Dumb and Dumber

Dumb and Dumber

Shkarko Titrat Basque

Informacioni i lëshimit

Dumb and Dumber Unrated 1994 BluRay 720p AC3 x264-CHD
Një Komentar nga jon_azpi
Jim Carrey eta Jeff Danielsek gorpuztatuko lagun bikotea ergel hutsak dira (baina bihotz onekoak). Estatu Batuak zeharkatzen dituzten bitartean, egoera eta gertaera erridikuluetan sartuko dira behin eta berriro.

Etiketat

BluRay
x264
720p
720
AC3
HD
Publikuar më: 2016-04-22
Shkarkime: 77
Dëgjim i Dëmtuar: No

Pamje paraprake e titrave në Basque

200 rreshtat e parë.

Barkatu. Nola joaten da Medikuntzako Fakultatera?

Hitzaldi bat dut 20 minutu barru, eta txoferra galduta dago.

Segi zuzen, eta ezkerretara jiratu zubiaren ondoren.

Zer doinu polita duzun.

New Jerseykoa?

Austriakoa.

Austria! Tira ba…

Egun on, adiskidea.

Jar dezagun beste izkira bat parrilan!

Ez horixe.

ZEIN BAINO ZEIN TXOROAGOA

TXAKUR MOÑOÑOAK

Nork nahi du eskalopea?

Ederki. Tori, panpina.

Tori, adiskidea. On egin!

Ea ba. Rosbifa saltsarekin.

Nork nahi du rosbifa saltsarekin?

Stella, polita. "Bon appétit", Stella.

"Oui, oui". Ospa hemendik.

Eta azkena baina ez txarrena: nork nahi du saltxitxa luzeena?

Tori. Oso barregarria, txo. Ezta ametsetan ere!

Harry, zergatik ez dituk oraindik txakur horiek erakustaldira eraman?

Ez nituen txakurrak lanera tripa-hutsik bidali nahi.

Mugi!

Bai, jauna. Txakur moñoñoak. Txanda.

Zakurraren putza!

Kaixo. Zer moduz?

Berehala etorriko naiz.

Zertara zoaz aireportura? Hegazkina hartzera?

Nola asmatu duzu?

Ekipajea ikusi dizut.

Eta hegazkin-txartela ere bai, eta bi muturrak lotu ditut.

Nora zoaz?

Aspen-era.

Kalifornia. Oso polita!

Ni Christmas naiz. Lloyd Christmas.

Ni, berriz, Mary Swanson.

Hau ez da nire benetako lana.

-Ez? -Ez.

Nire lagun Harry eta ni aurrezten ari gara abere denda bat jartzeko.

Zer ondo.

Zizareak dauzkat.

Zer diozu?

Horrela deituko diogu: "Zizareak dauzkat".

Zizare-haztegiak saltzen espezializatuko gara.

Inurri-haztegiak bezalakoa.

Zer duzu?

Hegazkinaren beldurrez?

Zertxobait.

Ez duzu zertan kezkaturik, Mary.

Estatistikoki, errazago hilko zara aireporturako bidean.

Auto bat joz, amildegitik eroriz, edo erregai-kamioi baten azpian.

Hori da okerrena. Badaukat lehengusu bat…

Baneukan lehengusu bat…

Begiratuko al duzu errepidera?

A, bai.

Burutazio ona.

Kontuz ibili beharra dago. Gidari txar pila dabil.

Kontuz!

PROVIDENCEko TXAKUR PEDIGRIDUNAK

Tira, koadrila, badakizkizue arauak:

Txortarik ez, bultzadarik ez, eta ez usaindu ipurdirik!

Non sartu zara? Nire txakurrek duela 40 minutu iritsi behar zuten!

Orain ezin ditut apaindu.

Ez kezkatu, Neugyburger andrea.

-Neugeboren! -Neug… Neug… Neug…

-Boren. -Boren.

Txakur horiek ez dute apaindu beharrik. Badakizu zergatik?

Neuk garbitu eta neuk moztu diedalako ilea.

Eta hortxe dago nire emaitza.

Hobe esan, pixka bat orraztu nahiko dituzu.

Mila esker. Tori.

O, ez, Mary.

Ezin dut hori onartu. Gure arteko guztiaren ondoren, ez.

Eskerrik asko, Lloyd.

Suerte ona zizareekin.

Aizu.

Besarkada bat?

Gorroto ditut agurrak.

Lloyd…

Zoaz, besterik gabe.

Indartsua izan.

Eskailera mekanikotik gertu utziko du maletatxoa.

-Har ezazu zuk. -Ezin errazagoa!

Agur, maitea…

Agur.

Mary!

Horra gure paga.

Neskak utzi du. Goazen.

Barkatu. Erditik noa!

Baztertu edo hil, arreba!

Dona, dona, katona!

Gelditu hegazkin hori!

Ezin zara hor sartu!

Lasai! Limusina-gidaria naiz!

-Kaixo, Lloyd. -Kaixo, Harry.

-Zer moduz ibili haiz? -Hainbestean.

Berriz erori nauk hegazkin-sarbidetik.

Nor arraiorentzat lan egingo du horrek?

Ez dakit.

Baina hobe dugu jakitea.

-Ultzera? -Ez nau hilko.

-Berriz bota haute kalera? -Bai.

Erotu egiten dituk beti istripulekutik joaten banaiz.

Lana galdu diat nik ere.

Galtzaile patetiko bat haiz.

-Ez haserretu. -Bost axola, hi.

Badakik zergatik nagoen izorratuta?

Furgonetari txakur itxura ematen gastatu ditiat diru guztiak.

Kaixo, Petey.

-Alarma 200 kostatu zitzaidaan. -Neskei gustatzen zaiek.

Larrutarako furgona duk.

Zer ari haiz maletatxoarekin?

Maitasun oroigarri bat duk.

Emakumerik ederrenarena.

Aireportura eraman diat. Txinpartak atera, emozioak agertu!

Hitz egin zidak, motel.

-Baita zera ere! -Bai, bai.

Xurgatze-ahalmena!

Bat-batean erakarri naik.

Hau terminalean utzirik, Aspenera joan duk, nire bizitzatik kanpo.

Zer dauka barruan?

Gaizkilea izango nindukek inoren gauzetan miatzen aritzeko.

-Itxita dago? -Bai, ondo itxita.

Bi dituk. Batek pistola dik.

Gasaren faktura pagatu al duk?

Konturatzen al haiz zer egin duan?

Sentitzen diat. Goazemak atzealdetik.

Ederki.

Maletatxoa ez dago hemen. Eraman egingo zuten.

Noizbait etxeratu beharko dute ba.

Hau txikitu behar genieke mezua uler dezaten.

Ez dut uste mezua ulertuko duenik, Joe.

Zizareak dituzte egongelan.

Gauza bat bururatu zait.

"Katutxo polit bat ikusi dudala uste dut".

Bai horixe. Zatoz hona.

Egun osoan hirian bueltaka, lan bakar bat ere aurkitu gabe.

Ez zagok ezer, "nada".

Astean 40 ordu lan egin nahi ez badugu.

Tori. Dendara joango nauk.

Funtsezkoena baizik ez erosi. Horiek dituk gure azken sosak.

Zer itxura dut ba?

Demontre!

Barkatu, amonatxo.

-Badaukazu dolar baten txanponik? -Ez, ez daukat.

Zainduko al dizkidazu gauzak ni txanpon bila noan bitartean?

-Jakina. -Eskerrik asko.

Jendeak arrazoi du.

Adineko jendea arriskutsua eta motela da gidatzen…

…baina zerbaitetarako balio du oraindik.

Berehala etorriko naiz. Ez zaitez hil, e?

Non dago zurruta?

Aulki motordun batean zihoan atso goxo batek lapurtu egin naik!

Eta ez zioat susmorik ere hartu.

-Harry? -Ez…

Tira, Harry! Eutsi goiari.

Gero eta okerrago, Lloyd.

Petey nire perikitoa…

-Bai? -Hilda zagok.

Sentitzen diat, Harry.

Zer gertatu da?

Burua erori zaiok.

Burua erori zaiok?

Bai, oso zaharra zuan.

Aski da!

Nazkatuta nagok zikinzulo honetaz!

Ez diagu janaririk, ez diagu lanik…

…gure aberetxoei burua erortzen zaiek!

Lasai, gizona.

Zer ari gara hemen, Harry?

Alde egin behar diagu hiri honetatik.

Eta nora joango gaituk?

Nik esango diat nora.

Leku bero batera.

Garagardoa ardoa bezala isuriko den leku batera.

Emakume ederrak bilduko diren leku batera…

…Capistranoko izokina bezala.

Leku txiki batez ari nauk, eta izena dik: Aspen!

Ez zakiat ba. Frantsesak txotxoloak dituk.

Itxoin pixka bat.

Itxoin pixka bat! Bazakiat zertan ari haizen.

Hik Aspenera joan nahi duk maleta galdu duen neskaren bila…

…eta nire beharra daukak nik hara autoz eramateko!

-Arrazoi dut? -Bai, eta zer?

-Arrazoi dut? -Bai, eta zer?

Norbaitek bere lagunartera sartuko gaituen nonbaitera joan nahi diat.

Ez, ez, ez, Lloyd!

Gera gaitezen hemen, lana bilatu, dirua aurreztu…

…zizare-denda zabaltzeko!

Nekatuta nagok hartzekodunengandik ihes egiteaz.

Badakik zertaz nekatuta nagoen ni?

Nazkatuta eta nekatuta nagok sosik ez edukitzeaz.

Nekatuta eta nazkatuta gizajo bat izateaz.

Baina batez ere…

…nekatuta eta nazkatuta nagok inor ez edukitzeaz.

Ondo da, Lloyd.

Aspenera joango gaituk.

Hobe duk txantxetan ez aritzea.

Hori duk! Hustu barrena, negar egin ezak lasai.

Komentet

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left