Boccaccio '70

Boccaccio '70

د Basque ژباړه ډاونلوډ کړئ

د خپرونې معلومات

Boccaccio '70 1962 Blu-ray 720p x264 DTSmono MySilu
د لخوا تبصره jon_azpi
Il Decamerone-ren egile Boccacciok erdiaroan orduko maitasun/moralitate gaiak narrazioekin tratatu zituen bezala, Italia desarrollistako erretratoa egin zuten lau zuzendarik lan honetan, gai horien inguruan hain zuzen: maitasuna eta moralitatea.

تګونه

Blu-ray
blu-ray
x264
720p
720
TS
Blu-Ray
په خپور شو: 2016-04-10
ډاونلوډونه: 43
د اوریدلو معیوبیت: No

د Basque سرليکونو مخکتنه

لومړۍ 200 کرښې.

I. EKITALDIA

RENZO eta LUCIANA

Luciana, ez al zaituzte 2etako txandan jarri?

Aldatzeko eskatu diet, dentistarengana joateko.

Mandatari hori berriz? Atzetik dabilkizu, ezta?

Nork erreparatuko dio? Mandatari soil bat da!

-Ez dago batere gaizki. -Baina mandatari soil bat da!

Elenak arrazoi du, mandatari hori atzetik dabilkizu.

Ixo! Zu besteei gaizki esaka, baina zuri ezin ezer esan!

Azkenean, harrapatuko dut baten bat.

Ez dut Marzia bezala bukatuko.

-Nola bukatu du ba? -Mutil batekin. Denek dakite.

-Orain bere ohelaguna da. -Zer?

Ohelaguna! Ezkondu gabe bizi da mutilarekin.

Ez duzu egunkarietan hori inoiz irakurri?

Horrela, ezkondu ahal izan arte mutilak ez du neska utziko.

Zer nahiago duzu, ohelaguna eduki edo ezkondu arte itxoin?

Nik… Hemen jaitsi behar dut!

Luciana, nora zoaz?

Ezin ginen tranbian joan?

Itxoin, tori zorroa, zapalduta dago eta.

-Ama, zer dago hemen barruan? -Laranja-loreak.

-Aita, festa-zaputza zara, gero! -Autorik gabe berandu joango ginen!

Tranbian askoz hobeto! Bai horixe!

Zer ederra zauden!

Zergatik utzi duzu furgoneta hemen? Ikusten badute, zer?

Nork ikusiko du? Ez esajeratu!

Denak begira dauzkagula uste dut. Urduri nago.

Azkenean nik esan bezala jarri duzu.

-Txalekoa nahi, eta orain jarri ez! -Bero handia dago!

3.000 lira horiek aurreztu genitzakeen ba!

-Zeren zain gaude? -Hemen nago!

Dena prest dago. Apaiza zain dago.

-Bi lekukoak falta dira. -Hemen egon behar lukete.

Dena behar bezala dago? Ezkontzak balioko du? Ziur?

Aita, ez hasi, e?

Jakina, Gino jauna. Horixe bera egin nuen nik ere.

22 urterekin ezkondu nintzen, eta ez 25ekin, legeak dioen bezala.

-Itxoitea zeneukan! -Nik, bai, baina emazteak…!

Baina kasu honetan, Jainkoari eskerrak…

Hor daude!

Lekukoak jakitun egongo dira, ezta?

Apaizak badaki Renzo nire egoera berean dagoela.

Eta andereñoaz ez da ezer esan behar.

-Lucianagatik ari gara eta! -Askotan hitz egin dugu.

Neskagatik dela esanez, apaizak uste du ez duela umerik nahi.

Eta sakramentuak ez du balio murrizteak baldin baditu…

Begira! Jakarik ere ez dute jantzi!

Luciana, aurkeztuko dizkizut Giuseppe Antonicelli eta Mario…

Mario, nola da zure abizena? Ez naiz gogoratzen.

Apaizari esango diot, lasai.

Ez diote inori ezer esango?

Bost axola! Beste puntan bizi dira eta!

Goazen, ordubietan ordu extrekin hasi behar dut eta.

A zer ezkontza! Lotsagarria!

Ez dituzte ordu extrak ere utzi nahi izan.

Ez diet ulertzen! Ezin badira ezkondu, itxaron dezatela!

Eta edozer gauza gertatzen bada, zer?

Ikusten? Beti gaizki pentsatzen! Gero, ezkontzak ez du balioko!

Aita ez dago ondo burutik.

Aspaldi hitz egin dugu honetaz eta beti gauza bera esaten du.

Ez du arteriosklerosia izango?

Mesedez, sartu. Eseri.

Zoragarria da!

Pastilla bat nahi duzu?

Ez, ez da ezer. Pasatuko zait.

Izozki bat jan dut eta kalte egingo zidan.

Nagusia dator!

Zuk aldatu nahi duzu txanda?

Bai, dentistagatik.

Mutualitateko dentistak ez du ordubietan lan egiten.

Ez, ez da mutualitatekoa.

Aitaren lagun dentista batengana joaten naiz.

-Zergatik? -Ona delako.

Eta trepanoa? Ez zaitu beldurtzen?

Bai horixe.

Medikuak eta emakumeak!

-Hagin bat? -Zer?

Bai, handietako bat.

Ikusagun.

Ederki, segi horrela. Zer ordutan aterako zara?

-Zazpietan. -Oso ondo.

-Kontuz, baietz tipo hori izan… -Eskumakila halakoa!

Ez, beste zerbaitez ari naiz. Ezta, Marisa?

Lukainka bat dirudien arren, neskazale amorratua da.

-Ikusita ere, ezin dut sinetsi! -Baietz ba!

Baietz, zer?

Ezin dizut esan, baina deabru hutsa omen da.

-Galdetu Pinucciari! -Pinucciari?

Nik ez dakit ezer, baina kontuz ibili.

Horrek jai dauka nirekin. Hara bestea!

Pinuccia? Ez dut sinesten. Zin egidazu!

Zin dagizut!

Ez al zindoazen zinemara?

Berandu da eta iruditzen zait zure aita…

-Zer gertatzen da ba? -Ezer ez!

Galdetzen du ea zinemara joan behar dugun.

Zoazte zuek. Lagunak partida jokatzera etortzekoak dira.

-Gaur partida utz zenezakeen! -Zergatik?

Gela utzi diogu, eta orain partida ezin jokatu?

Bai, gaur beste norbaiten etxera joan zintezkeen, ordea.

-Zergatik ba? -Aita! Ez duzu ezer ulertzen!

Ai, Jauna!

Etxeko gizon bakarra naizenez, horrela tratatzen naute.

Eskerrak orain zu zauden.

Badatoz!

Honengatik galdetzen badizute, atezainari esan dioguna esaiozu.

Nork sinetsiko du maizterra naizela?

Gu oso garesti ateratzen omen gara.

Utzi txantxak! Eta zu zoaz irekitzera!

Inork ez ditu gure etxean muturrak sartuko!

Zu herritik etorritako iloba zara, eta kitto!

Eman edalontziak.

-Kaixo. -Gabon.

-Zer duzu? -Ezer ez.

Tripako mina. Gaur goizeko izozkiagatik izango da.

-Paseatzera joango gara? -Erotu egin al zara?

-Zer egin nahi duzu ba? -Ezin gara hemen geratu?

Non? Lotsa ematen dit.

Ez al duzue paseatzera joan behar?

Zeri egiten diozue barre, tuntunak?

Gabon guztioi. Gu bagoaz.

-Gabon. -Gabon.

-Joan dira azkenean! -Beharko!

Ez dira joan. Gelan sartu dira.

Demontre! Nire gauzak!

Hobe dut nire gauza guztiak hemendik ateratzea.

-Zer ordutan esnatzen zara? -Bera baino ordubete lehenago.

Zapatak hemen utziko ditut. Zure ondoren jantziko naiz.

Izan ere!

Bestela, berriz etorriko da.

Marisa! Emaiozu bere botika aitari.

Ez al duzue ohera joan behar?

Lillik ez du nahi. Ez al diozu oihuka entzun?

Boxeoa ikusi nahi omen du telebistan.

Doazela denak pikutara!

Ergela izan naiz.

Beste gela batera joateko esan behar nion Gigiri…

…eta gela hori nik hartu, edo beste bat bilatu!

Nahiago dut ostatu batean bizi hemen baino!

Eta beste 20.000 lira gehiago hilean!

-Hasieran, behinik behin! -Egin duguna ondo egina dago.

Sakrifikatu egin beharko dugu, baina elkarrekin gaude.

Eta altzariak ordaindu ondoren hasiko gara etxean pentsatzen.

Eztei-bidaia oporretan egingo dugu.

Eztei-bidaia atzeratzea oso gauza fina da.

Eta, gainera, igandeak ditugu…

Igandean…

Itxaron pixka bat!

Zer zoragarria!

Min duzu oraindik?

Ez. Goragalea.

Goragalea? Zer dela eta?

-Beldur naiz. -Mila deabru!

Baina ez nago ziur.

-Beldur zara benetan? -Bai.

Esan al diozu amari?

Erotu egin al zara? Ez zaio bururatzen nik…

Guk…

Gaur ezkondu gara. Nola pentsatuko du…?

Baina, egia baldin bada, zer egingo dugu?

Ez dut horretan pentsatu nahi. Gaur gauean, ez.

Ireki pixka bat aire pixka bat sartzeko.

Zergatik egoten da beti hau dena itxita?

Zer haixe goxoa!

Hara! Zer da hau?

-Ez duzu piztuta ikusi? -Ez.

Beste geletatik ez da ikusten eta.

Ohituko zara. Eta negozio on bat egin dugu.

%10 merkeago saltzen dizkigute produktu guztiak.

Zer ordutan ixten dute?

Piztuta gelditzen da eguna argitu arte.

Luciana!

Neska hau ez da isiltzen! Telebista ikusi nahi du!

-Piztu egingo dut. -Barkatu!

Neska, mugi!

Renzo! Bihar egongelan jarri beharko da entxufea.

Gurasoek gela honetan zeukaten telebista.

Hobeto geundeke parkean! Zer arraio!

Ez haserretu txorakeria batengatik!

-Ez kasurik egin! -Kasurik ez egiteko? Nire ustez…

-Non sartu zara? -Hemen nago.

80 litroko hozkailua baino txikiagoa zara.

Zatoz hona.

Ez al dizu traba egiten?

-Kalera joango al gara? -Nora?

Noranahi!

Goazen dantzatzera! Primeran!

Horrela, itzultzen garenean, inor ez da konturatuko.

Zer polita elkarrekin lo egitea!

-Ondo zaude? -Bai.

Ez edan hainbeste!

Ura da eta!

Ikusi duzu? Ordu erdi darama negarrez.

-Ez sartu tartean. -Gajoa!

-Ezbehar bat izango zuen! -Guk ere baditugu ezbeharrak!

-Zorionekoak gara eta! -Bai, itsasontzia basoan bezala.

Zer ba? Zertaz kexatzen zara? Zurrutean aritu zara?

Ez. Zure goragalea datorkit burura.

Gaur gauean hori ez aipatzea erabaki dugu.

تبصرې

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left