A Cloud Never Dies

A Cloud Never Dies

Pakua Manukuu ya Basque

Maelezo ya toleo

A Cloud Never Dies (2022) 1080 web

Lebo

web
1080
Yamechapishwa tarehe: 2022-11-21
Upakuaji: 18
Wenye Ulemavu wa Kusikia: No

Hakikisho la manukuu ya Basque

Mistari 171 ya kwanza.

Mundu mailako lider espirituala,

jakintsua, bakegilea,

idazle eta poeta.

Oharmen osoa irakasteagatik mundu osoan beneratua,

monje budista apal bat da oraindik

naturaren lasaitasunean gustura sentitzen dena,

bere komunitatearekin.

Thich Nhat Hanhek ehun liburu baino gehiago idatzi ditu,

milioika pertsonek irakurritakoak.

Martin Luther Kingek jendaurrean izendatu zuen

Bakearen Nobel saria jasotzeko.

Baina, nola bilatzaile apal honek, erdialdeko Vietnamen jaioak,

egin zien aurre gerraren izugarrikeriei eta bihurtu espirituaren aurrendari,

budismoaren irakaspenak Mendebaldera eraman

eta mundua aldatzeko indarra bihurtu zena?

HODEIA HILEZINA DA

Thich Nhat Hanh 1926an sortu zen erdialdeko Vietnamen,

Frantziaren agintaritzaren menpean.

Umetatik ohartu zen politika egonkortasun ezaz,

herriak pairatzen zuen nahasmenduaz.

9 urterekin,

Budaren irudia ikusi zuen aldizkari baten azalean,

eta horren baketsu eta lasai izateko desira nabaritu zuen,

Buda hura lez.

16 urterekin, nobizio sartu zen Tu Hieu tenpluan,

Hue inperial hirian.

Han jaso zuen zen meditazio trebakuntza,

bufaloak artatu eta arroz-soroetan lan egiten zuen bitartean.

Laster ikasi zuen txinatar klasikoa eta frantsesa,

eta antzinako testu budistak ikasteari eman zion.

Japoniarren okupazioa bizi izan zuen eta ondorengo gosete handia ere.

Zenbait kidek biolentzia eta atzerriko ideologiak erabili zuten arren,

berak erabaki zuen

bere herria sufrimendutik ateratzeko beste bide bat aurkitzea.

Gaztea nintzenean, budismoa zaharkituta zegoen,

baina nik benetan uste nuen budismoa berrituz gero,

jende askori lagunduko geniola,

Historiako klaseetan ikasi nuen izan zirela garaiak

non budismoak bakea ekarri baitzuen.

Uste dut budismoak iraganean egin bazuen,

gaur egun ere egin dezakeela, budismoa berritzen jakinez gero,

berriz ere tradizio bizia izan dadin.

Monje gazte, ‘Nhat Hanh’ izena hartu zuen, ‘Ekintza bakarra’.

Budismoa berritzeko asmo sendoa zuen,

eta bere belaunaldiko lehenetariko monje bat izan zen

Zientziak, Literatura, Ekonomia eta Ingelesa ikasi zuena.

Laster ikusi zuen monjeek gizarteari

otoi eta kantuak baino gehiago eman behar diotela,

eta 'budismo engaiatu' bat asmatu eta garatu zuen.

Pentsa meditatzen zaudela,

meditazio gelan,

eta bonbak entzuten dituzu

inguruan lehertzen.

Gelan ez da oraindik bonbarik erori, salbu zaude,

baina meditatzen zaudenez,

ohartzen zara bonbak lehertzen daudela,

gelaren inguruan etxeak eta pertsonak suntsitzen dituztenak.

Badakizu ezin duzula meditazio gelan eserita jarraitu.

Beraz, gelatik ateratzen zara jendeari laguntzera joateko.

Horri deritzo meditazioa ekinean.

1954an,

ipar komunista eta hego antikomunista boterea hartzeko borrokatzen zuten,

Vietnam erdibitu zen eta indarkeria areagotu zen.

Saminaldi, etsialdi honetan, sakonki meditatu zuen.

Oharmen osoz arnastearen praktika aurkitu zuenean

antzinako testu baten, bere sufrimendua osatzeko gakoa ediren zuen.

Meditazio ibili berri bat lantzeko praktika garatu zuen,

arnasketaren oharmena eta urratsak batuz.

Sentipen mingarriak kudeatzeko metodo praktiko hauek

bere irakaspenaren muina bihurtu ziren

eta gaur egun mundu osoan erabiltzen dira.

Berak eta bere lagunek mendian aterpe bat eraiki zuten

bertan kemena indarberritzeko.

Phuong Boi izena jarri zioten: usain gozozko palmak.

Konturatu ziren nahitaezkoa zela komunitatean elkartzea,

naturatik hurbil,

amorru eta etsipen giro itogarri hari aurre egiteko

eta budismoa berritzeko lanari eusteko.

Garai hartan Biologiako ikasle gazte bat ezagutu zuen,

Saigongo auzo pobreetan gizarte lanetan zebilena.

Haren irakaspenak bultzatuta

bizitza osoa emango zuen bere proiektuetan lanean.

Beranduago, Chan Khong moja izena hartuko zuen.

Lau urte geroago, gerra izugarri hura Phuong Boi-ra heldu zen.

Thich Nhat Hanhek eta bere lagunek

aterpe sakratu hura utzi behar izan zuten,

eta amets hura hodei baten gisa desagertu zen.

1961ean gerrak oraindik zirauen,

eta Thich Nhat Hanh Estatu Batuetara joan zen

Princeton eta Columbia unibertsitateetan irakatsi eta ikasteko.

Gerraren zauriak osatu eta atsedena hartzeko aukera izan zen.

Bere meditazioa sakondu zuen

eta benetako bakea sentitzea posiblea zela sentitu zuen,

gorrototik askatzea, beldurretik, tristuratik,

oraingo momentu honexetan.

Geroago, bizipen hura

“iratzartzearen lehengo loreak” gisa deskribatu zuen.

Diem hegoaldeko gobernu zapaltzailea uzkaili ondoren,

etxera etortzeko eskatu zioten

bakearen aldeko mugimendu budistari laguntzeko.

Hirugarren indar horren gida eta buru egin zen arin,

borrokan parte hartzea ukatu zuena.

Bere lagunekin argitaletxe bat sortu zuen,

unibertsitate bat eta eragin handiko aldizkari budista bat,

astean 50.000 ale kaleratzen zuena.

Aldizkariak protesten berri ematen zuen eta bere poema bakezaleak argitaratu.

Abeslari famatuek poemei musika jarri zieten

eta kaleetan kantatzen ziren.

Poema hau gerra garaian idatzi nuen:

Gau betean, Ilargia eta izarrak ditut lekuko.

Nere aberriak, Lurrak, egin dezatela otoi

Vietnamen alde, bere hildakoen alde,

bere suteen alde, bere odolaren alde, bere minaren alde,

Vietnam bere oinazetik altxa dadin,

sehaska berri goxoa izateko etorriko den budarentzat.

Lurrak, ene aberriak,

egin dezala otoi lorea berriz loratu dadin.

Saigoneko irratiak Hanoikoak, Pekinekoak

poemen kontra egin zuten, bakea eskatzen zutelako.

Inork ez du bakea nahi. Bukaeraraino nahi dute borrokatu.

Asko sufritu dut.

Benetan ezagutu dut

zer den gerra. Anai arrebak hiltzen ikusi ditut.

Eta ni neu

heriotza hurbil ikusi dut.

1965ean,

Thich Nhat Hanh eta bere lagunek

Gizarte Lanerako Gazteen Eskola sortu zuten,

bake erakunde inpartziala milaka gazte hezi zituena

gerrak jotako eskualdetara joan zitezen

suntsitutako herrixkak berreraikitzera.

Baina zeregin arriskutsua zen,

eta zenbait ikasle mehatxatu eta erail zituzten.

Programa bat genuen,

landa garapenerako.

Herrixketan eskolak eraikin genituen.

Lan egin genuen umezurtzekin, gerraren biktimekin,

eta esan dezaket

irakasle anitz izan genituela.

Horien artean, geure sufrimendua,

geure zailtasunak.

1966ko otsailean,

Thich Nhat Hanhek ordena budista berri bat sortu zuen.

Gaur ordena horrek 3000 kide baino gehiago ditu munduan.

Elkarrizan Ordena jaio zen

erresistentzia espiritualeko mugimendu gisa.

Budaren irakaspenetan oinarritzen da guztiz.

Oharmen osoaren lehen entrenamendua irakurriz gero,

ikusten da iritziei ez eusteko praktika dela,

ideologia guztietatik askatzea.

Gerrari erantzun argia da.

Oharmen osoaren lehen entrenamendua:

“Fanatismoak eta intolerantziak eragindako sufrimenduaz ohartuz,

erabakita gaude idolatra ez izatera,

eta inolako dotrinari, teoriari

edo ideologiari ez eustera, budistak barne”.

Hau da lehoiaren orroa.

1966an, egoera aldatzeko asmo sendoz,

Thich Nhat Hanh berriz ere joan zen Estatu Batuetara

bakea defendatzeko.

Politika eta espirituaren munduko zenbait liderren sostengua jaso zuen,

horien artean, Martin Luther King doktorea.

Bazekien King doktoreak gerraren kontra hitz egitea lortzen bazuen

iritzi publikoa aldatu egingo zela.

Zoramen hau amaitu egin behar da nolabait.

Oraintxe amaitu behar da.

Hau da Vietnamgo lider budista nagusien mezua.

Hau da horietako batek arestian idatzi duena:

“Gerrak dirauen egun bakoitzeko, gorrotoa areagotuz doa

vietnamdarren bihotzean,

eta bihotz zabaleko pertsonengan.

Maoni

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left