200 rreshtat e parë.
PERIFERIKOAK
LONDRES 2099
Zer arazotan sartu zara orain, Aelita?
Zuk sortu duzun arazoa, esan nahi duzu?
Nola jakin zure lagunak hain arriskutsuak izango zirenik?
Sei hilabetez oinutsik ibili nintzen.
Gogoratzen duzu?
Txundigarria da oin-zolek gogortzeko edo biguntzeko duten gaitasuna.
Ingurura egokitzen dira, arima bezala.
Gogoratzen duzu zer egin nuen zapatekin?
Niri eman zenizkidan.
Zu lehenengoz ikustean, zin egin nuen
salbatuko zintudala.
Salbatu ninduzun.
Benetan?
Zer daukazu buruan?
Mundua salbatzea.
Berandu da horretarako. Zuk ere badakizu.
Gure mundua ez.
Agur, Wolf.
Aelita?
Aelita?
MENDIKATE URDINA 2032
Egun on, ama.
Kafea egin dizut. Kontuz, beroa dago.
Mila esker.
Ogitartekoa prestatu dizut, hozkailuan dago.
Burtonek berea egin dezala.
Badakit atzo zurea jan zuela.
Ez nuen goserik.
Gehiegi argaldu zara.
Ospitalean bukatuko duzu berriz.
Burton!
Kaka zaharra.
Burton, ireki atea.
Burton.
Zergatik geratzen da 10 miligramoko Tamoseno bakarra?
Hartu. Pixa egin behar dut.
Pilulak aldatu dituzu?
Burton, amaren pilulak aldatu dituzu?
Ene bada, Flynne. Ez nuke halakorik inoiz egingo.
10 mg-ko pilula bat dauka.
Eta bakarra geratzen zaio.
Aldatzeaz gain, lapurtu ere egiten dituzu?
Dirua behar dut.
-Zenbat? -Zenbat daukazu?
Hurrengo mailara iritsiz gero mila. Lagunduko?
-Horrekin bat erosi dezaket. -Egun baterako nahiko.
Gaur gauekoa handia da, biharko lortuko dut falta den dirua.
Orientatu.
KONEKTATUTA
Nazi taldea etxean. Aletegian gaude.
Nortzuk zarete?
Ni, Reece eta Kaliforniako tipo bat.
Laguntzen badiogu ordainduko digu.
"Lasai" esaten du etengabe, nazkatuta nauka.
Reece txapela duena da.
Azkar, berandu nabil-eta.
EASY ICE
Ez al duzu duintasun...
Apurtxo bat ere?
Gutxienez utzi ardiei irteten.
Zure txapela gustuko dut, Reece. Oso dotorea da.
Flynne?
Non dago Burton?
Lanpetuta dago.
-Zeren bila gabiltza? -Mapa bat.
Aurkitu duzue?
Zer zabiltza?
Ireki ate hori.
Itzuli naiz.
Itxaron.
Azkar!
Lasai, motel.
-Badakizue zergatik ez duzuen aurkitu? -Zergatik?
Ni falta nintzelako.
Bidali dirua mugikorrera.
Ez horregatik.
Reece!
Zer arraio gertatu da?
Flynne.
KUTXAZAIN AUTOMATIKOA 24 ORDU
DIRUA ATERA
Poliziak diru-ateratze guztien berri ematen du?
Ziurrenik bai.
Gauza ezohikoetarako erabiltzen da eskudirua egun.
Zerbait galdetu nahi al didazu, Tommy?
Zer moduz dago zure ama?
Ondo dago.
Eskerrik asko.
Nolatan zu hemen?
Macon eta Edwardek delituren bat egin dute?
Oraindik ez, baina ez zaie asko faltako.
Dee Deeren mandatu bat neukan.
Ezkontzarako tarta prestatzen ari gara.
Orduan, laguntzera joan beharko naiz.
Ni gabe auskalo zer egingo duten.
Billy Ann zure zain dago, pasteltxo batzuekin.
-Jakin dezazun. -Eskerrik asko.
Ikusi arte, Tommy.
Ez duzu ezer esan, ezta?
-Zer esan behar nuen ba? -Zer iruditzen...
FOREVER FAB 3D INPRIMATEGIA
"Zu izatea nolakoa izango litzatekeen imajinatzen saiatzen ari naiz,
hortxe tente".
Eta gero esan: "Baina ezin dut, lerdenegia zara".
"Lehoi baten barruan sartzea bezala izango litzateke".
Billy, lehoi bat?
Aukeratu animalia bat.
Gero, modu sentsualean esan:
"Denbora baloratzen duzu?".
Baietz esango du, zer bestela?
Eta zuk: "Ez ditzagun minutu baliotsu hauek berriketan galdu..."
Flynne? Tommyren enkargua.
"gure gorputz izerditsuak..."
Zer dela eta bi senargai eta emaztegai bakarra?
"Aupa, Billy Ann! Har dezaket bat?"
Agian gaizki ulertu zenuen.
Kaka zaharra.
Dena ondo.
"Bikain! Mila esker pasteltxoengatik!".
Esan beharra dut.
Zure trebetasuna alferrik galtzen ari zara artaburu zulo honetan.
Arazoak 15 zenbakian.
Batez ere diru gehiago irabazteko aukera
eskuragarri duzunean.
Zenbat irabazten du Burtonek aberatsentzat jokatzen?
Merezi baino gehiago.
Zuk are gehiago atera dezakezu bere avatarrarekin.
Mutila zarela uste badute.
Ez naiz berriro horretan sartuko, esan nizun.
Baina ez didazu esan zergatik.
Eta hori da kontuaren mamia.
Ez da benetakoa.
Eta hau da daukadan benetako gauza bakarra.
Tira,
horri buruz, mundua garbitzera joan aurretik,
azken gauza bat esango dizut.
Norbait nitaz hain maitemindurik balego
ni Jasperrekin ezkondu aurretik,
dudarik gabe jakitea nahiko nuke.
Esan duzun bezala, bizitza motza da,
ezin dugu minuturik galdu lotsaren erruz.
Hori ez da gauza bat bakarrik izan.
Egun ona izan, pitxin.
Egin ezazu ezohiko zerbait zutaz harro egon gaitezen.
-Agur, Billy Ann. -Agur. Aupa.
GARBIKETAK
Kaka zaharra.
Zer?
Burtoni eraman behar diozu.
Zer da hori?
Inoiz sortu dugun gauzarik mundialena.
-Ordaindu al du? -Ez.
Milagros Coldiron delako batek ordaindu du.
Hileko kostuak ere ordaindu dizkigu.
Zertarako balio du?
Urrunetik gidatzeko gailu bat dirudi.
Edo hori uste dugu.
Piezen erdiak oraindik ez du patenterik, guk dakigunik.
Mertzenarioen kontua ematen du.
-Nondik etorri da hau? -Milagros Coldiron.
Kolonbiako enpresa bat. Bilatu dugu.
-Zer enpresa mota? -Bogotan erregistratua.
Hori baino ez dute esaten. Eta hor konpon.
Kartelen batean sartu da?
Joan pikutara.
Ziur zaudete ez duela ezer ordaindu behar?
Ezertxo ere ez.
Baina zu eskaneatu behar zaitugu.
Benetan?
Bezeroak jarraipena egitea eskatu du.
Pilulei buruz ganoraz hitz egin dezakegu?
Aurrera, badakit galdetu nahi duzula.
Zer?
Aparatu hau zer den.
Metodo horrek ez du jada nirekin funtzionatzen.
Jostailu berri bat, arreta galdu dezadan?
Harritu zaitzake. Funtzionatzen duenean ez zara ohartu ere egiten.
Hori da helburua.
Itxura arraroa du.
Zertarako dira zilarrezko adarrak?
Ez du pantailarik.
Puntako errealitate birtuala.
Beta proba egin dezadan nahi dute, ondo ordaintzen dute.
Aski hilabete askorako.
Zergatik zuk?
Halcyon-en 100. mailara iritsi diren gutxienetakoa naiz.
83. mailan zaude, suzko koben misioan.
Bai, baina norbaitek nire kontua erabili du, Easy Ice gisa.
Eta 107. mailara iritsi da.
Ez, Burton.
Ez dut astirik. Afaria egiteko dago.
Tamosenoa ordaintzeko modu bakarra da.
Zutaz harro nago, apartekoa zara jokoan.
Ixo, tontakeria hutsa diozu.
Batzuetan jasanezina zara.
Badakit, baina egia da.
Zutaz harro nago.
Zenbat diru da?
No comments yet. Be the first to leave one.