentalgilea naiz.

Ezaguna dut lehen aipatutako Derek Lee

biok ginenetik nerabe aurpegi pikorrez beteak,

eta nik behartu dut neure film guztietan parte hartzera.

Urduri ote nagoen? Bai horixe!

Ez zaizkit gustatzen hegazkinak. Ez ditut gogoko altuerak.

Ez dut gogoko Ebola birusa, eta ezta janari espezietsua.

Baina irudi ikusgarriak bilduko ditugu.

Dena grabatuko dugu.

Eta online jarriko dugu

bidaietako bideo-blogik onena bailitzan.

Deituko diogu "Lurraren bazterrak."

Eta nahi dugu izan dadin ahalik eta interaktiboena.

Hortaz, idatzi iradokizunak, guk egitea nahi duzuen edozer.

Txorakeriarik zoroena. Ez dit inporta.

Nahi duzuela Kanbodian kilkirrak jan ditzagun,

bada horixe egingo dugu.

Derek-ek egingo du, eta nik filmatu egingo dut.

Adi denok.

Hau tradizio oso inportantea da Txinan.

Jadeak espiritu gaiztoak urruntzen ditu. Ezin du nork berea erosi.

Beste norbaitek eman behar dizu. Beraz, Clif...

Urtebetez ibiliko garenez kanpoan,

baten bat beharko dut nire bizkarra zaintzeko.

Baten bat ikusi nauena oka egiten hustu arte.

Ikusi nauena nire okerrik okerrenean.

Bala bat ere hartuko lukeena nire ordez.

Eta hori Clif da.

Inbidia izugarria dizuet hegan egitekotan zaudetelako

bidaia zoragarri honetan munduaren inguruan.

Gutako gehienok unibertsitatean bizi izan genuen.

Zuek orain arte luzatu duzue, baina pozarren gaude.

Pozarren gaude azkenean jauzi egingo duzuelako.

Clif eta Derek-en alde.

Uste dut Derek-en erabakia bidaia hau egiteko oso ausarta dela,

baina zenbait jendek uste du akats bat dela.

- Epa, txo, zer moduz? - Ondo.

Laster abiatuko gara. Berehala.

Eta amak… zer iritzi du? Hitz egin duzu berarekin?

- Bai, nik... - Kezkatzen hasi da apur bat

zeren zerbait okertzen bazaizue bidaian, zaila izango da...

Begira, zerbait gertatzen bada,

%4ko aukera dago zerbait...

%4ko aukera

herri galduren batean, autobus batean

oso diferentea da jausten bazara zure sukaldean

hor zure gelakideek jaso,

ospitalera deitu eta esan dezakete: "Horra hor norbait AVM duena".

Orain zenbait hilabete, hasi nintzen buruko min handiak izaten.

Medikuengana joan nintzen. Erresonantzia bat egin zidaten.

Esan zidaten nuela malformazio arteriobenosoa,

edo AVM,

hori da korapilo bat, odol-hodi izorratuek

nire garunean sortua, eta apurtzen bada,

elbarri utzi edo hil nazake.

Begira, Derek, ez dizut esango ez joateko bidaian,

baina burukomin handia baduzu, ahultasuna gorputzadarretan,

galtzen baduzu idazteko gaitasuna,

izan liteke zure AVM hautsi den seinalea,

kasu horretan oso inportantea da berehala medikuen arreta jasotzea.

Joan beharra daukat, anaia...

Amak ez du ulertuko,

sekula ez du ulertuko.

Gure ama denez, ulertzekoa ere bada ez ulertzea.

- Ulertzen dut. - Nahi duzun bezala.

Ez dut uste zuk...

Bueno. Nahi duzun bezala. Ondo da.

Aintzat hartuta zer ari den pasatzen,

sinestezina iruditzen zait Derek bidaian etortzea.

Tipo normala da, baina zorte kakatsua izan du,

hala ere, ez du utzi horrek galaraztea

berak maite dituen gauzak egitea.

Ni banoa, nahi dudalako hortxe egon Derek-en ondoan,

eta dena dokumentatu

nahi dudalako bere istorioa denekin partekatu gero etxean.

Ez dakit zenbat denbora dudan,

eta ez dut ezertaz damutu nahi.

Ez dut nahi neure bizitzan atzera begiratu

eta desiatzerik zerbait hobea edo handiagoa egin izana.

Bidaiatu besterik ez dut nahi.

Eta mundua ikusiko badut,

oraintxe bertan joan behar dut.

Tira, bagoaz.

Clif-ek nire esku utzi du B kamera hau

zenbait argazki hartzeko.

Apur bat sinesgaitza denez,

aitzitik, ikusiko duzue zoro batek zer itxura duen.

- Kaixo. - Kaixo, lagunak.

- Jainkoarren! - Erdu. Erdu nire estudioa ikustera.

Zer egiten ari zara traste horiekin guztiekin?

- Zoratuta…? motella! - Magia hementxe hasten da,

alegia, "Lurraren Bazterrak..." Izango da "Lurraren Bazterrak...".

Traste piloa da, lagun. Hau zehazki zer da?

Uhal bat da, moldagarria.

- Molda-zer? - Uhal moldagarria.

Hitz gutxitan, jantzi egiten dut,

beste hau trabatu egiten da, eta kamera hementxe jar dezaket,

horrek esan nahi du grabatu dezakedala kamera askorekin batera.

Gizon bat, grabazio multikamera.

Hiru kamerarekin bai, egia esan.

Harrigarria da.

Hau zoragarria izango da, bide batez esanda.

- Eta goiko hori? - Tira, hementxe gaude

Bartzelona ederrean, Espainian, Kristobal Kolonen estatuarn aurrean,

hasteko zorian gure bidaia munduan zehar.

Derek, azalduko diguzu zergatik hasiko garen hemen?

Alegia, horrezaz gain?

Erraza. Rock izarrak.

Edo Van Breemen eta Zach Gray gure lagunak dira

eta hemen dabiltza jira egiten beren bandarekin, "Unalaska".

Eurekin batera ibiliko gara hemen, Bartzelonan,

Parisera joan aurretik, euren azken ikuskizunera.

Hortxe dago.

- Zer moduz? - Voyeurismoa, monsieur.

- Ezin dut sinetsi hemen zaudela. - Epa.

Horrela ibili da hemen zabiltzatenetik?

Eman duzue izena ala ez?

Bai. Ez, hau da kameraren ekipoa.

Adarra jotzen ari zara.

- Tira, lagunak. - Oh, ez.

Hementxe gaude. Aztertu ondo.

- GoCar delakoa. - GoCar delakoa.

Esan behar dut, kostata gabiltzala hemen

ez garelako europarrak bezain erakargarriak,

eta orain hau.

Seguruenik balioko du

- zuen arteko lotura areagotzeko, ala? - Bai.

- Denok... - Itxaron. Zergatik nago hemen?

Zergatik ez zaudete pozez zoratzen?

- Interesgarria da. - Zer arraio...?

Gaur neska piloa jasoko duzu

trasto honetan ibilita, bereziki hondartza inguruan.

Ondo. Inork ez du ulertzen, baina neuk bai.

Eta gaur izugarri ondo pasatuko dugu.

Ez dit inporta hauek zer dioten.

Ederto. B kamera hementxe.

Bi kamera, ume. Bi kamera.

Hau da munduko hiririk onena.

Bi faktorek baldintza dezakete zein ondo ibiliko zaren

hiri berri batean: eguraldia eta jendea.

Ez dut uste askoz gehiago eska dezakegunik.

Bi egun zoragarri izan ditugu. Eta irudiak fenomenalak dira.

Onena da Derek ikustea hain zoriontsu

lehen aldiz aspaldiko partez.

Pisu handia kendu du gainetik,

eta desiatzen nago hurrengo egunak noiz etorriko,

gauzak are eta zoroagoak bilakatuko dira-eta.

Kaben zotz!

Beldurgarriagoa izan da uste nuena baino.

Jainkoarren!

Talde-besarkada.

Gustatzen zait. Sentitu maitasuna.

Tira, Derek. Aurkitzen badizugu

neska frantses mozkor bat, estandar apal samarrekoa,

gai izango zara etxera ekartzeko?

Egin dezagun galdeketa bizkor bat.

Uste dut arrakasta izango duela...

neska erakartzen berak eraman nahi duen lekura,

baina neskak oso gaizki pasatuko duela.

Gaur gauen hori ez doa inora kanadar itxura horrekin.

Egia esan, zuek inguruan izanda, ondo izorratuta nago.

Harrituko nintzateke neska batekin hitz egingo balu.

Clif grabatzen arituko da.

Horrek presio apur bat gehituko dio.

- Grabatu egin behar dugu. - Ez, zure alde nago.

- Hau inportantea da. - Ahal dugu...?

Ez bultzatu horrelakorik, bale? Eta zuk...

ezin duzu grabatu gau osoa.

Egia esan, gauza bat daukat zuretzat.

Kondoiak.

Uste dut hau dela zorteduna.

Bestela, hartu denak, denak dira-eta zortedunak.

Zu bai optimista.

Kondoi frantsesak dira, beraz, munduko onenak seguruenik.

"Unalaska" gara,

eta hainbat abesti joko dizkizuegu.

Zure anaia naiz, sekula ez zara nirekin elkartzen

Aingura bat naiz, itsasoan igeri egiten duzunean

Bizi arteko zigorra, Battery Beast denda bat bezala

Bakarrik ikusten dut argia irribarre egiten duzunean hortzekin

Zorterik ez?

Comentarios

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left