Las primeras 200 líneas.
Aspaldi aspaldian urruti urrutiko galaxia batean...
IZARRETAKO GERRA
VI. atala JEDI-AREN ITZULERA
Luke Skywalker bere sorterrira itzuli da, Tatooine planetara...
Han Solo laguna erreskatatu nahi du Jabba Hut gaizkilearengatik.
Baina Lukek ez daki Inperioa sekretuan ari dela
berriz gerra-estazio erraldoia eraikitzen...
lehen Herio-Izarra baino indartsuagoa.
amaitzen dutenean, arma hilgarria izango da errebeldeentzat,
galaxiaren askatasunaren alde borrokan ari diren horientzat...
Estaziora deika, 321 garraioak baimena eskatzen du sartzeko.
Hurbiltzen ari gara, itzali babeseko indar-eremua.
zure kodea baieztatzen dugunean jasoko dugu indar-eremua.
Itxaron.
Baimena baieztatua. - Hurbilpena hasi da.
Esan komandanteari Lord Vaderren ontzia iritsi dela.
Bai, jauna.
Lord Vader... espero ez genuen plazerra! Ohoretzen gaitu zure bisitak.
Ez galdu astirik losintxekin, komandantea...
Hona etorri banaiz zu berriz lanean jartzeko da.
Zaude ziur Lord Vader nire gizonak ahalbait azkarren ari direla lanean.
Nik agian motibazio bide berriak aurkituko ditut haientzat.
Adi neuri: estazioa martxan egongo da planen arabera.
Enperadorea ez da zu bezain optimista.
Eskatzen duena ezinezkoa da. Gizon gehiago behar ditut.
Orduan, hari egin ahal izango diozu eskaera iristen denean.
Enperadorea dator hona? - Halaxe da, komandantea.
Eta oso atsekabetuta dago lanak nola doazen jakinda.
Indarberriturik ekingo diogu. - Hori espero dut, zure onerako, komandantea.
Enperadorea ez baita ni bezain onbera.
Jakina minduta nagoela, eta zuk berdin egon beharko zenuke.
Lando Calrissian-ek agindu zigun ez ginela itzuliko toki zikin honetara.
Ez egon hain seguru...
Jabba Hutt horri buruz dakidanaren erdia jakingo bazenu, ihes egingo zenuke.
R2, ziur zaude hau dela toki zuzena?
Atea joko dut.
Ez dago inor antza... Itzul gaitezen Luke ugazabarekin.
Ez iraindu aizu!
R2D2
C3PO
Ez digute sartzen utziko, R2
Hobe ospa egitea.
R2, zaude!...
Alajainkoa!
R2, ez da zentzuzkoa hor sartzea...
R2, itxoin!
Azkar eman Luke ugazabaren mezua eta goazen lehenbailehen!
Jabba Hutt zure nagusiarentzat mezua dakarkigu...
Eta oparia... Oparia?, ze opari?
Instrukzioak ditugu; pertsonalki eman mezua Jabba Hutt-ari.
Sentitzen dut, egoera hauetan urduri jartzen naiz.
R2... usain txarra hartzen diot honi.
Egunon.
Mezua R2!, mezua!
Agur, gorentasuna... Aurkez nadin lehenbizi...
Luke Skywalker naiz, Jedi zalduna eta Solo kapitainaren adiskidea...
Badakit amorrua dizula Han Solok
eta zuk hari diozuna ere handia dela ere bai.
Beraz, bildu nahi dute Gorentasun horrekin, Soloren bizitzaz eztabaidatzeko.
Bisitatzen banauzu, akordio on batera iritsiko garela uste dut
eta gatazka istilutsuak ebitatuko ditugu horrela.
Nire borondate onaren seinale, oparia dut zuretzat; bi androide hauek.
Zer esan du?
Oso langileak dira biak, zerbitzari leialak zeuretzat.
Hau ez dago ondo, R2: Okerreko mezua izango da!
Ugazaba...
Bera ez da Jedi bat.
Ez dago akordiorik.
Gureak egin du.
Ez dut emango nire apaingarri gogokoena.
Solo Kapitaina dagoen bezala atsegin dut.
R2, begira, Solo kapitaina oraindik karbonitan izoztua.
Zerk haserretuko zuen Luke ugazaba?
Zer egingo ote nuen nik gaizki? Ustez gogoko zuen neure lana.
Ohhh... ikaragarria!
Gure jabetza berriak ekarri dituzu.
Protokoloko androidea zara ezta?
- C3PO naiz, harreman giza-zibernetikoak. - Bai ala ez!
-Bai. - Zenbat lengoaiatan mintzo zara?
6 milioi komunikazio erarekin dut esperientzia eta...
Ederki, interpretaririk gabe egon gara ugazabaren azken haserrealditik.
Desintegratu egin zuen protokolozko azken androidea. - Desintegratu?
Zaindaria!, protokoloko androide hau erabilgarria izan daiteke, eramazu...
...kontrolera eta gero bere Gorentasunaren ekitaldi aretora.
R2, ez nazazu utzi!
Kakanarru gogaikarria zara... laster ikasiko duzu errespetua zer den.
Zuretzako zeregin perfektua dut. Gogoko izango duzu.
Ahhh, egizu berriro!
Wookiee honengatiko saria jasotzera nator.
Chewbacca?
Azkenean badut Chewbacca ospetsua.
Bai, hemen nago zerbitzatzeko... - Bai.
Jabba Hutt-ak ongi etorria ematen dizue, eta saria izango duzue, 25.000 kreditu.
50.000 nahi ditut. Ezta bat gutxiago.
50.000 eskatu du. Ez gutxiago.
Nik esandako zerbait izan zen?
Bere gorentasun Jabbak galdetzen du ea zergatik diren 50.000.
Bonba bat duelako!
Honelako sari bilatzaileak atsegin ditut...
ausartak eta irudimentsuak.
Jabbak eskaintzen dizu 35.000... Arren onartzea eskatzen dizut.
Onartua!
Lasai zaitez... Libre zaude karbonitatik.
-Ondoeza izango duzu tarte baterako... -Ezin dut ikusi.
Ikusmira laster berreskuratuko duzu.
-Non nago? -Jabbaren jauregian.
Nor zara zu?
Maite zaituen bat...
Leia!
Hemendik atera behar zaitut!
Zer da hori?
Barre hori ezaguna zait...
Begira Jabba... ordaindu nahi nizun, baina gorabeherak gertatu ziren.
Ez da nire errua.
Beranduegi da horretarako , Solo.
Lehen kontrabandista ona izango zinen...
baina orain Bantha pentsua besterik ez zara.
Eraman ezazue.
Eraman.
Jabba, 3 bider dirutza hori ordainduko dizut, ez aukera galdu hain inozoki!
Ekarridazue.
Lagun boteretsuak ditugu, honetaz damutuko zara.
Ziur naiz.
Ezin dut ikusi.
Chewi... zeu zara?
Ezin dut ikusi, lagun!
Zer ari da gertatzen?
Luke! Luke zoroa dago, bere burua zaintzeko gai ez, eta erreskatatuko gaitu gero!
Jedi zalduna?
Banoa tarte baterako, eta denak handiusteekin hasten dira inguruan.
Bai... ondo da lagun.
Zeu Skywalker izango zara... Jabbak ohartarazi zidan ez zuri pasatzen uzteko.
Jabbarekin hitz egin behar dut.
Jabbarengana eroango nauzu, orain.
Jabbarengana eroan, orain.
Behar bezala zerbitzatzen diozu zure nagusiari...
...eta saria jasoko duzu beraz.
Azkenean. Luke ugazaba dator ni erreskatatzera!
Ugazaba...
Luke Skywalker da, Jedi zalduna.
Esan nizun ez sartzen uzteko.
Hitz egiten utzi behar zait.
Hitz egiten utzi behar zaio.
Arlote buru-ahula!
Jedien buru-amarru zahar bat erabiltzen ari da.
Eman egingo dizkidazu Solo kapitaina eta Wookee hori.
Zure burko botereak ez dute efekturik nigan, gazte.
Azkenengo aldiz diot... Solo kapitaina eta bere lagunak eramango ditut
Baldintza hauek onar itzazu, edo zure hondamena jasan.
Erabakia zeurea da, baina aholkatzen dizut ez nire botereak gutxiesteko.
Luke ugazaba, geldi dago...
Ez dago akordiorik, Jedi gazte.
Gozatuko dut zu hiltzen ikusten.
Galduta daude!
Ekarri Solo eta Wookee-a!
Denek sufrituko dute laido hau.
Han!
Luke!
- Ondo zaude? - Bai... Berriz elkarrekin, ezta?
Galdu ezineko aukera...
- Nola joan dira gauzak? - Ohi bezala...
...ohi bezain gaizki, hortaz?
- Non dago Leia? - Hemen nago
Jabba Hutt Gorenak erabaki du zuen guztion exekuzioa.
...berehalakoan. - Ondo, itxaroaldi luzeak gorroto ditut.
Dunen itsasoan izango da exekuzioa, Carkoon-eko zulora jaurtiko zaituztegu.
...non Solak beldurgarria dagoen.
Itxura txarrik ez du horrek.
Sofrikario hitzaren zentzua ezagutuko duzue han, liserituko baitzaituzte mila urteko epean.
- Hitza jaten dut. - Oker ari zara, Jabba.
Zure azken errua izango da hau.
Une hobeak eduki izan ditut!
Beltzune handi baten ordez, zuriune handi bat dakusat orain.
Ez dago ikusteko ezer, hemen bizi nintzen ni. - Eta hemen hilko zara, bai aproposa.
Zu Chewi eta Landoren ondoan geratu... Gainerakoak nire kontu.
O, ederki!
Laster estimatuko nauzu.
R2, zertan ari zara hemen?
Ikusten dut edariak banatzen ari zarela, baina toki hau arriskutsua da.
Luke ugazaba exekutatuko dute, eta gure patua ere ez da goxoa izango.
Nahiago bai, zu bezain baikor banintz.
Solak beldurgarriaren biktimok, Gorentasunak espero du ohorez hilko zaretela.
baina errukia eskatu nahi baduzue, orain entzungo zaituzte Jabba Hutt handiak.
C3PO, esan zomorro zikin horri...
ez diogula plazer hori eskainiko, ezta?
Hau da zure azken aukera.
Aska gaitzazu edo hilko zara.
Jarri lekuan.
Bota barrura.
Lasai Chewi!
Lagundu!
Lagundu!
Chewi... Ondo?
Lagundu Chewi!
Lando!
Eutsi honekin.
Zaude.
-Lando... eutsi honi. -Beherago jaitsi.
Eutsi Chewi... Benga, heldu!
Heldu... ia lortu duzu.
No comments yet. Be the first to leave one.