Taboo

Taboo (御法度)

د Basque ژباړه ډاونلوډ کړئ

د خپرونې معلومات

Tabu - Gohatto[DVDrip ITA JAP - Sub Eng Ita]TNT Village
د لخوا تبصره jon_azpi
Japonia, 19. mendearen erdialdean, Shogun-en garaiaren amaieran. Gazte bat sumaraien eliteko gizon-talde batean sartuko da. Mutil galaia da, eta beste ikasleen zein maisuen artean, bat baino gehiago sentituko da erakarria gaztearekin.

تګونه

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
په خپور شو: 2016-04-22
ډاونلوډونه: 57
د اوریدلو معیوبیت: No

د Basque سرليکونو مخکتنه

لومړۍ 200 کرښې.

TABUA

Kioto, 1865.

Nishi Honganji tenplura joan ondoren…

…Shinsen milizia gizonak errekrutatzen ari zen.

Hasieran, bere tropa gehienak eskualdeetako "dojo"etatik zetozen.

Baina emaitzak ez ziren nahi bezalakoak izan…

…eta, harrezkero, banan-banan aukeratzen zituzten gizonak.

Hurrengoa!

Nor da mutikoa?

Hori?

Merkatari baten semea.

Ez al da espioi bat?

Bere maisuak gomendatu digu.

Hamano Senzaemon, Shingyioto eskolakoak.

Mutikoa laguntzaile izan zuen eskolak bukatu ondoren.

Zer jatorria du?

Etxigoya familiakoa da; oihal-saltzaileak dira.

Hau hirugarren semea da.

Nola du izena?

Kano Sozaburo.

Sojik nahiko lan du.

Hemen daukat haren familia-zuhaitza.

Etxigoya familia Minokanokoa da.

Inabaren zerbitzura aritu zen gerra zibiletan.

Kano Utanosuke, bereziki, gerrari aparta izan zen.

Haren ondorengoak Etxigora joan ziren, eta Kiotora gero.

Klasez aldatu baziren ere…

…Kano samurai izena gorde zuten.

Begira.

Hau azkena da.

Tashiro Hyozo du izena.

Kurume klanekoa da eta Hokushin Itto eskolakoa.

Shinohara gure gizonak gomendatua da.

Kano bezala, aurreko borroka guztietan…

…garaile izan da.

Okitak irabazi du, baina gorriak ikusi ditu.

Bi horiek bakarrik dira duin.

Zer iruditzen zaizu, Hijikata?

Kano eta Tashiro.

Ederki.

Eta zuri, Ito?

Bat nator.

Ez dut uste bi horiek epaitu behar ditugunik…

…beren kiroltasunagatik bakarrik…

…baina zuen jokabideak hori agintzen duenez…

Shisentarrek altxamenduak zapaldu behar dituzte.

Kano, Tashiro!

Kuartel nagusira.

Hemen ez dago mendekorik.

Hurbilago etorri.

Kano, zenbat urte dituzu?

Hemezortzi.

Hemezortzi?

Guri gezurrik ez esan.

Zer axola dio?

Hara…

…bestetan ez du horrela erreakzionatzen.

Ez du joera hori izaten.

Zure maisuaren laguntzailea izan zara?

Hasiberria naiz.

Ez, harritu egin nauzu hor kanpoan.

Talentua duzu.

Zu Tashiro zara?

Garai latzak dira hauek.

Ordena mantendu behar didazue, kosta ahala kosta.

Kano laguntzailetzat hartu nahi nuke.

Ederki. Hala da usadioa.

Eta Tashiro?

Lehenengo Unitatera bidaliko dugu, Okitaren agindura.

Haiek heziko dute mutila.

Ederki.

Bihar, Muto Seijuro, Laugarren Unitatekoa…

…hilarazi egingo dute.

Haietako batek egin lezake hori.

Toshik.

Zergatik ez Kanok?

JOKABIDE KODEA.

Samuraien ohiturei sekula traizio ez egin.

Shinshen miliziatik sekula ez desertatu.

Sekula ez eskatu dirurik.

Liskar zibiletan sekula tartean ez sartu.

Arrazoi pertsonalengatik sekula ez borrokatu.

Kode hori hausten duenak…

…harakiria egin beharko du.

Kano.

Bai?

Bihar goizeko 8etan…

…Laugarren Unitateko gizon bati…

…Muto Seijirori, erruduna baita dirua eskatzeagatik…

…eta mailegu hori miliziaren mailegu gisa itxuratzeagatik…

…lepoa moztu behar zaio.

Zuk moztuko diozu lepoa.

-Ulertu didazu? -Bai.

Hori nola egin ez badakizu, galdetu norbaiti.

Shinoharak gainbegiratuko du.

Ohore handiz.

Horrela probatzen dituzte hasiberriak.

Zergatik zu? Zergatik ez ni?

Haien jokabide kodea ona da.

Baina haien gudu-kodea…

Kapitain bat guduan erortzen denean…

…haren gizonek hilobira jarraitu behar diote.

Absurdoa da. Bizi bakar bat ez al da nahikoa?

Jauregi inperialeko guduaren ondoren jarri zuten hori.

Zergatik sartu zinen armadan?

Kano…

Ezin duzu lo hartu?

Ez baduzu lo egiten, bihar ezingo duzu hilketa egin.

Sozaburo.

Sozaburo.

Hil al duzu inoiz gizonik?

Inoiz egin al duzu maitasuna?

Inoiz hilko zuen honek norbait.

Barkaidazu.

Kemena badu.

Ez, kemena ez, beste zerbait.

Nor dabil hor?

Tashiro. Atzo sartu nintzen armadan.

Kanori inbidia nion, nirekin batera sartu baita armadan.

Ikustera etorri naiz.

Exekuzioak ez dira jendearentzat irekiak.

Zigortu egingo zaitut.

5 egun atxilotuta.

HANDIK 5 EGUNERA.

Bukatu da. Zoaz zure unitatera.

Barkamena eskatu behar diot norbaiti? Komendadoreari?

Nik biharko utziko nuke.

Tashiro.

Sozaburo.

Ziegan zure izena oihukatu dut.

Laguntza eske?

Ez. Nire benetako maitearen izena aldarrikatu dut.

Haserre zaude?

Zergatik zaude irribarrez?

Nire falta sumatu duzu? Zuregana joango natzaizu gauean.

-Ez nauzu gustuko? -Barkatu.

Oihu egingo duzu? Edo nik egingo dut zugatik?

Ez dut hil nahi zurekin maitasuna egin gabe.

Kendu erditik.

Horrela bada, Gionera eramango zaitut.

-Gion? -Emakumeak nahiago badituzu.

Ez ditut emakumeak nahiago.

Egon al zara inoiz emakume batekin?

Sekreturik ez dago ez zeruan ez lurrean. Denek dena dakite.

Hilabete baino lehenago…

Zurrumurruak.

Kanok ez omen du inoiz emakumerik ezagutu.

Gizon batzuk kortejatzen ari zaizkio.

Adibidez…

Bosgarren Unitateko buruzagia, Takeda kapitaina.

Eta Tashiro, armadan berarekin sartu zena.

Kanok Tashiro saihesten du.

Hala ere, helburu desiratua izatea gustatzen zaio.

18 urterekin, luzea du oraindik ilea.

Hori probokazio bat da…

…bere xarma miresten duten gizonentzat.

Tashiroz errukitu behar dugu.

Soji.

Zer ari zara?

Umeekin jolasean?

Bai, arrainak harrapatzen ari zaizkit.

Zertarako?

Jateko.

Soji, zer moduz zabiltza?

Gaixorik egon naiz Ikedayako guduaren ondoren.

Tashiro eta Kano…

O, hori?

Ni ez naiz horren zalea. Gizon bat beste bat maitatzen…

Sarrerako lehiaketan…

…nor izan zen indartsuagoa?

Kano Sozaburo.

Hijikata.

Zertan pentsatzen ari ote zen hona etorrita?

Ezertan ez, egia esan.

Usaina gustatzen zitzaion.

Usaina? Odolaren usaina?

Ikedayakoa bitartean, zu guardian zeunden.

Galdetu zenuen ea Txoshutarrak Kioto erre nahian ari ote ziren…

…enperadorea preso hartu eta haiekin eramateko.

Benetan hori galdu nuen?

Ez daude erotuta, buru argia dute.

Gogo goreneko gizonak biltzen diren lekuan…

…egun askoan ilusioez eztabaidan…

…azkenean sinetsiko dute…

…Shogunak aise bota daitezkeela agintetik.

Milizia hori bezain utopikoa da.

Halako energia bat dario eta mutil gazteak erakartzen ditu.

Ero batek bakarrik igar diezaioke beste ero bati.

Eta zu zara taldearen buruzagia.

Kano hemen al dago?

Borroka egin nahi duzu?

Zure gidaritza eskertzen dizut.

Nahikoa da.

Tashiro.

Tashiro, ez eutsi zeure buruari.

Oso zabar!

Hori al da ezpatari aditu baten saioa?

Bukatu da saioa!

Sojik arrazoi du.

Rashiro Kano baino maila bat beherago dago.

تبصرې

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left