نخستین 200 خط.
Ez!
Aurreko ataletan…
Muskerrekin ikusi dut. Musker zure etxean ikusi dut.
Lagunak izan dira 20 urtez.
- Gezurti hori! - Lagun minak dira.
Kaixo.
Beirazko ate bat.
Agenteen erregistroak kutxan dauzka.
Nire ama. Hiltzaile bat zen.
Aurkitu dut!
Duela bost urte hil zen misio batean Muskerrekin.
- Muskerri esan behar diogu. - Bai.
Nor da Debbie Claybourne zuretzat?
Nire laguna da.
Aukeratu. Hura ala ni.
Egin lana edo agur.
Bidaiari guztiak daude hemen.
Bi emakume izan ezik. Inork ez ditu ikusi jaisten.
Mafia albaniarra geltokian egon da goizean.
Ene. Zer nahi dute?
24 milioi ostu dizkidate.
- Aurki itzazu. - Claybourne andrea?
- Ez dago beharrik. - Egin behar dut.
Irtenbide bat dago.
Albaniarrak iritsi dira.
Ezin nauzu utzi. Hilko naute.
Zuen bila joango dira. 24 milioi zor dizkiezue.
- Badakit nola berreskuratu. - Nola?
DUELA BOST URTE
TURKIA
Ongi etorri.
Konorterik gabe egon zara.
Nork bidali zaitu?
Norentzat egiten duzu lan?
Bere izena…
Nire bila etorriko dira.
Inor ez da zure bila etorriko.
ZUREKIN HIL ARTE
Sartu.
Sam, aurrera.
Kopa bat?
Ez, mila esker.
Tira, kopa bat.
Zertan zenbiltzan nire bulegoan?
Nire agentea babesten.
Billy Donovanen enkargua tranpa bat zen.
Norena?
Agente ohi batena.
Redback.
Redback hilda dago.
Ez, jauna, ez dago hilda. Nik neuk ikusi nuen.
Fitxategiak dio Muskerrekin misio batean hil zela duela bost urte Turkian.
Baina bizirik dago.
- Muskerri esan nahi nion. - Ez.
Baina esan behar diogu.
Muskerrek gezurra esan du.
Jada ez da erakunde honetako kidea.
Jauna, baina Redbackek hil egingo du.
Bai. Hori gertatzen da arauak hautsi ditzakezula uste duzunean.
Kanpora.
Eta Sam…
esan didazuna kontatzen badiozu norbaiti…
Hilko zaitut.
Hogei minutu geratzen dira.
Oso bidaia laburra.
Txantxa bat da?
Bai, txantxa bat da!
ZENBAIT ORDU LEHENAGO
Ez didazue emango patata bat ere?
- Ez zapaldu enbragea. - Ene…
Usain dezaket. Ez zapaldu enbragea.
- Martxa bat igo behar duzu. - Ixo, biok! Badakit gidatzen.
Jateko zerbait eman diezaiokegu. Ez da gure presoa.
Gure presoa da, hain zuzen ere.
- Zuzen… - Eskuinera da!
- Zer? - Ezinezkoa.
…itsasora iritsi arte.
- Geldi! - Geldi!
Orduan… badaki zerbait?
Marka beltzari buruz?
Ezer ez.
Lana utzi dut.
Zergatik?
Ezin nuen egin eta zuri begietara begiratu.
- Nola sentitzen zara? - Ez dakit.
Inoiz ez dut beste ezer egin.
Zuzendaria, errekrutatu ninduena,
hor egon da beti.
Eta lehen aldiz…
bakarrik nago.
Ez zaude bakarrik.
Larrua jo dut Bodhirekin.
- Zer? - Zer demontre?
Nor da Bodhi?
Une pribatuak.
MONAKO
Nor da ezagutuko dugun tipoa?
Daviden kontua prestatu zuen. Diru-mula bat da.
Zer?
Diru ilegala mugitzen du.
Bai, mugitu, ezkutatu.
Enpresak irekitzeko ordaintzen diote.
Zergatik?
Enpresa Monakon dago, eta hemen ez dago enpresen gaineko zergarik.
Ihes fiskala da hori.
Estaltzeko, kontulari forentsea.
Ez da estaltzeko soilik.
Kontulari forentse titulua dut.
Krimen finantzarioak serio hartzen ditut.
Nor zara zu?
Hemendik.
Elijah ikustera etorri gara.
Pasahitza.
Ez dakit. Esan Billy etorri dela, bai?
Ene…
Eraztunen Jauna ko zerbait?
Jesus.
- Nordor. - "Mordor" da, babo hori.
Eta ez da pasahitza.
Brian? Zu zara?
Musker?
Kaixo. Ez zaitut ikusi Singapurtik.
Zer moduz ama?
Ondo, eskerrik asko. Kartzelan.
Entzun dut. Bidali goraintziak.
Entzun, utziko diguzu sartzen? Presaka gabiltza.
- Bai. - Gustatuko litzaidake.
Pasahitza esan behar duzue, eta ez da "Nordor".
- Kaiku hori. - Saga irakurri duzu?
Ez, baina badakit zertaz doan. Elfo bat…
- Eta iratxo bat. - Ipotx bat da.
- Orkoak eraztun bat du. - Hobbit bat da!
Elfo, ipotx eta hobbit bat daude.
Une batean, itxitako ate batera iristen dira,
eta atearen atzean…
Bilbo?
Moriako meategiak.
Psst.
Hori da. Ate handi bat dago.
Eta atearen goialdean jartzen du: "Hitz egin, lagun, eta sartu".
Hitz egiten ari naiz. "Utzi sartzen" esan dut.
"Hitz egin, lagun, eta sartu". Pasahitza "lagun" da.
Lagun.
Elfikoz.
- Arranopola, Brian! - Brian!
- Kaka zaharra. - Elfiko madarikatua.
"Mellon" da, ezta? "Mellon" bi elerekin.
Zer arraio?
"Mellon" da.
- Ahotsa jarri behar da. - Ados.
"Meloi" ematen du, ezta?
Zer bizar polita.
Emakumeentzat utzi dut.
- Benetan? - Arauak arauak dira.
Gauza…
sexual bat da.
Ez da gauza sexual bat.
Pozten nau zu ikusteak Musker.
Judith naiz orain. Ez nago Agentzian.
- Musker? - Bai.
Mexikoko sugandila hilkor bat.
Emeak arra jaten du.
Lehen izugarria zen.
- Ziur baietz. - Ixo.
Billy Donovan.
Eta lagunak.
Zer behar duzue?
David Claybournerentzat irekitzeko eskatu nizun kontua.
Bai, gizon iheskor hori. Politikaria.
Albaniarrekin sartu zen. Emazteak ez zekien ezer.
Ez, emazteak ez zekien ezer.
Hori egiten duzu?
Jendearen dirua emazteengandik ezkutatu?
Eta poliziarengandik, mafiarengandik eta ogasunarengandik.
Jakin dezazun:
aurkitu nauen lehen emaztea zara.
Orain albaniarrei 24 milioi itzuli behar dizkiegu.
Ados. Ez dago arazorik.
Ekar dezagun dirua.
Guztizkoaren % 10 nahi dut.
Jesus, Brian, zertarako ordaintzen dizut?
Badakizue hiltzen banauzue dirua ez dela mugituko.
Ez zaitut hilko.
Ados. % 5.
Ondo da. Ez dago ehunekorik.
Tratu bikaina.
Errepikatuko ez den egoera honetan,
ez dizuet ezer eskatuko.
Ikus dezagun.
"David Claybourne jauna".
- Desagertuta. - Nola "desagertuta"?
Kontua hustu du.
Dirua atera du. Guztia.
Zer?
Sentitzen dut. Ohikoa da.
Segur aski Costa Rican egongo da hondartza batean.
COSTA RICA EZ DEN TOKI BATEAN
Kontatu dizut diruarena! Zer gehiago nahi duzu?
Lagundu!
Kaixo, Diane.
No comments yet. Be the first to leave one.