Fargo

Fargo

ดาวน์โหลดคำบรรยายBasque

ข้อมูลรุ่น

Fargo (1996)-HHU mkv
ความคิดเห็นโดย jon_azpi
Jerryk (William H. Macy) aitaginarrebaren auto-saltokian lan egiten du, eta diru premian dago. Pentsatuta zeuzkan plan guztiek huts egin ostean, bi gaizkilerekin zita egingo du Fargo herrian, eta haiek kontratatuko ditu bere emaztea bahitzeko eta aitagina

แท็ก

mkv
เผยแพร่เมื่อ: 2016-04-22
ดาวน์โหลด: 98
ผู้พิการทางการได้ยิน: No

ตัวอย่างคำบรรยาย Basque

200 บรรทัดแรก

HAU BENETAKO HISTORIA BAT DA.

Film honetan kontatzen dena Minnesotan gertatu zen, 1987an.

Bizirik atera zirenen eskariz, izenak aldatuta daude.

Gertatu bezala kontatu da gainerakoa, hildakoen errespetuz.

Jerry Lundegaard naiz.

-Jerry Lundegaard zara? -Bai.

-Shep Proudfoot-ek esan zuen… -7,30etan etorriko zinela.

-Zer diozu? -Shepek 8,30etan esan zuen.

Ordubete daramagu hemen. Honek 3 aldiz egin du pixa.

Barkatu. Shepek 8,30etan esan zidan. Nahaste bat izango da.

-Autoa ekarri duzu? -Bai. Kanpoan dago.

"Ciera" marroi argi berri-berri bat.

Ederki. Eseri.

Ni Carl Showalter naiz eta hau nire kidea, Gaear Grimsrud.

Urte askotarako. Beraz, aurrera segituko dugu?

Jakina, Jerry. Zergatik ez ba?

Bai, noski. Shep zuen erantzulea da.

Erabat fio naiz zuetaz.

Hori da dena, ezta? Hemen dauzkat giltzak.

Ez, hori ez da dena, Jerry.

Auto berria gehi 40.000 dolar.

Hau zen tratua: autoa lehenik, eta 40.000 gero, erreskate gisa.

-Shepek ez al zizun esan? -Ez zigun gauza handirik esan.

7,30etan etorriko zinela, besterik ez.

-Nahaste bat izan da. -Hori esan duzu lehen ere.

Bai, baina tratua ez zen aldez aurretik ordaintzea.

Auto berri-berri bat emango dizuet, eta gero…

Ez dut zurekin eztabaidatuko.

-Ondo da. -Ez naiz eztabaidatzeko eseri.

Baina Shepek esan zigunak ez du zentzu handirik.

Ez, zentzuzkoa da. Dena pentsatuta dago.

Zure emaztea bahitzea nahi duzu.

Bai.

Zuk…

Zuk erreskatea ordainduko duzu, 80.000 dolar?

Erdia emango diguzu: 40.000. Eta beste erdia zuretzat.

Mandoa saldu eta astoa erostea da hori. Ez du zentzurik.

Erreskatea ez dut nik ordainduko.

Nire emaztea aberatsa da. Bere aita diruz josita dago.

-Arazotxo bat daukat. -Zer-nolako arazoa?

Ez naiz horretan sartuko… Dirua behar dut.

-Bere aita diruz josita dago. -Berari eskaiozu dirua!

-Edo zure emazte putari! -Edo zure emazte putari, Jerry!

Dena lotuta dago…

Ez dakite dirua behar dudala. Hori alde batetik.

Eta jakingo balute, ez lidakete emango.

-Kontu pertsonalak dira. -Kontu pertsonalak?

Bai, kontu pertsonalak, eta ez dira…

Ondo da, Jerry.

Zeregin hori agindu diguzu, baina zuk ez duzu… Ez duzu…

Hor konpon! Ikus dezagun Ciera hori.

-Laztana? -Kaixo, laztana. Ongi etorri.

-Zer moduz Fargo-n? -Oso ondo.

Aita hemen dago.

-Zer moduz, Wade ? -Oso ondo.

-Zer ari zara ikusten? -Gophers-ak.

Noren kontra ari dira?

-Afaltzen geldituko da? -Baietz uste dut.

-Aita, afaltzen geldituko zara? -Bai.

Altxa naiteke?

-Bukatu duzu? -Kalera noa.

-Nora zoaz? -McDonald'sera.

-Etorri 9,30etan. -Ederki.

Gutxi jan du. Ez du bukatu. Eta McDonald'sera doa!

-Lagunengana doa. Lasai egon. -McDonald's eta lasai?

Zer uste duzu egiten dutela han?

Ez dute batidorik hartzen, ez horixe.

Lasai egon, aita.

Pentsatu al duzu aipatu nizun tratu hartan?

Wayzata-ko 40 akre haiek?

Aipatu zenidan, bai.

Pentsatuko zenuela esan zenidan.

-Badakit diru asko dela. -Sekulako dirutza da!

Zer jarri nahi duzu han?

-Leku mugatu bat… -Badakit leku bat dela.

-Aparkaleku bat, alegia. -750.000 asko da.

-Badakit diru pila dela. -Bi aparkaleku eduki nituen.

Eta diru pila galdu nuen.

-Baina oraingoan… -Hitz egizu Stan Grossmanekin.

Berak aztertzen ditu kontu horiek.

Stanek ezetz esango dizu. Horretarako ordaintzen diozu.

Zuri eskatzen ari natzaizu, Wade.

Tratu ona izan liteke niretzat, Jeanentzat eta Scottyrentzat.

Jeanek eta Scottyk ez dute zertan kezkaturik.

Non dago "Pancakes House"?

Zer?

"Pancakes House"n geldituko gaituk.

Erotuta al hago? Pancakeak jan ditiagu gosaltzeko.

Garagardo bat edan, eta xerra bat jan nahi diat.

Nazkatu nauk pancake alu horietaz.

Tira, gizona!

Ideia bat diat. Brainerd inguruan geratuko gaituk.

Larrutarako leku bat ezagutzen diat. Zer iruditzen zaik?

-Goseak nagok, demontre! -Bai, bai. Ene!

Gelditu, pancakeak jan, eta larrua joko diagu.

Gela honetan bertan hamaika aldiz aipatu genuen kontu hau.

Baina isolatzaile hori…

Hementxe esan nizun ez nuela isolatzailerik nahi.

Baina ez baduzu isolatzailerik, autoa herdoilduko zaizu.

500 dolar baino askoz gehiago kostako zaizu.

Itzulinguruka ari zara, ezer hitz egin ez bagenu bezala.

-Bai, baina isolatzaile hori… -19.500etan egin genuen tratua!

Esan zenidan autoa isolatzailerik gabe salduko zenidala…

-…19.500 dolarretan! -Ez dizut hori ukatuko!

Duela 20 minutu deitu didazu autoa prest zegoela esanez.

Eta hemen gauzkazu guri denbora galarazten!

Eta 19.500 ordaintzen ari natzaizu auto horrengatik.

Ondo da. Nagusiarekin hitz egingo dut.

Fabrikan jartzen diote isolatzailea. Ezin dugu ezer egin.

Nagusiarekin hitz egingo dut.

Hau da jendea hau!

Beti berdin! Beti gehiago nahi!

-Partidora joango zara igandean? -Bai horixe.

Ez duzu sarrerarik sobran izango?

Txantxetan ari al zara?

Ez du hau inoiz egin…

…baina egoera berezia dela kontuan harturik…

100 dolar gutxiago kobratuko dizu isolatzailea.

100?

Gezurra esan zenidan, Lundegaard jauna.

-Gezurti zikina zara! -Bucky, mesedez.

-Gezurtero alua! -Bucky, mesedez.

Non daude nire txekeak? Buka dezagun kontu honekin.

Zure ahalmenaz ari naiz.

Ez zara ikasle txarra.

Baina ez zara nota onak ateratzen ari.

Desegokitasun horrek kezkatzen gaitu aita eta ni.

-Badakizu desegokitasuna zer den? -Bai!

Horregatik ez dugu nahi zuk hockeyan jarraitzea.

Ama! Ez da hainbesterako! Ordubete besterik ez!

Itxoin.

Zergatik ez?

-Kaixo, laztana. -O, kaixo, aita.

Jerry etxean al dago? -Bai. Hemen dago.

Orain deituko diot. Laztana, aita da!

Aita, putakeria hori…

-Scotty! -Etxean ondo hitz egin!

-Zer dugu, Wade? -Zer gertatzen da hor?

Ezer ez. Zer moduz zaude?

Stan Grossmanek zure proposamena aztertu du.

-Ona dela esaten du. -Benetan?

Interesatua dirudi.

Benetan?

Azkar samar behar dut dirua tratua egiteko.

Etorri 2,30etan. Horretaz hitz egingo dugu.

Zure zenbakiak egokiak badira, Stanek dio tratua ona dela.

-Stan Grossmanez ari naiz. -Bai.

-2,30etan? -Ondo da.

Kaixo, Shep, zer dugu?

Bi gizonekin harremanetan jarri ninduzun Fargon, ezta?

Grimsrudekin jarri zintudan nik harremanetan.

Lagun batekin zegoen.

-Ez naiz beraren erantzule. -Ondo da.

Grimsruden erantzule naiz. Nor da beste hori?

-Carl aurkalo nor… -Ez naiz beraren erantzule.

Erantzule zaren gizonaren laguna da eta. Ez nau kezkatzen.

Haiekin harremanetan jarri nahi nuke.

Beharbada, ez dut haien laguntza jadanik beharko.

-Zerbait gertatu da. -Deituiezu.

Deitu diet, baina alferrik. Ez duzu beste zenbakirik izango?

-Ez. -Ondo da!

Tira, primeran!

Irekiko al duk leiho puta hori?

Frogatuta zagok bigarren eskuko keak minbera…

Minbizia eragiten duela.

Begira: Hiri Bikiak!

Eta hor IDS eraikina, kristalezko handi hori.

Erdialde-mendebaleko etxe orratzik handiena…

…Chicagoko Sears-en ondoren…

…edo John Hancock eraikinaren ondoren, edo auskalo!

Egon al haiz Minneapolisen?

Ez.

Zerbait esaten baduk, hil egingo al haiz?

Esan diat.

"Ez": Azken 4 ordutan esan duan gauza bakarra.

Sekulako hitz-jarioa duk! Geiser bat!

Jo eta pasa ari haiz, motel!

Kaka putza!

Hemen eserita, denbora guztian gidatzen.

Brainerd-etik gidatzen, berriketa pixka bat egin nahian.

Geure buruei adore ematen, errepideko asperrari aurre egiten…

…eta ezin duk hitz bakar bat ere esan, berriketa modura?

Kaka putza! Ez hitz egitea zaukaat nik ere!

Ea gustatzen zaian.

Erabateko isiltasun puta.

Binakako jokoa duk hau, listoa!

Ikusiko dugu ea gustatzen zaian.

Erabateko isiltasuna.

Reilly Diefenbach naiz, GMACekoa. Zer moduz zaude?

-Oso ondo. Eta zu? -Zaila da zurekin hitz egitea.

Oso lanpetuta gaude, baina hala gustatzen zaigu.

Jakina. Bidali zenizkigun finantziazio-dokumentuetan…

…ezin ditut autoen serie-zenbakiak irakurri.

Bai, baina lortu ditut… Maileguak eginda daude… Zenbat?

320.000! Joan den hilean jaso zenituen.

-Bai. Konponduta dago, beraz. -Mailegatu zaizkizun autoetan…

…ezin ditut serie-zenbakiak irakurri zure eskarian.

Tratua egina dago. Badaukat dirua.

Jakin nahi dut ea diru horrekin finantziatu nahi dituzun autoak…

…benetan existitzen ote diren. -Horixe existitzen direla!

ความคิดเห็น

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left