Ran

Ran (乱)

Basque Altyazısını İndir

Sürüm bilgisi

Ran (BDrip ITA-ENG-JAP Ac3 multisub 720p) Kurosawa 1985 bluray
Ran 1985 BluRay 1080p DTS x264-CHD
Ran (1985)
Ran 1985 Jap 720p x264 AC3(5 1)Multisub mkv-Zen Bud
Ran 1985 BRRip H264 AAC Gopo
Şunun yorumuyla Urba
Japonia feudala. Hidetora jaunak hiru seme ditu eta hoien artean banatu nahi ditu bere jabetzak, bere seme gazteenaren aholkuei men egin gabe. Laister ulertuko du bere erabakiaren ondorioa: kaosa. Shakespeareren King Lear obraren moldaketa japoniarra da h

Etiketler

bdrip
bdr
BluRay
720p
720
AC3
BDR
Yayınlandı: 2016-02-25
İndirmeler: 223
İşitme Engelliler: No

Basque altyazı önizlemesi

İlk 200 satır.

KAOSA

Basurdea hil duen gezia...

...Ichimonji jaunarena zen.

Ospa dezagun bere ekintza.

Animalia...

…nire aurrean agertu da.

Nire zaldia zutitu da eta erori naiz. Ezin izan dut tiro egin.

Aita?

Animalia hemen sukaldatuko dugu?

Basurde zaharra zen.

Haragi gogorra dauka, kiratsa dario.

Jateko ezinezkoa.

Ni bezala, Hidetora zaharra.

Jango ninduzueke?

Ez. Gogorregia zinateke.

Zuekin ehizatu badut...

…gure laguntasuna sendotzeko da.

Justua da.

Nik zure alaba zure seme Saburorekin ezkondu nahi dut…

…Ichimonjitarren eta Ayabetarren arteko harremanak sendotzeko.

Momentu bat!

Nik asmo berdina daukat.

Ichimonji jauna...

…une egokia da...

…erantzun bat emateko.

Nor aukeratuko duzu Saburorentzat…

…nire alaba, ala Ayabe jaunarena?

Ze arazoa.

Bi printzesa...

…eta printze bat.

Lastima Jiro libre ez egotea.

Kyoami.

Dibertitu gaitzazu.

Mendi hortatik...

…mendi hortaraino...

…nor dator saltoka...

…buruan bi belarri eder jantzita?

Erbi bat?

Kyoami, erbi bat bakarrik?

Bi direla esango nuke.

Gure aitak jateko...

…etorri dira mendietatik.

Saburo, lotsagabea!

Akabo tontakeriak!

Zuen aita nekatuta dago.

Esnatu arte itxarongo dugu.

Berarengan ez da normala.

Itxurak egiten ari da.

Saburoren irainaren ondoren…

…zer beste egin zezakeen?

Ehizarekin nahikoa izan da.

Ze arraroa.

Lehen, bataila batek ere ez zuen nekaturik uzten.

Ez da zuzena gure gonbidatuen aurrean.

Kyoami, esna ezazu.

Aitak...

…kezkatzen nau.

Bere arnasa ahulegia da.

Aita zer gertatzen da?

Gaixo zaude?

Aita.

Amets bat.

Amets bat izan dut.

Lur basati batean nengoen...

…eta han...

…joaten nintzen leku guztietan, ez nuen inor aurkitu.

Eta oihukatu nuen arren...

…inork ez zidan erantzun.

Bakarrik nengoen...

…bakarrik mundu hartan.

Hotzikara bat sentitu nuen.

Ze txorakeria.

Taroren ahotsak ekarri ninduen bueltan.

Nire semeak ikusi nituen.

Taro hor zegoen...

…Jirorekin...

…eta baita Saburo ere.

Aita, ez zaitut inoiz horrela ikusi.

Kezkatzen nau.

Zaindu esaten duzuna!

Eskerrak eman bere maitasuna izateagatik.

Ba nik ere...

…ezin dut sinetsi.

Normalean gure leialtasuna bakarrik eskatzen digu.

Hori maitasun nahikoa da.

Ongi da.

Ideia baten inguruan pentsatzen aritu naiz...

…eta erabaki bat hartu dut.

Orain esango dizuet.

Unea eta lekua aproposak dira…

…Fujimaki eta Ayabe hemen daudelarik...

…bere alabak ezkontzeko asmoarekin.

Deitu itzazue.

Ni, Hidetora Ichimonji...

…mendietako gotorleku batean jaio nintzen.

Garai hartan, lautada gerra askoren arrazoia zen.

Klan askok boterea nahi zuten.

17 urterekin...

…gotorlekuaren jauna bihurtu nintzen.

50 urtez...

…lur honengatik borrokatu nintzen...

…eta gure koloreak gaztelu horretan ezarri nituen.

Gero...

…atsedenik gabe...

…jaun hauekin borrokatu nintzen.

Unea iritsi da...

…gure arteko laguntasunean sakontzeko...

…eta gerra zaldietatik jaisteko.

Baina Hidetora zahar honek…

…hirurogeita hamar urte dituenez...

…erabaki dut...

…nire oinordekoak, Tarok...

…klana zuzen dezala.

Ene jauna! Hain azkar?

Ene jauna!

Nire erabakia oso meditatua izan da.

Unea iritsi da...

…erretiroa hartzeko...

…eta agintea gazteei uzteko.

Entzun guztiok…

…unea iritsi da.

Errepikatuko dizuet.

Taro Ichimonjitarren nagusia da...

…eta baita bere lurrena ere.

Dorrea utziko diot...

…eta ni gotorlekuan biziko naiz.

Hogeita hamar gizonekin geratuko naiz...

…eta Jaun Gorenaren titulu eta mailarekin.

Tarok lur eta zaldizko guztien boterea izango du.

Obeditu behar diozue.

Obedituko diot.

Eta guretzat, Jiro eta Saburorentzat...

…zer gorde diguzu?

Zuei, Jiro eta Saburori...

…beste bi gazteluak emango dizkizuet...

…bere lurrekin.

Biok Taro babestu...

…eta lagunduko duzue.

Gonbidatuko nauzue eta denbora batez…

…gaztelu bakoitzean egongo naiz.

Horrela aprobetxauko ditut geratzen zaizkidan egunak.

Ze zaila den zahartzea.

Zerbait esan nahiko nuke.

Errespetatzen dut…

…klanaren agintea uzteko duzun borondatea…

…baina berriro pentsatzeko eskatzen dizut.

Zergatik?

Zure oinordekoa naizen arren...

…ezingo nuke inoiz zure lekua hartu.

Oso betebehar zaila da.

Gudaren jainkoari erregutzen diot...

…ehun urte bizi zaitezen...

…niri urteak kenduta bada ere.

Oso diskurtso polita.

Nik ezingo nuke horrela hitz egin.

Lotsatuko ninduke.

A ze burugabea.

Zure ustez Tarok...

…ni lausengatu besterik ez al du nahi?

Aita, ez egin jaramonik Saburori.

Nik Tarok bezala pentsatzen dut.

Gure guraririk handiena…

…aitak gu babestea da.

Baina bere lasaitasunak beharrezkoa du...

…guk munduaren gezietatik babes dezagun.

Ondo esana, Jiro.

Eman buiraka hori.

Hautsi ezazue.

Gai zarete?

Orain...

…egin ezazue askorekin.

Gezi bakarra hausten da...

…baina ez da berdina hirurekin batera saiatzean.

Taro arazorik balu…

…zuen indarrak batuz gero...

…klana eta feudoa salbatuko zenukete.

Elkar egon arren, hiru gezi hautsi daitezke.

Tentela.

Utzi zure tentelkeriak.

Tentela zu zara.

Erokeriak esaten ari zara.

Senila ala erotuta zaude.

Ixo!

Zure aita naiz.

Ze erokeria esan dut?

Ze txorakeria esan dut?

Esango dizut.

Nola uste duzu dela bizi garen mundu hau?

Legerik edota leialtasunik gabe bizirauten dugu.

Ondo dakit hori!

Jakina.

Odola uholdetan jaurti duzu...

…errukirik eta gupidarik gabe.

Gu ere munduaren bukaerako aro hontako semeak gara.

Zure semeak garelako gure leialtasuna duzula uste al duzu?

Aita, nire ustez, horrek ero bat bihurtzen zaitu.

Agure ero bat!

Hori al zen.

Egun batean...

…zure aita naizela ahaztu eta traizionatuko nauzula esan nahi duzu?

Yorumlar

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left