My Fair Lady

My Fair Lady

Basque 자막 다운로드

릴리스 정보

My Fair Lady 1964 720p BluRay x264-Japhson[ss]
다음의 해설 jon_azpi
Hizkuntzalari snob eta misogino batek postura egingo du lagun batekin, lortu dezakeela kaleko lore-saltzaile bat aristokrata bat bezala hizketan jarri. Eliza da neska hori, Londresko kaleetako cockney hizkeran moldatzen den emakumezkoa. Izen bereko musika

태그

BluRay
x264
720p
720
게시일: 2016-04-10
다운로드: 50
청각 장애인용: No

Basque 자막 미리보기

처음 200줄입니다.

NIRE DAMA EDERRA

Freddy, zoaz zalgurdi baten bila.

Pulmonia hartzea nahi duzu?

Ez geratu hor, Freddy. Zoaz zalgurdi baten bila.

Banoa.

Kontuz ibili, maitea!

Barkatu.

Bi bioleta sorta lokatzetan! Egun bateko irabaziak!

-Freddy, bilatu zalgurdi bat. -Bai, ama.

Zure semea da, ezta?

Behar bezalako ama bazina…

…semeari esango zenioke ordaintzeko hondatutako loreak neska gajo bati.

Hor konpon, neska!

Zuk ere ez zenuke ordaindu gabe joan behar.

Bi bioleta sorta lokatzetan!

Jauna, atertuko al du?

-Ez. Lehen baino gehiago ari du. -Ene bada!

Gehiago ari badu, laster atertuko duen seinale!

Tira, kapitaina, erosi lore bat neska gajo honi.

Ez daukat txanponik.

Koroa erdia aldatuko dizut. Bi pennytan lore sorta!

Esan dizut, barkatu. Itxaron pixka bat.

Tori hiru txanpon, balio baldin badizu.

Eskerrik asko, jauna.

Kontuz ibili. Emaiozu lore bat.

Zutabearen atzean badago morroi bat zuk esandako guztia apuntatzen.

Ez dut okerrik egin jaun horrekin hizketan.

Azokatik kanpo loreak saltzeko eskubidea dut.

Neska errespetagarria naiz, lagunduidazue ba.

Lore bat erosteko besterik ez diot esan.

-Zer da zalaparta hori? -Detektibe bat bere hitzak idazten.

Zintzo ateratzen dut nik bizibidea.

Nor ari da garrasika?

Jauna, eziozu utzi ni salatzen. Garrantzi handia du niretzat.

Nortasuna desegingo didate eta kalera botako naute…

…jaun batekin hitz egiteagatik.

Nork min eman dizu, tuntuna? Nor uste duzu naizela?

-Zin dagizut, es dut hitzik esan. -Ixo! Polizia itxura al dut?

Zergatik idazten duzu nik diodana? Nola jakin zuzen idazten duzula?

Erakutsidazu nitaz idatzi duzuna.

Ez dago ondo idatzia. Ez dut ulertzen.

Nik, bai.

"Tira, kapitaina, erosi lore bat neska gajo honi".

"Kapitaina" deitu diodalako da?

Ez nizun min eman nahi. Eziozu utzi hitz horregatik ni salatzen.

Ez zaitut salatuko.

Detektibea bazara, nik eskatu arte ez nazazu neskengandik babestu.

Neska honek ez zidan iraindu nahi.

Ez da detektibea. Jaun bat da. Begira zer botak dituen!

Zer moduz Selsey-ko zure jendea?

Nork esan dizu nire jendea Selseykoa dela?

Berdin dio, hangoak dira.

Zer zabiltza ekialde urrun honetan? Zu Lisson Grove-n jaioa zara.

Zer oker du ni Lisson Grovetik joateak?

Han ezin dira txerriak ere bizi. 4,6 pagatzen dut astean!

Nahi duzun lekuan bizi, baina ez oihu egin!

Ezin zaitu ukitu. Nahi duzun lekuan bizi zaitezke.

Neska txintxoa naiz, aizu.

-Nongo naiz ni? -Hawkestone-koa.

Ez dizut hori ukatuko. Demontre! Zuk dena dakizu.

Aurkituko al zenidake taxi bat?

Atertu du. Autobusez joan zaitezke Hampton Court-era.

Han bizi zara, ezta?

Zer lotsagabekeria!

Ea asmatzen duzun nongoa den.

Cheltenham, Harrow…

…Cambridge eta…

…India?

Zuzen zaude.

Ez da detektibea, muturluze arraio bat baizik.

Horrela ateratzen duzu bizimodua music halletan?

Baliteke noizbait hori egitea.

Ez da jaun prestua, neska gajo batekin sartzen bada!

Nola egiten duzu?

Fonetika. Hizketaren zientzia. Hori da nire lana eta zaletasuna.

Irlandarrari edo Yorkshirekoari edonork sumatzen dio doinua…

…baina nik 10 kilometrotan koka dezaket norbait.

Londresko 3 kilometroko tartean. Batzuetan, bi kaleren tartean.

Lotsatu egin behar zenuke hain koldarra izateaz.

-Bizitzeko lain ematen du? -Bai.

Uztazu bakean eta utziozu neska gajo honi joaten!

Isildu zalaparta nazkagarri hori edo hanka egizu hemendik berehala!

Hemen egoteko zuk adina eskubide dut!

Hain zarata nazkagarri eta itsusiak egiten dituen emakumeak…

…bizitzeko eskubidea ere ez du.

Gizaki arimaduna zara eta hizkuntza ahoskatuaren dohaina duzu.

Zure ama-hizkuntza Shakespearerena, Miltonena eta Bibliarena da.

Ez eseri hor urrumaka, uso haserretu bat bezala.

Horra neska, kale bazterrean preso hartua.

Esandako silaba bakoitzak berehala salatua.

Zuzenbidez, behar lukete urkatu.

Ingeles mintzaira odol hotzean duelako akabatu.

Ene, a zer hotsa!

Britainiar heriarren zaputza…

…horri deitzen baitio oinarrizko hezkuntza.

Okerreko eredua aukeratu duzu.

Bai zera!

Entzuiezu Soho Square-n, H guztiak janik…

…ingelesez mintzo dira nolanahi.

Aizu, eskolan ikasi al duzu?

Eroa naizela "uste-zu"?

Ez diote erakutsi "uste duzu" esaten, "uste-zu"ren ordez.

Yorskhirekoei ez entzun edo Cornishekoei ez erantzun.

Nahiago nik entzun abesbatza bat desafinatzen…

…edo oiloak karaka egiten. Hau bezala,

To!

"To!"

Zer-nolako hitza da hori, jauna?

"No" eta "to" hitzei esker dago neska hori dagoen lekuan.

Ez piltzarrek eta aurpegi zikinak adierazitako moduan.

Ingelesek zergatik ez diete umeei hitz egiten irakasten?

Aspalditik baitu hizkuntzak klase arteko bereizketa adierazten.

Berak bezala hitz egingo bazenu zuk ere…

…loreak salduko zenituzke betiere.

Barkatu.

Ingelesaren hizketa-moduak erabat sailkatzen du hiztuna.

Hizketan hasi orduko, horra beste norbaiten gutxiespena.

Ez dugu inoiz lortuko hizkuntza komunik.

Zergatik ingelesek ez dute ikasten…

…belarrietan min eginaraziz hitz egiten dutenei eredu ematen?

Eskoziarrek eta irlandarrek negar egiteraino gaituzte lotsatzen.

Eta leku batzuetan ingelesa bera ari da desagertzen.

Zergatik Ameriketan ez dute aspaldi ingelesez hitz egiten?

Zergatik ez diete ingelesek umeei hizketan irakasten?

Norvegiarrek norvergiera eta greziarrek grekera dute ikasten.

Frantzian, frantses guztiek dakite beren hizkuntza bete-betean.

Frantsesei ez zaie axola zer egiten duten…

…behar den bezala bai baitakite ahoskatzen.

Arabiarrek arabiera ikasten dute udako tximista bezain arin.

Hebrearrek atzeraka ikasten dute, hala baitute atsegin.

Ingelesez txukun mintzatzen arraroak baizik ez omen daki.

Zergatik ezin du ingelesak…?

Zergatik ezin du ingelesak ondo hitz egiten ikasi?

Eskerrik asko.

Ikusten ingeles kaskarrean hitz egiten duen izaki hau…

…hizkera horrekin hil arte estoldetara kondenatua?

6 hilabetetan dukesa gisa ager dezaket enbaxadako dantzaldian.

Neskame edo saltzaile lanetan jar nezake neska hau…

…horrek ingeles hobea eskatzen baitu.

Zer diozu?

Bai, azaburu purtzil hori!

Zutabe hauen arkitektura noblea lohitzen duzu!

Ingeles hizkuntzaren biraoa gorpuzten duzu!

Sabako erreginatzat ager zaitzaket.

Ez diozu hori sinetsiko, ezta, kapitaina?

Dena da posible. Nik indiar dialektoak ikasten ditut.

Ezagutzen duzu Pickering koronela, "Sanskrito mintzatua"ren egilea?

Ni naiz Pickering koronela. Nor zara zu?

Henry Higgins, "Higgins alfabeto unibertsala"ren egilea.

Zu ezagutzera etorri naiz Indiatik!

Zu ezagutzera joatekoa nintzen ni Indiara!

-Non hartu duzu ostatu? -Carleton hotelean.

Ez. Wimpole kaleko 27 An hartuko duzu ostatu.

Nirekin etorri. Berriketan arituko gara afarian.

Indiako dialektoek beti liluratu izan naute.

Erosi lore bat. Errenta pagatu behar dut.

Gezurtia!

Esan duzu badaukazula koroa erdia txanponetan.

Ja ta egurtzea merezi duzu, merezi bai!

Tori saski osoa 6 pennytan!

Oroigarri bat.

-Zenbat daude? -Zenbat zer?

Indiar dialektoak.

Badaude gutxienez 147 hizkuntza desberdin Indian.

Zutituko al gara, jaunok? Dukesagai distiratsu bat dugu gure artean.

Maiordomo on baten bila zabiltza, Eliza?

Tira, zu ez.

Hemen aspertu baino nahiago dut Parisen bizi.

Etxeakoandreak nahi du Capriko gaztelua ireki.

Uda itsas ertzean lasai pasatzeko medikuak esan dit.

Zoratzen ez ote naiz egongo ni?

Aurten nora joango zara, Eliza, Miarritzera ihesi?

Aski dut nik gela bat nonahi.

Gaueko haize hotzik nik ez nahi.

Besaulki handi bat, ordea, bai.

Zoratzen ez ote naiz egongo ni?

Txokolate pila niretzat jateko.

Ikatz pila janari pila egiteko.

Aurpegia, besoak eta oinak bero-bero edukitzeko.

Zoratzen ez ote naiz egongo ni?

Pozez zoratzen, eserita.

Bertan goxo geratuta.

Udaberria arte mugitu gabe, lokartuta.

Hura leihoraino etortzen ikusita.

Nire belaun gainean norbaiten burua.

Gizon bat goxoa eta atsegin askoa.

Laztan goxo edukiko nauen esku iletsua.

Zoratzen ez ote naiz egongo ni?

Zoratzen.

Zoratzen.

Zoratzen.

Zoratzen.

Aski dut nik gela bat nonahi.

Gaueko haize hotzik nik ez nahi.

Besaulki handi bat, ordea, bai.

Zoratzen ez ote naiz egongo ni?

Txokolate pila niretzat jateko.

Ikatz pila janari pila egiteko.

Aurpegia, besoak eta oinak bero-bero edukitzeko.

Zoratzen ez ote naiz egongo ni?

댓글

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left