200 บรรทัดแรก
Kaixo, jaun-andreok. Jimmy Breslin dut izena.
Idazlea naiz. New Yorkez idazten dut.
New Yorken jaio, bizi eta lan egin baitut bizitza osoan.
Maitasun bezainbat gorroto diot New Yorki.
Gaur egun, gauzak aldatu egin dira. Burtsa gora eta gora doa.
Krimena, berriz, behera eta behera.
Ez da hain hilketa gutxi izan 1961 geroztik.
Baina ez da horrela izan beti.
Beste garai bat eta beste leku bat aipatzen dira film honetan.
Garai zahar eta onak, 1977ko uda kiskalgarria.
8 milioi historia daude hiri honetan…
…eta hau horietako bat da.
SAMen SEMEA
Isilarazi txakur hori!
Isilarazi txakur hori!
-Joango al gara hondartzara bihar? -Bai, Jones-era.
O, hitzordua dut ile-apaindegian.
Baina ezeztatu dezaket.
Nor da hau?
Zer nahi duzu?
Akabatu egin nauzu hor kanpoan!
-Itxura ederra duzu gaur. -Badakizu? Bai, badakizu!
Akabatuko nauzu.
Billy Martin?
Denek berarekin hitz egin nahi dute.
Zer berri?
Joey T!
-Kaixo, polita! -Nola dago partida?
Yankees: 3 - A: 2. Bederatzigarren zatia.
-Ederki. -Trago bat aterako diat.
Aizan, Dionna, hire lehengusina lotsatuta zagon.
Ez daki ingelesez.
Eskerrak! Nire ukitu berezia galtzen ari nintzela uste nuen.
Galtzen ari haiz eta.
Brian dut izena.
Eta ni, Garibaldi.
Gauerdia da. Hobe dut etxera joatea.
Vinny, gauerdia da. Chiara etxera eraman behar dugu.
Nik eramango dut etxera.
Hara bestea! Nire aitak ikusten bahau, akabo!
Etxera eramango zaitugu.
Gelditu hor. Nik eramango zaitut.
Ondo pasatzen ari zara.
Ondoezik nago. Aire pixka bat behar dut.
-Ondo al zaude? -Bai. Ondoezik.
-Berdin dio. Ez zait axola. -Ondo da.
Edan trago bat.
-Ez, banoa. -Trago bat besterik ez!
-Tragotxo bat, laztana! -Ederki estutzen nauzue.
Aupa Yankees!
Zer nazka!
Ekarridazu bokata bat: Letxuga, hirugiharrea eta tomatea.
Mostazarekin. Maionesarik gabe.
-Maionesarik gabe. -Maite zaitut.
Isurtzeko zorian nengoen!
Putakume alua!
Jantzi kuleroak.
Ez dut kaka zikin hau merezi!
Hona etorri behar horiek!
Zure etxe aurrean, bero-bero, txakurrak bezala.
Ez dute elegantziarik.
Eta ez fintasunik.
Oso ondo pasatu dut gaur.
Libre zaude bihar? Berriz ikusi nahi zintuzket.
Dionna…
Non dago nire bokata?
Kaka!
-Ahaztu egin zait. Barkatu. -Goseak amorratzen nago.
-Dantza gaitezen. -Ez, goazen.
Goazen gosaltzera, eta gero etxera.
-Ez duzu gehiago dantzatu nahi? -Bai, irteerarako bidean.
Primeran dantzatu zara, laztana.
Ederra zarelako, horregatik.
Ez gelditu. Ondo sentitzen naiz.
Zergatik berandutu zara?
Pixa egiteko gelditu naiz.
Asko edan dut gaur gauean.
Non? Etxean?
Tira, neska!
Liburu bat idazten ari zara, ala?
-Ez, galdera bat zen. -Galdera bat, jakina!
Zergatik berandutu zaren galdetu dizut. Ez zaitut akusatu.
Ederki dantzatu zara gaur. Oso ondo pasatu dugu.
Zer arraio gertatu da?
Eskuinetara!
-Cruz, motel! "Qué pasa?" -Bi hilketa.
-44 Kalibreko Hiltzailea? -Nonbait.
Zer gertatzen den ikustera noa. Gelditu hemen.
-A zer txikizioa! -Norbait hil omen dute.
-Zer dugu, motel? -Hor bizi naiz.
6. et 7. biktimak. Bazterrak sutan jarriko dira.
Petrocelli, hau gustatuko zaizu. Ohar bat utzi du.
Bai zera! Ohar bat? Zer uste du, Shakespeare dela?
Hau giltzarria izan liteke.
Gutako batek eraman dezala laborategira.
Atera argazki bat.
Vinny, ezin haiz hor egon! Ospa!
Lerroaren atzera.
Zinta horiaren atzera!
Sei eta zazpi, Lou. Ederki esan duk.
Ai ene!
Vincent?
-Ai ene! Ondo al zaude? -Mugi zaitez.
Barkatu. Zuk gidatu beharko duzu.
Zer gertatu da?
Gorpuak ikusi ditut.
-Gorpuak? -Itzuli da.
Norbait hil da?
44 Kalibreko Hiltzailea itzuli da.
Eraman nazazu etxera. Hemendik joan beharra daukat.
Biktimak…
Sei…
Zazpi.
Albisteak une oroz.
Hau WINS da.
Emaizkiguzu 22 minutu, eta guk mundua emango dizugu.
Albisteen ordua, arratsaldeko 3retan.
Bart gauean berriz gertatu da: izu gehiago, odol gehiago.
44 Kalibreko Hiltzaileak beste bi lagun hil ditu.
Hiltzaileak ohar bat utzi du hilketen gertalekuan…
…baina prentsari ez zaio esan oharrak zer dioen.
Kezkatuta, gurasoek ez diete umeei kalera ateratzen uzten…
…eta alabak etxean sartuta dauzkate, beldurrez…
…Lovers Lane-ra joan eta hiltzaile eroak hilko ote dituen.
Giroa astun eta heze dago.
Jendeak kalera atera nahi du, baina beldur da.
Hiltzaile eroak odol hotzean hilko ote dituen beldur.
Egun on, ama.
Niretzat ez da egun ona. Galtzen ari naiz.
-Ezin zara jantzi? -Egun on? Arratsaldea da eta!
Esmokin polita, Ed!
Zure amari bururatu zaio. Ezkontza batean kantatzera noa.
-Nire karrera pikutara doa! -Utziko dizkidazu 50 dolar, ama?
Autoa konpondu behar dut.
-Har itzatzu pototik. -Potoko dirua janaritarako da!
Hori da mutiko honetaz esaten nizuna.
Ritchie, ezin duzu lan egin?
Beltzak eta hispanoak bakarrik bizi dira besteen kontura.
Uztazu bakean.
Nik 75 dolarretan kantatu eta berak 50 irabazi? Ez, ez, ez!
20 dolar. Eta jokatzera bidali behar zenuke.
Ederki. Baina jokorik ez. Ritchie, hartu 20 dolar.
Eskerrik asko, ama.
Entzun duzu bart gauean bi gazte tirokatu dituztela?
-Zer gazte? -Kontu latza. Oso latza.
Aste osoan erosi ditut The Post eta Daily News.
Diru pixka bat eskuratu nahi nuke.
Hik dauzkak potroak! Guri pagatu beharko higukek hemen egoteagatik.
-Diru pila gastatu diat. -Tira, motel!
Isilik egon, ostia! Entzun ezak hau.
"Poliziak ez du aipatu nahi izan oharrak zer dioen…"
"…baina hiltzaile maniako batek idatzia omen da…"
"…amesgaiztoko mundu batean bizi den psikopata batek."
-Joey, zurbil al nago? -Itxura ona daukak, Vin.
-Anthony, zurbil al nago? -Mozzarella puska bat dirudik.
-Zuek bai barregarriak! -Ostia, begira ezak hau.
Hilketen mapa. Gure auzoa duk.
Hau Layton Avenue duk.
Ospetsuak gaituk!
5 - 1, baietz hiltzailea bertakoa izan.
Hemengoa? Nabarituko geniokek horrelako psikopata bati.
Psikopatei ez zaiek ezer nabaritzen.
Zorira hiltzen duela uste duk? Autobidean barrena dabilela?
Ez al duk uste badakiela non dabilen?
-Emadak beste pastilla bat. -Oraintxe hartu duk bat.
-Denbora behar dik eragina egiteko. -Ez dit ezer egin. Eman beste bat.
Ez izan zekena.
Bart ikusi duana oso gogorra duk. Ni izututa egongo nindukek.
Ni ere bai, batez ere hiltzaileak hik hori ikusi duala jakinda.
-Hiltzaileak ikusi ninduela? -Lekukoa haizela usteko dik.
Telebistan entzun diat.
Hire matrikula ikusi badik, non bizi haizen jakingo dik.
Ni izango naiz zortzigarrena?
-Inguruan ibiliko duk. -Zain egongo duk.
Ixo, demontre! Biktimak ikusi ditiat, besterik ez.
Ez diat beste inor ikusi! Ez hasi ergelkeriak esaten!
Zer ari zarete zuek? Uztazue bakean!
Oso barregarria, bai horixe!
-Ezin zaik adarra jo? -Ez!
-Vinny, lasai. -Txantxetan ari gintuan.
Har ezak pastilla erdi bat.
Hoa ohera.
-Ezin bada adarra jo… -Uztazue bakean.
Pastilla bakarra ez du aski izango. Begira zer aurpegia duen.
Zoazte hor nonbaitera eta uztazue bakean.
Txantxetan ari gintuan!
Otarrainak dauzkat! Bizirik!
-Zer daukak, Woodstock? -Otarrainak bizirik, bina dolar.
Haztegietan lapurretan? Tiroka josiko haute.
Harrapatzen banaute.
Non hengoen bart gauean? Tiro egin zenien bi gizonei?
-Nik heroina besterik ez. -Hautsita zaudek.
-Eta erdi hilik. Zer da kaka hau? -Onak dituk. 2 dolar bakoitzak.
Hoa popatik hartzera hire otarrain ustelduekin!
Arrain zopa egin dezakek.
Har ezak hemendik zopa, drogazalea!
-Droga ezingo diat bat-batean utzi. -Uztak ba!
Ez haiz Bruce Lee. Ez jo ostikorik Woodstocki.
-Hi Ritchie al haiz? -Bai.
Zer arraio gertatu zaik? Munstro bat dirudik.
No comments yet. Be the first to leave one.