Everybody's Woman

Everybody's Woman (La signora di tutti)

Basque 字幕をダウンロード

リリース情報

Everybody's Woman (La signora di tutti)
解説: jon_azpi

タグ

other
公開日: 2016-03-18
ダウンロード: 43
聴覚障害者向け: No

Basque字幕のプレビュー

最初の200行です。

Enpresen Ministerioak "Italiar film teknikoki onena"ri emandako saria…

…film honek irabazi zuen Veneziako II. Bienalean.

DENEN ANDREA

Ni denen andrea naiz.

Dohakabea naiz, ordea…

…mundu guztiak maite bainau…

…baina gizon bat bera ere ez da niretzat.

Ni denen andrea naiz…

…baina zugatik baizik ez dut egiten nik negar.

-Lau. -Ez.

-Hiru, orduan? -Ez!

-Bi eta erdi? -Ez!

Bi eta erdi.

Horrela hasten bagara, akabo tratua.

Ahotsa ez al du zoragarria? Bai edo ez?

-Zentzuduna izan, Veraldi. -Ez. Gutxiago, ezin.

-Ezin dizut gehiago eman. -Tira!

Gabyk ezin du hurrengo filmetan aurrekoen prezio bera kobratu.

Doblea kobratu behar du, gutxienez.

Gu gara Frantziako produkzio etxerik garrantzitsuena.

Guk ezagutarazi dugu Gaby.

Nork ezagutzen zuen Gaby Italiatik etorri zenean?

-Orain badakizue zenbat balio duen. -Ezin dizut gehiago eman.

Hortaz… Hor konpon!

-400.000 2 filmengatik. -450.000 da nire azken eskaintza.

Ez, Veraldi. 425.000, eta ez dakit ordainduko dudan.

Veraldi, lagunak gara. Lasai hitz egigun.

Zentzuduna izan. Esan diot andreari nola egingo diogun promozioa.

Frantziako promozio etxerik garrantzitsuena gara.

Bera izango da beti gure gidoien protagonista.

Ageri-agerian egongo da beti gure karteletan.

450.000 lira ematen badizkizut, zenbat emango dizut hurrengoetan?

-Gehiago. -Ez, ba!

Emadazu zorroa eta jar dezagun berriz disko eder hori.

Azkenean hartuko dugu elkar.

Gauza bat aipatzea ahaztu zait: nire gastu handiak!

Jantzien gastuak, berarentzat espreski egindako gidoien gastuak!

Eta egunkarietako eskandalu hori?

Horiek ere gastuak dira! Utzidazu bukatzen.

Publizitate-gastu ikaragarriak ditut!

-Ez ahaztu publizitatea! -450.000.

-Doriot ! -Haren bila noa.

Ez. Zu, nirekin. Doriot!

Doriot!

Doriot! Doriot!

Doriot! Doriot!

Ikusi al duzue Doriot andrea? Norbaitek ikusi du?

Lasai egon.

Non dago? Ikusi duzue? Ene bada!

Doriot! Doriot!

Doriot! Doriot! Non dago Doriot?

Bakean utz nazazue! Esaiozu zuzendariari lasaitzeko.

Doriot andrea makillatuta baitago, aitu?

Nahikoa da!

Esaiozu bere managerrari horretarako ordaintzen diotela.

Sar dezala Doriot taxi batean eta eraman dezala hotelera.

Ederki, hotelera!

Sar naiteke?

Zure bila etorri naiz, estudioan denak zain dauzkazulako. 8:15 dira.

Beharbada, ez zintuzten esnatuko.

Sar naiteke?

Sar naiteke?

Bainugelan oraindik! Tira!

Gaby andrea, berandu da!

Antzerkikoei esan diet iritsia zinela.

Ez nazazu estualdian sartu. Mugi.

Sartuko al naiz zuri laguntzera? Lehortzera edo?

Bakarrik baldin bazaude, noski.

Zer? Veraldi, txantxa izango da, ezta?

Ene! Zergatik egin ote du hori? Jainko Jauna, non dago bera orain?

Bihotzaren azpian? Salbatu al izango dugu, beraz?

Zer? Ozenago!

Itxaron pixka bat.

Non dago orain?

-Klinikan. -Ederki. Nor ari da berarekin?

Giglietti Donadio eta Rabbi doktoreak.

Egon zaitez aginduen zain. Zuzendariei deituko diet.

Ederki, zuzendari!

ZUZENDARIEN BILERA

-Gureak egin du! -Nola egingo dut orain filma?

Ezagutzen dut kasu bat: emakume aktore batek erpurua zauritu zuen…

…eta ezin izan zuen lan egin.

Dena prest zegoenean, txorakeria batengatik pikutara!

-Zuetako inork ez du iraindu, ezta? -Ez!

-Nola bukatuko dugu orain? -Ez nazazu urduriago jarri!

Dena ondo ateratzen bada, Gaby hemen egongo da bi aste barru.

-Zer esango diogu prentsari? -Ezer ez! Doriot gaixorik dago!

-Eta publizitatea? -Segi horretan.

-Eta kartelak? -Denak lehen bezala segituko du!

Hainbeste diru gastatu ondoren, ez dugu sosegua galdu behar!

Ermoli doktore handiari deitu diot.

Medikuek Gaby salbatuko dute! Salbatu egingo dute!

Lasai egon eta nerbioei eutsi. Dena aurrera doa! Aurrera!

Aurrera! Aurrera! Aurrera!

Ai, ama!

Veraldi maitea, ez dakit nola egin ote duen horrelako zerbait!

-Hain emakume ederra! -Izugarria da!

Ez dut ulertzen. Den-dena zeukan bizitzan!

Atzo beste bi kontratu sinatu behar zituen.

Zerbait gertatuko zitzaion. Gizon bat, Veraldi maitea!

Ez dakit, ba. Bakarrik ikusi izan dut beti.

Lepoa egin dezaket horretaz.

Egunero ikusten nuen, beraren laguna eta isilmandataria bainaiz.

Gauza hauek ezin dira jakin.

Berak bakarrik daki hori. Berak bakarrik!

Maskarilla.

Gasa.

Ez!

Ez dut nahi…

Narkotikoak eragindako loan…

…bere bizitza osoa zorabiozko amets batean agertu zitzaion.

Zer ari zara, Gabriella? Bakarka errepikatu. Besteak, eseri.

Ederki. Orain denok elkarrekin berriz.

Jakina. Esaiozu zuzendariari…

-Zer? -Zer?

-Sommi irakaslea ez da etorri. -Ondo da.

Esaiozu zuzendariari ezin dudala inor ordezkatu.

Marrazki eskola bat eman beharra baitaukat ikastetxe osagarrian.

Ondo da, andereño.

Barkatu. Zuzendariarengana noa, ea Sommi irakaslea iritsi den.

-Agur, neskak. -Agur, andereño.

Bera etorri artean, Sommi irakaslearen imitazioa!

Eskuinerago begiratu, Gabriellari begiratzen dionean bezala!

Oso gauza triste bat esan behar dizuet.

Sommi irakaslea ez da gehiago etorriko.

Gaur goizean…

Ezbehar bat gertatu da.

Gabriella! Gabriella!

-Zer duzu? -Ez da nire errua, ezta?

Azkar! Atera ezazue hemendik!

Nire errua al da?

Bai! Bai!

Sommi bezalako gizon batek ez luke halakorik egingo…

…zerbait gertatu ez balitzaio.

Inork ez du bere lana uzten, emaztea eta umeak uzten!

Inor ez da neska batez maitemintzen!

Eta neska hori zu zara! Gutun honetan idatzita dago!

Inor ez da atzerrira joaten, zerbait gertatu ez bada!

Behin bakarrik…

…hitz egin zuen nirekin. Baina nik ez nion inori esan…

…zeren eta ama…

Amarik ez dut.

Eta aitari ezin zaizkio zenbait gauza esan.

Nirekin hitz egin zuen…

Nirekin hitz egin zuen…

Non?

Eskolako patioan.

Jolasgaraian? Eta zer esan zizun?

Esan zidan…

Esan zidan… maite ninduela.

Hara! Eta gero?

Eta gero…

O! Jakin izan banu…!

Orduan… Orduan, beharbada…

-Beharbada… -Zer?

…berarekin ezkonduko nintzen.

Emaztea eta umeak zituen gizon batekin!

Bai… Baina berak esan zidan…

Esan zidan… esan zidan… "Ezin naiz zu gabe bizi".

Lotsagaldua!

Lotsagaldua! Lotsagaldua!

Lotsagaldua!

Zu, itxaron nik deitu arte.

Zuek biak, etorri nirekin.

Gabriella, ez duzu ezer jan. Hartu zerbait.

Ez da bere errua! Ez du okerrik egin!

Zurrumurruak dira. Ez da ezer gertatu!

Ixo!

Ofizial baten alaba! Eskolatik botea!

Ai, bere ama hemen balego!

Zorionekoa bera hemen ez dagoelako!

Nik badakit, ordea, zer egin behar dudan!

Neuk gobernatuko dut neska hori!

Ez da hirira gehiago joango! Ez da beste eskola batera joango!

Ez ditu ikasketak jarraituko! Etxean ikasiko du, nirekin!

Nire gidaritzapean!

Urtebetean ez da Milanera joango eta ez du inor ikusiko!

Goiz jaikiko da!

Garaiz eseriko da mahaira!

Araurik ez duenak gaizki bukatzen du!

Bukatu da ezker-eskuin ibiltzea!

-Baina ez du okerrik egin! -Badakit!

-Ez du okerrik egin! -Badakit!

Neska arriskutsu bat da eta berak ez daki!

Berarekin hitz egingo dut!

Gabriella, zatoz.

Orain esango dizut zer egingo dudan nik zurekin!

Ez egon beti kanpora begira!

Erne egon landatzen ari zaren sustrai bakoitzari!

%10etik gora hiltzen bada, akabo irabaziak!

Iaz pila galdu nituen, aurten miseria gorria izango dugu!

A zer neska polita!

-Gonbida dezagun. -Bai!

-Ez, hori ez. -Zergatik ez?

-Irakaslearen kontu horregatik. -Ez esajeratu!

-Bera etortzen bada, ni ez. -Zergatik ez?

Nahi ez dudalako!

Nor uste duzu zarela?

Begi gainean jo nau!

Zerbait puskatu al da?

Everybody's Woman subtitles in other languages

コメント

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left