Masters of the Universe

Masters of the Universe

Pobierz napisy Basque

Informacje o wydaniu

Masters of the Universe 1987 1080p BluRay x264 anoXmous
Komentarz od jon_azpi
Masters of the Universe akziozko jostailu-sorta bat ziren, modan egon zirenak 1980ko hamarkadan. Irudi eta pertsonaia horien inguruan egin zen zientzia fikziozko film hau, eta jostailuetako pertsonaia nagusiak, He-Man zintzoa eta Skeletor gaiztoa, borroka

Tagi

BluRay
x264
1080
Opublikowano: 2016-04-22
Pobrania: 81
Dla niesłyszących: No

Podgląd napisów Basque

Pierwsze 200 wierszy.

Unibertsoaren erdian, argiaren eta ilunpeen arteko mugan…

…Grayskull gaztelua dago.

Ezin konta ahala urtetan, Grayskulleko sorginek…

…harmonian eduki dute unibertsoa.

Baina iluntasuneko armadek ez dute atseden hartzen…

…eta Grayskull harrapatzeko asmoa dute buruan.

Grayskull menderatuko dutenek boterea izango dute.

Gorenak izateko boterea. Ahalguztidunak izateko boterea.

Unibertsoko nagusiak izateko boterea.

UNIBERTSOKO NAGUSIAK

Zer berri, Evil-Lyn? Hitz egin!

Hiriko ateak itxi ditugu.

Gaztelua babestuta dago, eta Thenurianera hurbiltzen ari gara.

-Bai. Eta He-Man? -Erresistentzia burua da oraindik.

Ziur esaten dizut: eguna bukatu baino lehen harrapatuko dugu.

Nire oinetan belaunikatuta eduki nahi dut.

Hainbeste denboraren ondoren, Grayskull gurea da.

Ez!

Nirea.

Grayskulleko boterea ez da oraindik zuregana pasatu.

Norbait hizketan ari zait.

Bai. Sorgina.

Nire preso ederra. Nire presoa azkenean.

Irabazi dut. Irabazi dut.

Iluntasuna altxatzen ari da zu besarkatzeko.

Iluntasunak argia besarka dezake, baina sekula ez hura ilundu.

Oraindik ez duzu irabazi, Skeletor.

He-Man bizirik dago oraindik.

-Hori sentitzen ari naiz. -Benetan?

Zer sentibera zaren.

Hau senti dezakezu?

Evil-Lyn, aktibatu holosfera.

Eterniako jendea, gerra bukatu da.

Nire armadek irabazi dute.

Grayskulleko sorgina preso daukat…

…eta haren botereak nireari erantsita daude orain.

Hau izan bedi nire lehen dekretua:

Niri leial ez zaizkidanak…

…suntsitu egingo ditut.

Aro berria hasi da.

He-Man, sorginari esker bizirik zaude.

Zuen zain egon naiz.

Grayskull…

-Izugarria izan da. -Zenbat unitate gelditzen dira?

Asko, ez. Sakabanatuta geunden. Bat-batean, nonahi geneuzkan.

-Kaosa. -Baten batek traizioa egin digu.

Lagundu! Lagundu!

-Atera nazazue hemendik! -Lasai egon.

Lagundu! Lagundu norbaitek.

Ondo da, entzun dizugu.

-Atera ezazu makila. -Kontuz, kontuz.

Eskerrak etorri zareten.

Nor zara zu?

Gwildor naiz, Thenurkoa, sarrailagilea eta asmatzailea.

Skeletorren gizonek harrapatu naute.

Milioi bat bedeinkazio zuentzat ni salbatzeagatik.

Bedeinkaziorik gabe. Skeletorren etsaiak gure lagunak dira.

Zergatik zara zu hain garrantzitsua Skeletorrentzat?

Lagunduidazu.

Erakutsiko dizuet. Zatozte nirekin.

Gogoan ditut atean sarrailarik jarri behar ez genuen egunak.

Egun horiek itzuliko dira.

Sartu, sartu.

Aurrera. Ongi etorri nire etxera.

Aurrera.

Aurrera, aurrera.

Skeletor nire atzetik zergatik dabilen galdetu didazue?

Nire asmakizunagatik.

Honengatik.

Orain nahiago nuke hau sortu ez izana.

Skeletorrek hil egin nahi nau beste bat egin ez dezadan.

Prototipo hau daukadala jakingo balu…

Zer da? Zer egiten du?

Giltza Kosmikoa deitzen diot.

Horrelako giltza bakarra da unibertsoan.

Igortzen dituen tonuak edozein ate zabaltzen du.

-Edonon? -Hori da.

Tonu grabitonikoak konputatzen ditu…

…helburu jakin baterako…

…energia-igorlea aktibatzen du…

Horrela sartu dira Skeletorren tropak hirian, gure oharkabean.

Bai. Bai.

-Hala da. -Zu zizare txikia!

-Ez duzu ulertzen zer egin duzun? -Lasai, Teela. Ez du ulertzen.

Noski. Nola ba? Thenuriandarrok arraza baketsua gara.

Den-denaz fidatzen gara.

Emakume bat etorri zitzaidan.

Nire sarrailagile-ospea entzuna omen zuen.

Nire lanean interesatua zirudien.

Nola jakin behar nuen nik Suge Mendikoa zela?

-Ederra zen. -Evil-Lyn izango zen.

Ziria sartu zidan. Giltza lapurtu zidan.

Gwildor, zure traste honek Grayskullera eraman gaitzake?

-Jakina. -Sorginarengana?

Koordenatu horiek kalkulatuta neuzkan neska hori etorri aurretik.

-Ederki. -Baina ezin dugu.

Uhin grabitonikoak nahasiz gero, Skeletorrek aurkitu egingo gaitu.

Aurkitu gaitu, nonbait.

Warlord, aurrera.

Ez, ez. Hemendik. Pasabide sekretutik.

-Azkar, azkar! -Mugi!

Izkinean. Mugi!

Gwildor, nora darama honek?

Grayskull azpiko haitzuloetara.

Ionizatu.

Gwildor, azkar.

-Bai, bai. -Mugi!

Ez zaizkit abenturak gustatzen.

Segurtatu gela. Azkar.

Bilatu giltza. Suntsitu lekua.

He-Man, lortu dugu. Begira.

Badakit gure zain dagoela.

-Arrazoi duzu. Oso lasai dago. -Begira. Sorgina.

Goazen.

Gwildor, azkar.

-Kontuz. -Isilik.

Sorgina?

Askatu egingo zaitugu.

Skeletorrek energia-eremu honetan atxilotuta nauka…

…eta berak bakarrik disolba dezake.

-Arriskuan zaudete. Zoazte. -Ez gara zu gabe joango.

Gwildor, zure giltzak ireki dezake indar-eremua?

-Jakina. -Ireki, ba.

-Denbora beharko dut. -Hasi, ba.

Gwildor, hona.

Tonu grabitonikoak konputatu behar ditut.

-Boterea kentzen ari zaizu. -Ilargia atera arte iraun dezaket.

Begi Handia unibertsoan irekitzen den arte.

Badatoz!

Gwildor, zoaz atzera. Segi lanean.

Goazen. Goazen.

Dena iristen zaio zain egoten dakienari.

Eta luzaroan itxaron dut une hau.

-Aska ezazu sorgina. -Ez dut uste.

Ez.

Eremu horretan preso dagoen artean…

…bere botereak nirea handitzen du…

…eta ilargia bere zenitera iristean…

…Begi Handia irekiko da eta Grayskulleko botere guztiak…

…niregana etorriko dira.

Zuen sorgin zoragarria hil egingo da.

Bere bizia arriskuan jartzen ausartzen zara?

Edozertara ausartzen naiz.

Skeletor naiz.

Bota armak eta errendi zaitezte…

…edo berarekin bat egingo duzue.

Ez duzu bera nahi, ni nahi nauzu.

Gure artekoa izan da beti.

Ixo!

Sarrailagilea da.

Zizare txikiak beste giltza bat du!

Zer?

Ez.

Hil ezazue!

Babestu Gwildor! Segi lanean!

Gwildor!

Traste horrek hemendik atera gaitzake?

-Bai, baina nora? -Edonora. Azkar!

Bai, bai, bai.

Badabil.

Badabil, badabil.

Man-at-Arms, Teela! Lortu dut!

Atea ireki da. Goazen! He-Man!

Ez. Ezin dut sorgina hemen utzi!

Joan egin behar duzu. Eterniak bizirik behar zaitu.

Ilargia atera arte astia duzu oraindik. Zoaz.

He-Man, mugi! Goazen!

Goazen, Gwildor.

Geldi ezazue.

-Gwildor, goazen! -Atea! Atea!

-Gwildor! -Nire giltza!

Giltza! Hartu giltza!

Bila itzazue! Haien aztarnari jarraitu!

Bilatu berak eta giltza eta ekar itzazue nigana.

Teklak zorira sakatzen zituela zirudien.

-Ezin dugu jakin nora joan diren. -Monitorizatu frekuentziak.

Nonahi daudela, berriz erabiliko dute giltza. Orduan, harrapatu.

He-Man bizi da eta giltza hori dauka.

Den-denaren jabe ez banaiz, ez naiz ezeren jabe izango.

Aurki itzazu.

Ondo al zaude?

Thenuriandar batez fio zaitez leku bigun batean lurreratzeko.

Eskerrik asko.

Ito egin nintekeen leku nazkagarri horretan.

Ez kexatu, lokatza besterik ez da.

Erraza da esaten, zakatz-zuloak estalita ez dituzunean.

-O, ez! -Barkatu.

Barkatu.

Gwildor, Eterniara itzuli behar dugu.

Zakatzak garbitu badituzu, esaiguzu non gauden.

Edonon egon gaitezke. Galaxiako edozein planetan.

Mila galaxietako edozein planetan.

Ez dut astirik izan koordenatuak berriz izendatzeko.

Hona ekarri gaituzu, eta orain etxera eramango gaituzu.

Lasai. Denok batera gaude hemen.

Nola eramango gaitu etxera, non gauden ez badaki?

Ez naiz ergela.

Nik ez nuke gailu bat sortuko, koordenatuak jasoko ez lituzkeena.

Energiagailuko botoia sakatu besterik ez dago, eta…

Non dago giltza?

Komentarze

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left