72 HOURS

72 HOURS

Scarica il sottotitolo Basque

Informazioni sulla release

72 Hours 2026 NF WEB h264-EDITH
Un commento di tedi
Retail NF | 1:45:15

Tag

webdl
Pubblicato il: 2026-07-24
Download: 17
Sottotitoli per non udenti: No

Anteprima dei sottotitoli in Basque

Le prime 200 righe.

Horra, New Yorkeko medikurik sexyena azken sei urteotan! Neuk hautatua.

Ahobatezkoa izan da.

Zer berri? Bart zure hutsunea sumatu nuen.

Eta nik zurea. Zenbat bizitza salbatu dituzu?

- Hiru baino ez. - Ni zenbatuta? Egunero salbatzen nauzu.

- Zurekin, bizirik sentitzen naiz. - Eztia zara, gero.

- Umore onean zaude, bai. - Banago, bai.

Adweek eko artikuluagatik.

Bikaina da.

Horra nire gizona!

Jarrera polita, mahai gainean.

Ez, ez da polita. Botere-jarrera da! Nagusia neu naizela argi uzteko.

Bikote boteretsua gara, txiki. Boteretsua.

Mayo Klinikakoek lehenbailehen erantzuteko esan didate.

Hori bai hori. Zirujau nagusia izateko aukera duzu.

Bai, baina ez naiz eroso sentitzen.

Gainera, irrikan nago hemen hasiko dugun atalagatik.

"Miamiko urdangak?".

- Sakon hausnartu dut. - Baina zer da hau?

- Eta pausoa emateko prest nago. - Zer ostia?

Bai, zera, jode! Ezin da izan, ño!

- Ez. - Txiki, zer diozu?

Zer ostia? Ez.

Nik pausoa eman nahi dudala esanda, hori erantzutea ere…

Txiki, mezu arraro mordoa jaso dut, eta azkena buztan haize-errota izan da.

- Horregatik esan dut hori. - Goiz mugitutxoa izaten ari zara.

Egizu egin beharrekoa eta, gero, deitu.

Ados, gero arte. Aizu.

Maite zaitut.

- Maite zaitut. - Salbatzailea.

Pultsua du!

- Egun on, Joe. - Zelan?

- Kaixo, Joe! - Egun on, Tracy.

Aurkezpen bikaina, aizue. Superharro nago zuetaz!

- Milesker! - Hona hemen!

Gure sormen-zuzendari berria!

Barry, zorte txarra emango didazu.

Ez da erabaki ofiziala. Ordura arte, erlaxatu titi horiek.

Denek dakite nagusiak zeu hautatu zaituela.

Utzazu, bai? Eta zer ostia daukazu aurpegian?

- Betaurreko adimendunak. - Zer?

Janzki-enpresa baten kanpaina egiten ari naiz.

Interneta, musika… Grabatu ere egiten dute.

Grabatzen ari zara? Ez begiratu horrela. Begiak arraro jarri dituzu.

Etorkizuneko perbertituentzat?

Denetariko gailuak dauzkate. Begira lepoko honi.

Hori ere kamera da?

Gorputz-kamera sexya. Kanpaina horretan oinarrituko dut?

- Ez horixe. - Bai, gero, ño!

- Ez. - Kamera sexya.

Nori salduko diozu? Ni ez naiz xede-audientzia.

- Ikustazu mundua titiburuetatik. - Hara, begira.

Goizean talde arraro batean sartu naute.

- Ño, zer? - Auskalo.

Mutilok, gizonok,

Miamin elkartuko gara 24 ordu barru, Mason Moses entregatzeko.

"Emilyren putatxoa" ezizenez.

Emilyren putatxoa?

Zoazte jarrera on batekin. Zeuri diotsut, Hunter.

Hankartetik pasatzen dugu zure haustura, alu zuri puska.

Deluxe BNB bat hartu dut.

Denok onartutako aurrekontuarekin bat dator.

Ai, ama. Ziega arraio bat dirudi eta!

Bai, kaka-itxura hutsa du, baina ez dugu dirurik!

Datozen hiru egunotan,

Masonez arduratuko gara, zakila buztan-espetxean sartu aurretik.

- Danba! - Aizu, lagundu egingo diet.

- Zer diozu? - "Hepa. Joe deitzen naiz.

Zuetariko babo batek idazten ere ez daki

eta taldean sartu nau.

Lasai, ni ere gaztea eta pobrea izan nintzen.

Opariak dakartzat.

Hona 200 dolar zuentzat.

Lehenengo edari-erronda neure kontura".

Ordaindu egin diezu?

Bai horixe.

- Ederki. - Ni bezain jatorrak dira.

NOR DA ZAHARKILOA?

Tipoak ez dira nekatzen. Gonbidatu egin naute.

ZATOZ GUREKIN!

- Miamira? - Joateko eskatu didate.

Prest daude. Terryk aurkezpena ikusi nahi du.

- Prest duzu aurkezpena? - Bai.

Neure kontu.

Belaunaldi guztiek dute nor diren argi uzteko momentu bat.

Benetan diotsuet.

Kontrakoak topera dabiltzanean, guk "Bai? Ba gu, toperago" diogu.

Gu ez gara makalak, ño.

Eta, orain geure garaia denez, besteek hordagokoak garela ikusiko dute.

Unlimited vodka gorena.

Xarma topera.

Barry?

Xarma topera.

Ez dut txalorik behar.

- Ez duzue zertan txalo egin. - Zer cringe a, ene…

- Bai. - Zer esan duzu?

Cringe a izan dela, Joe.

Utzi gaitzazue bakarrik, bai?

Joe, geratu zaitez minutu bat.

Zure azken hiru kanpainek kale egin dute Z belaunaldian.

Fanta-rena: bi botila, izenordainak aldatzeari buruz hizketan.

Ja ez dira mutilak, gozo-gozoak baizik.

Zer ostia izan zen hori?

- Inklusiboa izan… - Salmentek hondoa jo zuten.

Batzordeak dioenez, Unlimited bezero bilakatzen ez baduzu,

estrategia aldatu eta agian norbait gazteagoa ekarri beharko dugu

sormen-zuzendari posturako, ados?

Daniel, adibidez.

- Daniel hori? - Bai.

Ja ez dituzu gazteak ulertzen, antza.

Agentziak biziraun dezan, ezin gaituzte zahartzat jo.

Ba, utzi iezadazu Unlimiteden kanpaina berreskuratzen.

Emadazu aukera bat.

Terry, eman 72 ordu.

Emadazu aukera!

Unlimiteden kanpaina lortzen baduzu, sormen-zuzendaria izango zara.

Izorratzen banauzu,

kaleratu egingo zaitut.

Ez zaitut izorratuko.

- Ezin dut lana galdu. - Beti diozu zeure negozioa nahi duzula.

Agian une egokia da. Zuretzat lan egingo dut.

Ostia asko esaten ditut, baina ez ditut zertan zertu.

Hamar urte eman ditut enpresa-eskaileran gora.

Hamar urteko igoera. Ez nago jaisteko prest.

Zer ostia esango diot Jeni? Nirera etorri berri da.

ETORRIKO ZARA?

Ume arraioak. Ez. Festara joateko, berriz.

Ez naiz parrandan ibiliko hogeita piko urteko batzuekin.

Ai ene.

Taldea. Ezkondu aurreko agur-festa.

Zer?

Beharbada hau da giro hartan murgiltzeko aukera paregabea.

Haiek lagunduko didate salmenta-estrategia osatzen.

Gero, zuzendariei azalduko diet!

Gonbidatu zaituzte? Adarra jotzen ari zaizkizu?

Ez nago ziur. Ea, egoera aztertu dezagun.

- Ea zer dioten. - Aztertu, bai.

"Mutilok, pentsatuko dut, bai, baina baldintza batekin".

Norbait idazten ari da.

TXANTXA ZEN!

Txantxa ostia zen, e?

Ederki. Eta hau ordaintzen badizuet, orduan, zer?

ETXEA MIAMIN - 4,91 - 9 GELA - 13 OHE - 10,5 KOMUN

ZER OSTIA? BAI!

Ikusi al duzu ilerako produktua?

Txiki, hortxe dago, baina ez duzu behar.

Ilezuri guapoa zara.

Ez, ile zuriei bidea hautsi behar zaie.

- Horretarako da. Behean zegoen? - Bai.

Dena galtzen ari naiz, burua ere bai.

Zertarako da maleta?

- Ez zaitez izutu. Zaude lasai. - Ados.

- Bai? - Aha.

- Ez naute mailaz igo. - Zer diozu?

- Aurkezpenak kale egin du. - Zergatik?

- Terryk zahartzat nauka. - Ño!

Sentitzen dut.

Lasai. Nik ez dut zahartzen hasi naizenik uste,

baina Terryk bai, ulertzen?

A zer lelokeria. Baina zer egingo diogu?

Honek nire bizitzako lehentasunak aldatzeko aukera ematen dit.

Neure bizitza orekatu eta gauzen garrantziaz hausnartzeko.

Fede-jauzi batek aldaketa dakar.

Ezin zaio aldaketari beldurrik izan.

Bizitzako une honetan, erabaki hobeak hartu nahi ditut, bion alde.

- Bai. - Bion alde jardun.

- Bai. - Bion alde hobetu.

Miamira joango naiz.

Zer?

Gogoratzen duzu mutilen taldea? Joan egingo naiz.

Haiek aztertu, eta salmenta-estrategia konponduko dut.

Ezezagun baten ezkondu aurreko agur-festan?

Bai.

Ni bai ergela…

Ai, ka…

Ene.

Ezkontzeko eskatuko nizula uste zenuen ala?

Bai! Konpromisoarena, zentzatzearena…

Hortik ez da ezkontzarena ondorioztatzen!

Belauniko zaude!

Bai, poltsa betetzen ari naizelako!

Tira, zaude.

Ai, ama.

Txiki, ez duzu kontuaren garrantzia ulertu.

Ondo azalduko dizut, ados?

Lana galtzeko arriskuan nago.

Horrek gure etorkizuneko planak hondatuko lituzke.

Barkatu, ezkontzea ez zait burutik pasatu ere egiten!

Zer esan duzu?

Zer? Zer esan nahi duzu, baina?

Umeak gara eta! Gazte-gazteak! Zergatik zaude…?

Ez gara umeak.

Zer gertatzen ari da?

Zer nahi duzu egitea?

Zu heldu arte itxaron?

Hori ez, mesedez.

Gozatu ezkondu aurreko agur-festaz.

Tira, estimatzen dizut. Eskerrik asko.

OSTIRALA

Txiki, Miamira heldu berri naiz.

Commenti

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left