Narvik

Narvik (Kampen om Narvik)

Muat Turun Sari Kata Basque

Maklumat siaran

Narvik 2022 NORWEGIAN WEBRip x264-VXT-RBB
Ulasan oleh Pinguoin

Tag

webrip
web
x264
BRip
Diterbitkan pada: 2023-01-23
Muat Turun: 30
Masalah Pendengaran: No

Pratonton sari kata Basque

200 baris pertama.

NETFLIX-EK AURKEZTEN DU

BIGARREN MUNDU GERRA HASI ZENEAN, NORVEGIA NEUTRAL AGERTU ZEN.

SUEDIAK PRODUZITZEN ZUEN ALEMANIAR ARMA-INDUSTRIAKO BURDIN MEAREN % 85A.

MEAK TRENEZ IGAROTZEN ZUEN MUGA, ETA NARVIK-EN ONTZIRATZEN ZUTEN.

BRITAINA HANDIAREN LEHENTASUNA MEA GELDITZEA ZEN.

APIRILAK 6, 1940. BRITAINIARRAK NORVEGIAN ZEBILTZATEN MINERALAK ERAUZTEN.

BRITAINIARRAK ETA NAZIAK MEA KARGATZEN DABILTZA NORVEGIAN

BURDIN MEA LORTZEKO GUDUA EGUN FRENETIKOAK NARVIKEKO PORTUAN

NORVEGIAR TROPA BAT BIDALI ZUTEN NARVIKERA, NEUTRALTASUNA BERMATZEKO.

SOLDADUEK EZ ZEKITEN EUREN NEUTRALTASUNA JADA EZ ZELA INDARREAN.

Usaintzen duzu?

Bai, nabaritu dut!

- Zer nabaritu? - Usaina.

Ur gazia?

Zerbait gehiago dago.

Ez duzu usaintzen?

Ba ez.

Orduan ez zara hemengoa.

Mea da. Burdin mea.

Diruaren usaina.

Soldaduak, entzun!

Baimen denak indargabetu ditugu.

Kapitaina?

Semearen urtebetetzea da.

Denok goaz kanpalekura.

Kabo, itzuli gauerdia baino lehen.

Milesker, maior.

Tori.

Nola lortu duzu?

- Ez naiz zure astoa. - Agintzea nahi?

Eskumuinak Bjorg-i.

Bjorgi?

Zuk badakizu nor zaren?

Banoa!

Gure meak…

gainerakoek baino burdin gehiago dauka.

Horrexegatik

mundu osoan gura dute.

Gaur, burdin-portu berrirako planak aurkezten ditugunean,

ikusiko duzue badagoela tokia

zuentzat. Den-denentzat.

Agintzen dizuet.

Gauza batek batzen ditu

Britainiako eta Alemaniako industriak hemen, gure Narvik txikian.

Gure portua

baketsua eta segurua izateak

onura handia dakarkizue denoi.

Portua segurua izateak.

- Pozten gaitu horrek. - Eta--

Baina tamalez, jakinarazi didate

hainbat ontzi,

alemaniarrak eta britainiarrak,

hondoratu egin dituztela

- …portua laga ostean. - Barkatu.

Denoi egiten digu kalte horrek.

Bi aldeetako

aginpideen ordezkariak etorri zaizkigunez,

eskatuko dizuet zeuen gobernuekin hitz egiteko. Itun bat lortuko dugu.

Nazio guztietako ontziak aske nabigatuko direla

bermatuko duen

- ituna. - Gobernuekin mintzatu

ontzien segurtasuna bermatzeko.

Mea osorik irits dadin helbururaino.

Tira… Alkateak kargu zeharo garrantzitsutzat jo nau.

Wussow kontsula.

- Topa! - Basoa beteko dizut.

Narvik!

Ross kontsula.

Topa!

Narviken izenean!

Narviken izenean!

- Eskumuinak Hansen-en partez. - Ba eskumuinak nire partez ere bai.

Bukatu duzu, ezta?

Laster. Gaur ekarri gaituzte herrira.

- Esan dizuete zergatia? - Bai.

Zugandik hurbilago egoteko, jakina.

Kaixo! Zerbitzatzen jarraitu behar dugu.

Bai.

Norbait zu ikusteaz poztuko da.

Bai? Nor?

Kanpoan, zure aitarekin.

- Ingrid? - Bai?

- Gauerdirako itzultzekoa naiz. - Ez joan lana bukatu aurretik.

Presatu ba.

Prest?

Beste bat.

Hara nor datorren.

Aitatxo!

Hepa!

Iepa! Aizu…

- Bost urtekoa lain pisatzen duzu. - Sei ditut.

- Sei? - Bai ba.

Orduan hau zuretzat da.

Lokomotor bat!

Lokomotor bat.

Zer moduz zaude?

Ondo.

Ea ba.

- Polita da? - Bai.

Te gehiago, kontsul?

Ez, milesker.

Alemaniako kontsulak zeozer komentatu al dizu

zure alkatearen diskurtsoari buruz?

- Niri? - Bai.

Ez. Itzultzeko eskatu dit,

besterik gabe.

Ez ditut bere eskakizun guztiak onartu behar.

Hori ez da alemanak kudeatzeko erarik onena.

Gonbidatu denak berdin kudeatzen ditugu, Ross jauna.

- Jakina. - Hala da.

Gunnas itzuli da, ezta?

Gaurko baino ez. Horregatik eskatu nahi dizut…

Londreseko iturriek Reuters-i jakinarazi diote

Norvegiar itsasoko orea ordubetean erauzi dutela.

Dirudienez, beste alderdirik ez da nahasi.

Eskerrak ingelesei.

Hiru ontzi alemaniar torpedoz jo ei dituzte

Norvegiako kostan arratsaldez eta gauez.

Bi alderdi etsaiek…

Hitler hori norbaitek gelditu behar du.

Hori da dena.

Guztia eraiki nahi izan du. Ez nuen bidali nahi…

- Bai. - Hepa.

Ole hartu, eta ohera noa.

Eskerrik asko.

- Gabon. - Gabon.

Gabon.

Bide batez, Ingrid-i esan bezala, pozik prestatuko dizuet litera bat.

Gabon, aita.

Gabon.

Ordu erdi barru

- joan behar naiz. - Badakit.

Badakit. Badugu astirik.

Bera ari da literei buruz.

Gunnar?

- Entzun duzu? - Ez.

Ez. Gorriak ikusiko ditut, jakizu. Duela lau ordu nintzen bertan egotekoa.

Leporatu niri errua.

- Noiz zatoz? - Gaur gauean.

Atxilotzen ez banaute.

Maite zaitut.

Zaindu zeure burua.

Koronela, jauna.

Zergatik ez zaude armatuta?

Zera…

Baimena eman didate.

Honekin defendatuko dut herria?

Ontziak

hondoratu dizkigute.

Marineak portu osoan daude sakabanatuta.

Gerraontzi alemanek Oslofjord-eko gotorlekua igaro dute,

eta bertako bateriei aurre egin ostean,

aurrera egin dute.

Gerraontziak, gotorlekuan borrokatu artean,

Berge-n ere sartu dira. Okupatuta dago orain.

Ontzi bat Narviken sartu da,

seguruenik norvegiar ontziekin gudukatu ostean.

Tropa txiki bat lehorreratu dute.

Ez dago xehetasun gehiagorik.

Ontzi bat hondoratu dute zinez?

- Magne, eta nire ekipamendua? - Zer?

Non dut ekipamendua?

Kanpalekuan.

Posizioan, zure aginduaren zain.

Erretiratu!

Tiro egingo dugu bestela!

Ez da halakorik gertatuko!

- Zer? - Zurekin nator.

Ez! Bakarrik egingo dut.

Arteztu ba.

Hildako andana.

Beharrezkoa al zen?

Abisatu diegu ontziei.

Ez dute amore eman nahi izan.

Norvegiako herri denak ditugu kontrolpean.

Ez duzue aukerarik.

Itun bat…

onartu zenutelakoan nengoen. Txarto ulertu nuen?

Laga niri.

Ezin dut sinetsi.

Atzera!

Koronela, urratze argia da…

Ez dut herria zeharo suntsi dezaten utziko.

Ez gara borrokatuko ala?

Dena har dezaten utziko diegu?

Eta orain nora goaz?

Ea, hemen ezkerretara, mutilak.

Ez goaz kanpalekura?

Ezta pentsatu ere, ez horixe.

Nola ezetz?

Zer ari da gertatzen?

Ni etxera noa.

- Zer zabiltzate? - Gerrako presoei zera egiten diete:

tiro.

Magne!

Zer zabiltza?

Soldadua zara, ostia.

Barkatu?

Zera, sarrera nagusia… erabili behar duzu.

Jada ezin dut erabili. Barkatu.

Komen

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left