لومړۍ 200 کرښې.
Zer zara? Txakurra ala behia?
Txakurra, baina ez edozein.
Txakur zakilixut naiz. Ikusi hau.
Bueno, iritsi gara.
Kaka prest dago?
Kaka prest.
Kontxo. Hain handia da txakurra?
Txikia da, baina zazpi ziren.
Hau ez egiteko hiru arrazoi emango dizkizuet.
Bat, polizia. Bi, txakurrak. Hiru, arma zalea da.
HAU IRAKURRI BADEZAKEZU, TIROA JASOTZEKO ARRISKUAN ZAUDE
Ez estutu, Dean. Merezi dute.
Ez dute gozokirik banatzen.
Azkenekoz bihurrikeria bat egin genuenean,
Deanek besoa hautsi zuen.
Bakarrik ihes egin eta zulo batean erori zelako.
Ez bada aldentzen, ez zaio ezer gertatuko.
Zatozte, hasi gaitezen.
Ados.
Azkar.
Handitzen ari da.
Kaka!
Ez!
Kakaz beteta daukat ahoa!
Egin dezagun ospa.
Ezin dugu. Jendea dago barruan.
Ez tiro egin. Txorimaloaren erruz etxea sutan duzue!
Ez daude! Deitu larrialdietara!
Motel, ez da hainbesterako.
Ene bada...
Deitu larrialdietara!
Begira! Gozokiak banatzen dituzte!
Gureak egin du!
Jainkoarren. Aitak larrutu egingo nau.
Azkar, goazen hemendik.
Egon. Ideia bat otu zait.
Boligraforik baduzue?
Wesen zakila!
- Azkar, bota izen bat. - Zeus.
Ume baten izena.
- Ricky! - Ondo da.
Orain abizen bat.
Badakit. Stanton.
Ados.
Ez! Zer? Nire abizena da hori.
Baina izena ez duzu Ricky.
Azkar!
Goazen!
Ikusi hau.
Ume babo horrek jaka erre du bihurrikerian.
Eta onena da amak izena idatzi diola.
"Ricky Stanicky"? Baba-lorea.
Berri txarrak.
Ez dago Stanickyrik herriko eskolan.
Kanpokoa izango da.
Kaka.
Sinestezina da, baina ondo atera da.
Mutilok, uste dut betiko lagun berri bat daukagula.
RICKY STANICKY IZAN DA!
STANICKY IZAN DA!
RICKY STANICKY HEMEN EGON DA
STANICKY IZAN DA!
STANICKY IZAN DA!
STANICKY ARI ZEN GIDATZEN!
GAUR EGUN
Tragotxo bat hartu nahi?
ONGI ETORRI WHITAKER TXIKIA
Zergatik hartu tragotxo bat...
RICKY DEITU NAZAZU
...trago handi baten ordez?
Finlandian, herrialde zoriontsuenean, trago handia asmatu zen.
Garajeko azken garagardoak dira. Gehiago behar ditugu?
Ez, nahikoa izango da.
Ziur zaude?
- Ederto jarri duzu hau. - Bai.
Gure bigarren lana izan liteke.
"Erin eta Deanen Baby Shower -ak".
- Gogoko dut. - Bai.
Eta Gilber Gains orduan jabetu zen indarkeriaren aurkako erremedioa
bigarren eskuko tronpeta bat zela.
- Zer da hori? - Asteko heroia izena du.
Gauza txundigarriak egiten dituen jende arrunta da.
Aurkeztu nadin nahi du nire ekoizleak. Kontaktuak omen dauzka saioan.
Eta zeren zain zaude?
MFMBCren arreta piztu nahi badut, istorio hobeak behar ditut,
eta ez eman ohi dizkidaten hutsalkeriak.
Eskegiko dituzu irudi hauek, mesedez?
- Hantxe. - Bai.
JT eta Susanen txikitako argazkiak dira.
Ene bada. Helduen hortzekin jaio zen JT?
Hortz politak dauzka. Begira horri.
Politak? Hitler trauskil bat dirudi.
- Haur denak politak direla diozu. - Hala dira.
Txakurraren biolina.
Eta urrutiko aginteak koipez beteak betiko.
Haurrak izateak alde onak ere baditu.
- Bai? - Bai.
Nire gurasoek ez zuten iritzi hori.
Zure gurasoek ez zituzten haurrak gogoko?
Ez du axola.
Gure artekoa askoz hobea da. Beti nahi izan duguna da.
Maite zaitut.
Maite nauzu.
Paul maite dugu.
Eta ez dugu besterik behar.
Jainkoarren, JT, utzi nazazu bakean.
Nire baby shower -a da eta trago bat hartuko dut.
Kurihara medikuak ondo deritzo. Kaixo.
Medikuntzaren industrian dagoelako.
Maggie emaginak dieta beganoa
eta alkoholik ezetz dio.
Baina zu ez zara Maggie emagina, nire senarra zara.
Baina doula aita naiz. Nire lana da.
Ez esan hori, haurrak botaka egingo du.
Botaka egin dezake barruan?
JT zure doula da?
Eta biluzik egon nahi du haurra jaiotzen denean.
Ez da egia.
Kamisetarik gabe, haurrak nire azala sentitu dezan.
Lotura sortzeko egiten da.
- Ondo da. - Erantzun.
Ricky deitu eta deitu ari da.
Ea zer nahi duen. Ni ere deitu nau gaur.
- Benetan? - Bai.
Ongi da.
Stanicky, zer moduz, motel? Zer gertatzen da?
Tea jarriko dizut, ez ardoa. Ez edan.
Orain lanpetuta dago. Nik...
Benetan diozu?
Ongi da.
Egingo didazu mesede bat?
Dei nazala norbaitek ebakuntza bukatzen denean.
Bakarrik zaude?
Arraioa, zein gaizki.
Ongi da, eutsi gogor.
Energia positiboa bidaliko dizugu hemendik.
Maite zaitut, lagun.
Zer da? Zer esan dizu?
Berriz dauka.
- Zer dauka? - Minbizia.
Ene bada. Sendatu zela uste nuen.
Koitadua.
Beste barrabila kendu behar diote?
Posible da? Bizitzeko ez dugu gutxienez bat behar?
Hori giltzurrunak dira, babo hori.
Non dago?
Albanyko ospitale batean.
Albanyn? Zergatik Albanyn?
Irabazi asmorik gabeko erakunde batzuekin batzekoa zen
eta krisia izan zuen.
Gaur gauean da ebakuntza.
Joan zaitezte hara. Koitadua, bakarrik dago.
Ezin dut. Baby shower -a daukagu.
Eta Summerhayes dator.
Zure nagusiak kezkatzen zaitu? Lana baino ez da.
Ricky zuen laguna izan da txikitatik.
Zoaz. Ni geratuko naiz Summerhayesekin.
Zer? Ez.
Deitu eta esan familia larrialdia daukazula.
Joan Deanekin.
Benetan? Ezin dugu nagusia bakarrik utzi.
Horixe baietz.
Lasaitu ederra hartuko du baby shower-era ez etortzeko esatean.
Bueno, antza denez, Albanyra goaz.
Zuzen zeunden, Summerhayesenak sinesgarriago egin du.
Xehetasunak dira gakoa.
Berandu zatozte. Hegaldia ordubetean da.
Azken orduko plan bikaina aurrera eramaten ari ginen.
Eta nork deitu dizue?
Zer axola du? Ondo atera da.
Ihes egin dugu, eta Marc Rebillet ikusteko sarrerak ditugu!
Nola lortu dituzu?
Lankide batek bi orkatilak hautsi zituen bart.
Zuhaitz batetik erori omen zen.
- Koitadua. - Bere sarrerak dira.
Zuek bai zorioneko.
Beti gertatzen zaizkizue halakoak.
Jende onari, gauza onak.
Hori da. Atlantic City, hor goaz.
Su emango diogu New Jerseyri!
Ez da berdina, baina ondo dago.
Alboka egin behar txortan, mortsa bat bezala.
Ez da haurraren burua mailatuko?
Lagun batek zakil-zuloa zeukan buruan.
Agian bere amak bagina txikia zeukan.
Whitaker txikiak kezkatzen nau.
- Whitaker jarriko diozue? - Bai. Familiako izena da.
- Zein ondo. - Bai, milesker.
Badakizkizue arauak. Mugikorrak itzali ez gaitzaten aurkitu.
Bai.
Bueno, Wes.
- Ni naiz. - Biblia.
Ederto. Bota.
Minbizia dauka berriz.
- Ene. - Hala da.
Premiazko ebakuntza Albanyn.
Ikaragarria da. "Premiazko ebakuntza..."
Baina zergatik minbizia?
Ez al dira kezkatuko? Kimioterapia berriro?
Bai, eta horri esker ikusiko ditugu Beisbol Sailak.
No comments yet. Be the first to leave one.