Back to the Future

Back to the Future

د Basque ژباړه ډاونلوډ کړئ

د خپرونې معلومات

Back To The Future[1985]DvDrip-aXXo
د لخوا تبصره jon_azpi
Trilogia bikain baten lehen alea. Geek kulturaren ikono bat. Laburpena: Doc zientzialari zoro samarrak denboran bidaiatzeko makina asmatu du, eta auto txulo batean ezarri du, Delorean batean. Erregaia lortzeko egin duen plutonio lapurretak kontua konplika

تګونه

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
په خپور شو: 2016-04-22
ډاونلوډونه: 172
د اوریدلو معیوبیت: No

د Basque سرليکونو مخکتنه

لومړۍ 200 کرښې.

ETORKIZUNERA ITZULTZEA

BROWNtarren ETXEA SUNTSITUTA

Urria inbentario garaia da.

Eta urteko eskaintzarik onena Statler Toyota egiten ari da…

…1985eko Toyota auto guztietan.

Ez duzu auto hoberik aurkituko prezio hobean…

…eta zerbitzu hobean Hill Valleyko beste inon.

Senatuak gaur bozkatuko du.

Pacific Nuclear ikerketa-zentroak ezeztatu egin du…

…duela 2 aste plutonioa lapurtu dutenik.

Libiar talde terrorista batek lapurreta erreibindikatu zuen.

Baina hutsegite administratibo bat izan omen da.

FBI ikertzen ari da, baina ez du ezer esan oraindik.

Doc?

Doc?

Kaixo! Ba al da inor etxean?

Einstein, zatoz hona.

Zer dugu? Ene!

Kaka!

Hau nazkagarria da!

PLUTONIOA KONTUZ ERABILI

KONTROLAGAILUA EGOKITZEKO

MOTOR NAGUSIA

KONTROLAGAILU NAGUSIA

ERABATEKO ABIADURA

MUSIKA TRESNAK EDO MIKROA

Rock 'n' roll.

-Bai? -Marty, zu al zara?

Doc, non zaude?

Azkenean! Pinu Bikiak saltoki gunean 1:15etan?

Aurkikuntza handi bat egin dut. Zure laguntza behar dut.

Goizeko 1:15etan? Doc, zer gertatzen da?

-Non egon zara aste honetan? -Lanean.

-Einstein zurekin dago? -Bai.

Ekipoa piztuta utzi duzu aste osoan.

Ekipoa! Ez konektatu anplifikadorea…

…gainkarga bat izan lezake.

Bai. Kontuan hartuko dut.

Ez ahaztu: 1:15etan, Pinu Bikiak saltoki gunean.

-Nire ordulariak dira? -Bai, 8ak dira.

Esperimentua ondo atera da!

25 minutuko atzerapena dute denek!

Itxaron, Doc.

8:25 al dira?

-Hain zuzen ere. -Demontre!

Berandu noa eskolara.

HILL VALLEY INSTITUTUA

-Jennifer. -Strickland bila dabilkizu.

Harrapatzen bazaitu, 4 atzerapen jarriko dizkizu.

Etorri. Salbu gaude.

Ez da nire errua. Docek 25 minutu atzeratu ditu ordulariak.

Doc?

Beraz, Emmett Brown doktorearekin zabiltza oraindik ere?

Atzerapen-ohar bat, Parker andereñoa.

Beste bat zuretzat, McFly. 4 segidan!

Aholkutxo bat emango dizut, dohainik.

Brown doktorea arriskutsua da. Erotuta dago.

Berarekin segitzen baduzu, istilutan sartuko zara.

Bai, jauna.

Jarrera txarra duzu. Alferra zara!

Zure aita oroitarazten didazu. Alferra zen hura ere.

Joan naiteke?

Zure taldea gaurko entzunaldi zerrendan dago.

Zertarako nekatu? Ez duzu aukerarik.

Zure aita bezalakoa zara.

Hill Valleyren historian McFly bakar batek ere ez du ezer egin!

Historia aldatu egingo da.

Hurrengoa.

ENTZUNALDIAK TALDE GUDUA

Pinheads gara.

Nahikoa da. Eskerrik asko.

Geldi, mutilok.

Zaratatsuegiak zarete.

Hurrena.

Hurrengo taldea.

Goldie Wilson alkatea berriz aukeratu.

Aurrerapena da bere bigarren abizena.

"Zaratatsuegiak" Ez dago sinesterik!

Inoiz ez dut inoren aurrean jotzeko aukera izango.

Marty, porrot bat ez da munduaren amaiera.

Ez naiz ona musikarako.

Oso ona zara, ordea, eta zure grabazioa zoragarria da.

Diskoetxera bidali behar duzu.

-Docek hori esaten dizu beti. -Badakit.

Ahalegintzen denak edozer gauza egin dezake.

Aholku on bat da.

Eta grabazioa bidali, eta gustatzen ez bazaie?

Ona ez naizela esaten badidate, zer?

Etorkizunik ez dudala esaten badidate?

Ezin dut horrelako ezetzik jasan.

Ene! Aita bezala hitz egiten hasi naiz.

Zure aita ez da hain txarra.

Bihar gauean autoa utziko dizu.

Begira 4x4 hori!

Kristorena da!

Egunen batean, Jennifer.

Gustatuko al litzaizuke horrelako batean aintzirara joatea?

Atzealdean lo-zakuak jarri…

…eta izarren azpian etzatea.

-Geldi. -Zer?

Zure amak ba al daki bihar gauekoa?

Ez! Amak uste du mutilekin noala kanpinean.

Bere onetik aterako litzateke zurekin noala jakinda.

Errieta egingo lidake…

…berak gaztetan horrelakorik egin ez zuela esanez.

Moja jaio zela uste dut.

Zure izen ona zaintzen ari zaizu.

Ba ez da oso ondo ari.

Izugarria!

Dorreko ordularia salbatu!

Wilson alkateak ordulari hori aldatu nahi du.

Duela 30 urte tximista batek ordularia jo eta hondatu zuen.

Kontserbazio Taldeak bere horretan gorde nahi du ordularia…

…gure historia eta ondarea denez.

-Tori 25 zentimo. -Eskerrik asko.

Ez ahaztu berripapera.

Non geunden?

-Hementxe. -Jennifer!

Aita da. Joan beharra daukat.

-Arratsean deituko dizut! -Amonaren etxean egongo naiz.

Bere zenbakia emango dizut.

Agur.

"Maite zaitut!"

DORREKO ORDULARIA SALBATU

LYON ETXE-AGENTZIA

Garabi bat behar dugu. Edozein unitatek, erantzun.

Primeran.

Nola utzi didazu autoa puntu itsu bat zeukala esan gabe?

Hil nintekeen.

Nik ez diot inoiz autoari puntu hilik sumatu.

Kaixo, seme.

Itsu al zaude, McFly?

Zer esplikazio ematen diozu hor kanpoko hondamen horri?

Zure aseguruak ordainduko al ditu kalteak?

Nire aseguruak? Zure autoa da!

Zure aseguruak ordaindu behar du. Nork ordainduko dit hau?

Jo nautenean garagardoa erori zait. Nork ordainduko du garbiketa?

Non daude nire txostenak?

Bukatu gabe dauzkat, baina uste nuen oraindik…

Kaixo? Ba al dago inor etxean?

Pentsatu, McFly!

Astia behar dut horiek makinaz idazteko.

Ezin dizkiet nire txostenak zure eskuz idatziak eman!

Kalera botako nindukete.

Ez duzu hori nahiko, ezta?

-Nahi duzu? -Ez, noski.

Txostenak gaur gauean bukatu…

…eta bihar goizean goiz eramango dizkizut.

Oso goiz, ez. Larunbatetan lo egiten dut.

Zapata askatuta daukazu.

Ez izan hain sineskorra.

Oso etxe polita duzu.

Etxeraino ekarri dizut autoa eta garagardo hau besterik ez duzu?

Zeri begira zaude, babalorea?

Agurtu ama nire partetik.

Badakit zer esan behar duzun, eta arrazoi duzu.

Arrazoi duzu.

Baina…

Biff nire gainbegiralea da…

…eta ez naiz ondo moldatzen aurrez aurrekoetan.

Baina autoa, aita!

Hondatu egin du. Zeharo!

Autoa bihar gauerako behar dut.

Badakizu zer garrantzitsua den hori niretzat?

Badakit, eta hau baizik ezin dut esan:

Barkatu.

Marty, askoz hobeto egongo zara…

…dantzaldiko istilurik eta buruko minik gabe.

Arrazoi du. Ez duzu buruko minik behar.

Bakarrik jan beharko dugu tarta.

Osaba Joeyri berriz ukatu diote baldintzapekoa.

"Ongi etorri etxera osaba Joey"

Zergatik ez diozue idazten?

Osaba "kartzelazulo" Joeyri?

Zure anaia da, ama.

Bai. Lotsa handia da osaba kartzelan edukitzea.

Denok egiten ditugu hutsegiteak bizitzan.

Ostia! Berandu nabil.

David, zaindu hizkera hori!

Joan aurretik eman musu bat amari.

Tira, ama. Azkar. Autobusa galduko dut.

Gero arte, aita.

Olioa aldatu behar duzu.

Marty.

Ez naiz zure erantzungailua.

Baina kanpoan autoagatik kexuka aritu zarenean…

…Jennifer Parkerrek bi aldiz deitu dizu.

Ez zait neska hori gustatzen.

Mutil bati deika ari den neska istilu bila dabil.

Ama! Mutil bati deitzeak ez du ezer txarrik.

Izugarria da! Neskak mutilen atzetik!

Zure adinean, nik ez nien mutilei deitzen…

…eta ez nintzen mutil batekin autoaren atzealdean esertzen.

Orduan nola ezagutuko dut norbait?

Gauzak gertatu egiten dira.

Zure aita ezagutu nuenean…

Hori ergelkeria bat izan zen. Aitonak autoarekin harrapatu zuen.

Hala behar zuen.

Aitonak aita autorearekin jo izan ez balu…

…zuek ez zinateketen jaioko.

تبصرې

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left