Pierwsze 200 wierszy.
Judex filmak Jean-George Auriol saria irabazi zuen 1963an…
…epaimahaiak aho batez hala erabakita.
Judex…
Latin hitz bat da: "epailea" edo "justiziazalea" esan nahi du.
Badakit. Eskerrik asko.
Epaile hau xantaiagilea iruditzen zait.
Ez dakit nor ari ote zaigun xantaia egiten.
Ez dut ulertzen Judex hori zertan dabilen.
Ez du ezer eskatu berarentzat, eta horrelakoek gehienetan…
Ez zaitez inozoa izan, Vallières.
Beldurrez amore ematen badut, orduan hasiko da xantaia.
Ikusiko dugu. Hitz egigun gauza serioez.
Bankuak deitu al du New Yorkeko itxierako prezioarekin?
Bai, jauna. Zuk esan bezala.
Sartu.
Cocantin jaunak zurekin egon nahi du.
-Hitzordua omen du zurekin. -Hala da. Sartzeko esaiozu.
-Une egokian dator. -Cocantin jauna.
Alfred Cocantin naiz, detektibe pribatua.
Celeritas agentziaren zuzendaria…
…nire osaba Regaudet zenaren ondorengoa…
…hezkuntzako dominez ohoratua… Ni ez, bera.
-Eseri. -Eskerrik asko.
-Jauna…? -Vallières jauna, nire idazkaria.
Antzeko egoera batean, jo nuen behin…
…zure aurrekoaren zerbitzuetara…
…eta bete-betean asmatu nuen.
-Zurekin berdin izatea nahi nuke. -Zaude ziur…
Hona zein den auzia.
Bihar, aldi berean ospatuko dugu bankuaren 21. urteurrena…
…eta Rochefontaine bizkondearen eta nire alabaren ezkon-hitza.
Jende asko egongo da jauregian…
…eta zure laguntza nahi dut gaiztakeriarik egin ez dezan…
…ez biharko ekarritako zerbitzarietatik inork…
…ez eta negozioetako nire ezagunek ere…
…nahitaez gonbidatu behar izan baititut.
Gure gonbidatutzat aurkeztuko zaitugu, jakina.
Vallières jaunak zertzeladen berri emango dizu…
…eta zuk zure baldintzak jakinaraziko dizkiozu.
Berehala aurkeztuko dizut nire alaba.
Eta horrela etxea ezagutu ahal izango duzu.
Bide batez, saia zaitez gutun honen egilea nor den jakiten.
Morroiren baten txantxaren bat izango da.
Vallières, zatoz hona.
"Favraux bankaria, zure krimenak garbitzeko…
…zure biktimei eman behar diezu zure ondasunen erdia".
"Bihar arratsaldeko 6ak arte duzu agindutakoa betetzeko".
"Judexek sinatua".
Judex?
Rio Pintoko Marcori deitu diru-funts guztiak sal ditzan.
Jendeak jakin dezala Favraux bankua saltzen ari dela.
Hiru egun barru, hutsaren truke berrerosiko dugu dena.
Urtebetetze-opari polit bat egingo diot neure buruari.
Zatoz, Cocantin, udaberriko airea arnastera.
Favraux jaunarekin hitz egin beharra daukat!
Ez dut karitaterako astirik.
Ez nator karitate eskean.
Ez nauk ezagutzen, ezta?
Kartzelaldiak gizona aldatzen du.
-Pierre Kerjean dut izena. -Ez dut zure aditzerik.
Epaiketan ez hintzen hain harroa.
Aberastu egingo omen ninduzun, isiltzen banintzen…
…eta zigorra hire ordez betetzen banuen.
Familia zainduko omen hidaan nire kartzelaldia bitartean.
Emaztea miseria gorrian hil zen eta semea desagertu egin da.
Eta hik ez duk ezer egin.
Beraz, Favraux, semea aurkitzen lagunduko didak.
Bestela, hiretzat okerrago! Oraindik hitz egin zezakeat.
Gizon hau erotuta dago.
Emaizkiozue 40 zentimo eta bota ezazue.
Zatoz, gizona.
Jacqueline maitea, hona Cocantin jauna.
Biharko festara gonbidatuta dago.
Cocantin jauna, hona Aubry andrea, nire alaba.
Favraux jaunak zure ezkon-hitzaren berri eman dit.
Pozten naiz zu zoriontzeko lehenengoetako bat izateaz.
Mila esker, jauna.
Hona nire biloba, Alice.
-Agurtu jaun hau. -Kaixo, jauna.
Kaixo. Alice izeneko neskato bat ezagutzen dut.
-Ni bezala. -Bai.
Behin, lorategian zegoela, zer ikusiko pasatzen?
Untxi bat, traje urdin dotore bat jantzia.
Untxia Aliceren aurrean gelditu zen, neska ikusi gabe…
…ordularia atera, eta hau esan zuen…
-Untxiak ordulari bat zeukan? -Bai, urrezkoa, kateduna.
Aitonak bezala.
Barkatu. Alicek eskola-ordua du.
Hona Verdier andereñoa, nire bilobaren irakaslea.
Zoaz Marie andereñoarekin eta txintxoa izan.
Erakutsiozu bere gela jaun horri.
Ez dut ulertzen.
Galdezka aritu naiz gaur goizean, zuk eskatu bezala.
Arlote hori bart gauean hil da, bere senera etorri gabe.
Bide bazterrean aurkitu zuten, eta ospitalera eraman.
Inork ez du zure susmorik.
"Jendea desohoratzeaz gainera, hil ere egiten dituzu".
"Gaur gauerdirako ez badituzu nire aginduak betetzen…
…erruki gabe zigortuko zaitut".
"Judex".
-Norbait hil duzu? -Nola?
Gutun honek dioenez…
Gogoraraziko dizut ez zaudela hemen ez oporretan…
…ezta ere untxi eta ordularien ipuinak umeei kontatzeko.
Baina ni…
Ixo! Gaur arratsa arte duzu gutun horien egilea aurkitzeko.
Agur, jauna.
Aitak behartu du berriz ezkontzera.
Lehenengo aldian dohakabea izan zen.
Oso gazterik ezkonarazi zuen neska gajoa.
De la Rochefontaine deitzea dotorea irudituko zaio Favrauxi.
Ezkontza hori ondo etorriko zaio, sosik gabe omen dago eta.
De la Rochefontaine irrikaz egongo da ohe honetan oheratzeko!
Ez, Favraux jauna, ez naiz sekula zure maitalea izango.
Marie, behar zaitut. Nire emaztea izango al zara?
Jacqueline ezkondu eta berehala ezkonduko naiz ni zurekin.
Nire ondasun guztiak zuretzat izango dira.
Ni ez naiz erosten den horietakoa.
"Joango al zara polikixeago?" esan zion legazkumeak karrakelari.
"Mazopa bat dabilkit atzetik".
"Har ezazu zeure otarraina besotik eta has zaitez dantzan".
"Har ezazu, ba, otarraina besotik eta zatoz nirekin dantzara".
Zer-nolako burua ipini ote du Favrauxek?
Putre-burua.
Adiskide maiteok…
…berri handi eta zoriontsu bat eman nahi dizuet.
Gaur gauean ez gara bakarrik ospatzen ari…
…20 urteko ahaleginen emaitza…
…eta ahalegin handiena ere bai…
…horri esker egin baitu Favraux Bankuak aurrera…
…eta bere jarduerak industriako adar gehienetara hedatu.
Ospatzen ari gara baita ere…
…nire alaba Jacquelineren ezkon-hitza…
…Amaury de la Rochefontaine bizkondearekin ezkonduko baita.
Askoz ere poz handiagoz…
Une honetan sentitzen dudan poz handiaz…
Medikua naiz, utzi pasatzen.
Hilda dago.
Diana!
FAVRAUX ehortzi eta hurrengo gauean…
Judexen bigarren gutunean esandako ordu berean hil zen Favraux jauna.
Kointzidentzia hori oso kezkagarria da.
Kointzidentzia hutsa dela uste dut eta horregatik ez nuen ezer esan.
Abisatu egin behar nizun, ordea.
Aubry andreak erabakiko du zer egin behar den.
Andrea.
Cocantin jauna…
…diskreziorik handiena eskatzen dizut.
Sekretu profesionalak ere isiltzera behartzen zaitu.
Fio zaitez nitaz, jauna.
Vallières, poliziari deitu behar diogu.
Ez, andrea, hori ezinezkoa da.
Zer ba?
Gutun horiek egia esaten dute.
Emadazu froga bat.
Arrazoi batengatik geratu naiz zure aitaren zerbitzura…
…nire baliabide ahulez konpontzen saiatzeko…
…saihestu ezin izan ditudan hutsegiteak.
Favraux bankariaren aberastasunak, beste askorenak bezala…
…jatorri ilun bat du…
…Panamako eskandalua, alegia.
Garai hartan, zure aita enplegatu xume bat zen…
…eta halabeharrari esker lortu zituen…
…nahiago dut nola lortu zituen zuri ez esan…
…dokumentu konprometigarri batzuk…
…goi mailako politikari eta finantzari batzuentzat.
Dokumentu horiei esker…
…nekerik gabe lortu zituen behar zituen diru eta laguntzak…
…bere lehen negozio handiak egin ahal izateko.
1882an jadanik…
Bazen garaia.
3 egun beharko dira.
Medikuaren esana zehatz bete…
…eta une oroz zaindu ezazue.
Jacqueline maitea, gizonak arrazoi duela uste dut.
Alferrik ari zara. Gogoeta luzea egin dut.
Uko egingo diot aitaren herentziari.
Gorde ezazue alabaren zatia hark adin-nagusitasuna iritsi arte.
Erabateko ahalmena ematen dizut. Mila esker.
Begirunez, andrea.
Erokeria hutsa da! Zergatik?
Herentziaren kontu honek asko kezkatzen zaituenez…
…ezkon-hitza itzuliko dizut, zintzo-zintzo.
Sentimenduek esaten dizutena egizu.
Horrela bada, askatasuna berreskuratuko dut.
Jaunaren ekipajea kanpoko zalgurdian dago.
Jauna nahi duenean joan ahal izango da.
-Eskerrik asko, Fernand. Agur. -Agur, jauna.
Andrea, agur esatera natorkizu.
Agur, Vallières.
Mila esker guztiagatik.
Zure esanetara naukazu. Deituidazu, behar izanez gero.
Eskerrik asko, Vallières.
Zu zaitut nire adiskide bakarra.
Bakar-bakarrik sentituko naiz.
Alice atzo joan zitzaidan, eta haren minez nago jadanik.
Eta kezkatuta nauka.
Ez kezkatu. Marie-Jeanne pertsona bikaina da.
Izugarri maite du txikia.
Eta, gainera, Loisy ez dago hain urruti.
No comments yet. Be the first to leave one.