처음 200줄입니다.
SUPERMAN IV BAKEAREN BILA
Etxean kantatu, Sinatra kamarada.
Etxean esango lidakete espazioan kantatzeko.
Seguruago egongo zara barruan kantari.
SALTZEKO EDO ALOKATZEKO
Entzun ondo…
…seme.
Orain, Kal-El…
…Lurra deitzen dioten planetako atmosferan sartzen ari zara.
Bidaia segurua izan dezazun opa dizut.
Zure etxe berriko eguzki horiak ahalmen handiak emango dizkizu.
Baina ez dizu gogoa kontsolatuko.
Ontzi honen barruan energia-modulu bat aurkituko duzu.
Hori besterik ez da gelditzen zibilizazio boteretsu batetik.
Krypton, zure ama-planetatik.
Hau da egingo dizudan azken oparia.
Zuk hori hartu orduko, ontzia hotz eta isil bihurtuko da…
…eta bakarrik geratuko zara azkenean.
Moduluko ahalmena behin bakarrik erabil daiteke.
Jakinduriaz erabil ezazu, seme.
Clark, hor zaude?
Clark Kent!
Kaixo, Hornsby jauna.
Hemen.
-Hor zaude. -Zer moduz zaude?
-Ondo, Clark. Zer moduz zu? -Pozten naiz zu ikusteaz.
-Aspaldiko! -Aspaldiko, bai.
Hau txukuntzen ari nintzen zuri erakusteko.
Esan nizun hau erosteko eskaintza bat dagoela?
Ez diot hau eraikitzaile handi bati saldu nahi.
Erosleak baserri bat jarri beharko du eta ez beste saltoki handi bat.
Demontre, Clark, zergatik zara hain egoskorra?
Gaur egun inork ez du baserririk nahi.
Begiak itxi, eta hau dena joana izango da. Hala da aurrerapena.
Ene, bada! Begiraiozu horri.
Zer txantxazalea zen Jonathan Kent zaharra!
Sehaskari zer gertatu zitzaion galdetu nionean…
…honela erantzun zidan:
"Clark txikiak amesgaizto bat izan, eta ostikoka zanpatu du".
Bai, aitari txantxak gustatzen zitzaizkion.
Eramaiezu hau zure bilobei.
Eskerrik asko, Clark.
Bate saio bat egingo dugu.
-Ez… -Tira, saio txiki bat.
Kontuz, oso azkar joan liteke.
Inoiz ezin izan diozu nire pilotakadari jo!
Hori da leku honi buruzko nire azken erabakia.
Benetako nekazari bati eskainiko diot.
Benetan?
Zure aita zena bezain kaskagogorra zara.
Sentitzen dut, baina hala egin nahi dut.
Kontuz ibili Metropolisera itzultzen zarenean.
Zure jaioterritik oso urrun dago.
Bai, jauna. Ez dut hori inoiz ahaztuko.
-Agur. -Agur, Clark.
Zer da egiten ari zaren zarata ikaragarri hori?
Mozart, nire lagun eskas hori.
Zulo alu honek ere ezingo du jenioaren espiritua gutxitu.
Bizitza bera hau bezalako putzu ilun batean hasi zen.
Ni bezalako benetako jenioak uneaz gozatzen ikasten du.
Zu zara hau jakiten lehena:
Bizitza bera bisortzeko asmoak ditut.
Luthor, izerditzen hasten ez bazara, otsoetara botako zaitugu!
Luthor, zikindu arropa horiek!
-Mugi, zakilpotoa! -Ea nola izerditzen zaren.
Zer ari da auto hori hor? Gelditu autoa!
-Geldi! -Geldi hor, mutiko!
Non arraio nago eta nola arraio joan naiteke Cedar Cityra?
Estatuko okerreko aldean zaude.
-Jai daukazu. -O, ez!
Hots-sistema ikaragarri ona daukazu hemen.
Ez zenuten sekula ikusiko honelako Sensurround 100 bat, ezta?
Bai, aldizkari batean!
Tira, sartu barrura.
-Benetan? -Tira!
-Entzun nahi duzue, tira! -Ederki.
Barrura, motel, ea nola entzuten den.
Kristorena da!
Ateak…
Zer gertatzen da?
Leihoak…
-Zer gertatzen da? -Sabaia.
Aulkiak!
Ene! Ene!
Eta abiatu!
Etorriko zarete berriz gugana!
O, ez!
Jaurti.
Ederki!
Ondo egin al dut, osaba Lex?
Lenny, beti izan zara gure familiako ardi galdua.
Baina oraingoan ondo aritu zara.
Bazterrak ikusi nahi dituzu, osaba Lex?
Zu, eskola publikoaren emaitza patetikoa…
…zure osabak ez du besterik eduki buruan…
…espetxeratu zutenez gero, hau izan ezik:
-Superman suntsitzea! -Superman suntsitzea!
Barkatu.
Clark!
Lagundu!
Lagundu! Lagundu!
Laguntza eskatu!
Superman!
Suspertuko da. Mediku bat behar du.
Superman!
Jaunok, itxaron pixka bat.
Nahi dut jendeak jakitea gure metro-sistema…
…garraio publikorik seguruena eta fidagarriena dela.
Eskerrik asko.
Mila esker.
Berandu zatoz, Kent.
Barkatu, White jauna, ez da berriz gertatuko.
Non daude denak?
Aspergarria.
Gogaikarria.
-Zer gertatzen da? -Gaitzesgarria!
-"Regardez, voilà David Warfield". -David Warfield…
…egunkari sentsazionalista horien guztien jabea?
Egunkari sentsazionalista horien eta The Daily Planet-en jabea.
Aspergarria.
Argazkiak bakarrik irakurtzen dituzu?
Kontu-liburuak bakarrik irakurtzen ditut, White jauna.
Eta kontu-liburuei aurreko jabeek hain arreta gutxi jarri zietelako…
…erosi diet nik egunkari hau.
The Daily Planetek ez du 3 urtetan dirurik egin.
Eta dirua egitea da jokoaren izena.
Jaun-andreok, nire alaba, Lacy Warfield.
-Eskerrik asko, aita. -Pozten naiz zu ezagutzeaz.
White jauna, Lacyk lagunduko dizu.
Niri lagundu? Zertan?
Itxura berriaren hainbat proba dugu hemen.
"MUNDUA KOLOKAN?"
Aparta da, ezta?
Jantzia ez da egokia, baina hori konponduko dugu.
Barkatu, Warfield jauna.
Mundua ez dago, berez, kolokan. Izenburu hori ez da arduragabea?
Beharbada, baina egunkari pila salduko du.
White jauna, ez egin ezer presaka.
Ez dizut utziko dama handi zahar hau zure neska tuntun bihurtzen.
Aitak zure kontratu guztiak dauzka…
…eta bete egin beharko dituzu.
"Excusez-moi"… Zu, festazaputza!
Zergatik ari da Lois frantsesez?
Parisera joateko asmoa dut ministroen goi bilerara…
Egon lasai. Bidaia guztiak ezeztatuta daude.
Pariserako nire bidaia ezeztatuta?
White jauna, nirekin etorriko zara.
Zure liburuak ikusi nahi ditut. Beste guztiak, lanera.
Ez gaituzte zuzentasunez tratatzen. Warfieldekin hitz egingo dut.
Nik ere bai.
Barkatu, Warfield andereñoa.
Denon izenean esaten dizut elkarlanean aritu nahi dugula.
Eskerrik asko.
Baina lehen-lehenik egiari zor dio kazetariak leialtasuna.
Hiri honetako jendea gutaz fio da eta ez diegu huts egin nahi.
Mila esker.
Benetakoa da?
Erabat, eta horrela gustatzen zait.
Zerbait duzu berarekin.
Clarkekin? Ez!
Moñoñoa da.
Hara, Warfield andereñoa…
…Clark boy scout bizidun zaharrena da.
Fidagarria da, laguntzeko prest egoten da…
…leiala da, esanekoa da…
Ez dakit hau zuri nola esan.
Ez dut uste zu bezalako norbaitek erakarriko duenik.
Ez ergela izan. Gizon guztiek gustukoa naute. Aberatsa naiz!
Zergatik ez duzu hegazkin bidaietako gasturik, Kent jauna?
Zorabiatu egiten naiz, hegaldi gorabeheratsuetan bereziki.
Lois, zatoz hona!
Esplikatu zenbaki-zutabe hau.
-Lehendakaria zuzenean! -Zer? Orain?
-Ez dira berri onak izango. -Zu beti esajeratzen!
Ez da hain izugarria izango.
Nahiago nuke izugarri-izugarria balitz.
Ale kopurua bikoiztuko dugu nazioarteko krisi batekin.
Goi mailako bilerak porrot egin duenez…
…ez dugu beste aukerarik: saiatuko gara lehenak izaten…
…arma nuklearren lasterketan.
Beraz, neurri hauek iragarri behar dizkizuet…
Badakit nahigabetuta zaudetela krisiagatik.
Positiboki pentsatzea da egin dezakegun gauzarik onena.
Zerbait egin dezakegu? Norbaiti zerbait bururatu zaio?
Ederki. Niri gauza bat bururatu zait.
Zergatik ez diegu gure legebiltzarkideei idazten?
-Hori ondo legoke. -Norbaitek baikorra izan behar du.
Jeremy?
-Zer egin dezakegu krisialdian? -Zer gertatzen den ere ez daki.
Badakit nori idatziko niokeen nik gutun bat.
-Nori? Santa Clausi? -Ez, Supermani!
Supermanek, gure erakusgaiak…
…bere ile bat eman dio museoari…
…beraz, atseginez ikusiko dugu benetan zer indartsua den.
Hona hemen 453 kiloko pisu bat…
…bere ile soil batetik erraz zintzilik.
Museoak laster irekiko du; azkar ibili behar dugu.
Badakizu zer egin dezakedan Supermanen ile soil batekin?
Ileorde hegalari bat egin dezakezu.
Ile hori Supermanen material genetikoaren lagin bat da.
No comments yet. Be the first to leave one.