De første 200 linjer.
Bi libra izango dira.
Itxi atea.
Ez!
BEGILUZE LIZUNA
-Zer gertatu da? -Hilketa bat.
-Ez! -Nesketako bat.
Zein egunkaritakoa zara?
-Zer esan duzu? -Ea zein egunkaritakoa zaren.
"The Observer"ekoa.
Goazen zure argazkia ateratzera.
-Ezin dut burutik kendu neska hori. -Ikaragarria da, ezta?
-Berandu zatoz. -Barkatu, jauna.
Itxaron, Mark. Galdera bat egin nahi dizut.
Zer aldizkarik saltzen ditu ale gehien?
Azalean neskak dauzkana…
…eta neskak azala agerian erakusten dituena.
Hori da. Horrelakoxea behar du niretzat egiten duzun lanak.
Lanpetuarena egin.
-"The Times". -Bai, jauna.
-Zer edo zer gehiago? -"The Telegraph" ere bai.
Beste zerbait?
Lagun batek esan dit irudi batzuk dituzula salgai.
Zer-nolako irudiak?
Tira…
Horrelakoak?
Bai, eskerrik asko.
-Egun on, Peter jauna. -Baita zuri ere.
-Goxokiak, mesedez. -Zeuk hartu.
-Zenbat bakoitzak? -Bosna xiling.
Hau hartuko dut.
Eta hau ere bai.
-Zenbat balio dute denek? -Zuretzat, 5 libra.
-5 libra! -Horra zer egingo dugun.
4,10 kostako zaizu.
Eta "The Times" eta "The Telegraph" opari. Bai?
-Eskerrik asko. -Bildu egingo dizkizut.
Sartuko zaitut gure posta zerrendan?
Ez! Ez. Berriz etorriko naiz.
Ondo da, jauna.
HEZKUNTZAKO LIBURUAK
-Aizu, egunkariak! -Egunkariak?
-Times eta Telegraph. -Bai, noski.
Hau burua! Mila esker.
Gaur gauean ez du gurutzegrama egingo.
Horra nor etorri den, Cecil Beaton.
Lorraine du izena.
Tira, motel. Ospetsu egin nazazu.
Irakurri duzu bart hil zuten neskarena?
Niri ia gauza bera gertatu zitzaidan.
-Noiz? -Bart gauean.
Lagun batekin nenbilen. Datorren hilean ezkonduko da.
Baina nire senargaiak ikusi gintuen, eta komediak!
Estaliko al dizkidazu ubeldurak?
-Estaliko dizkidazu? -Saiatuko naiz, Milly.
Mugi, motel. Urtzen ari naiz.
Hasi gara berriz. Zer duzu hor behean? Neskalagun bat?
Neskalaguna izango duzu, noski.
-Ez, Milly. -Entzun duzu, Lorraine? Libre dago.
Altxa burua eta begiratu itsasoari.
Zer itsaso?
Zer itsaso?
-Begirada galdu bat nahi nuen. -A, bai?
Beste bat nahi baduzu, zugan pentsatuko dut.
-Geldi. -Misterio hutsa zara.
-Baduzu beste lan bat, ezta? -Bai, Milly.
Nola ateratzen duzu bizimodua?
-Argazkiak ateratzen. -Honelakoak?
Ez, Milly.
-Etxearen kontura. -A zer etxea!
Bere belarri madarikatura eroriko ahal zaio!
Zure txanda, polita.
Lehen aldia du.
Tira, polita. Ez izan lotsatia.
Ez omen didazu aurpegia atera behar.
Atera nahi dizut.
Estaliko al dizkidazu ubelduak niri ere?
-Estaliko dizkizut. -Zer esango dute bezeroek?
Ez lotsatu nirekin.
Lehen aldia da niretzat ere.
Zurea?
Aurreneko aldiz dauzkat aurrean…
Begi bete-beteak…
21!
Zorionak zuri! Zorionak zuri!
Zorionak, Helen maitea.
Zorionak zuri.
-Eskerrik asko. -Putz egin! Bat, bi, hiru!
-Zer da hau? -Giltza bat!
Oso harro egongo zara zure alabaz, Stephens andrea.
Begira!
Goiko solairukoa da.
Kaixo. Ez dakit zenbat aldiz gurutzatu garen eskaileretan…
…baina gaur zu agurtzeko erabakia hartu dut. Kaixo.
Helen Stephens naiz. Festa bat dugu.
Beste maizterrak eta lagun batzuk bildu gara.
Etorri gurekin.
-Mark naiz. -Zer?
-Mark naiz. -Kaixo, Mark.
Etorri. Beste bizilagunak ezagutuko dituzu eta…
Barkatu, baina… lana.
Luzarorako dugu.
Amaitzen duzunean, etorri.
-Mark? -Helen, tarta. Denak zain daude.
Zorionak.
Itxoin pixka bat.
Ez nizuke traba egin nahi.
Banekien ez zinela etorriko, beraz…
Hau ekarri dizut.
Eskerrik… asko.
Ez dizut zure lanean traba egin nahi.
-Nahi duzu…? -Eskerrik asko.
-Kopa bat eskaini nahi nizuke. -Eskerrik asko.
-Ez daukat ezer. -Ura izugarri gustatzen zait.
Gonbidatzaileak ezin du bere festan edan.
Gonbidatuei edanarazi behar die, nonbait.
-Esnea badaukat, nahi baduzu. -Asko gustatzen zait.
-Bai ba. -Mila esker.
-Tori. -Eskerrik asko.
Oso gela polita da, badago beste bat barruan?
-Bai. -Noiztik bizi zara hemen?
Betidanik. Etxe honetan jaioa naiz.
Nire aitarena da.
Azkenean jakin dut gure etxejabea nor den: zure aita?
Aita hil zen. Ni naiz etxejabea.
-Zu? -Bai.
Errenta ordainduko ez bazenu bezala ibiltzen zara ba.
-Ez dut ordaintzen. -Zera…
Badakit.
Bere etxea da eta ez dut inoiz salduko.
Baina mantenimendua ordaintzeko, gelak alokatzen ditut.
Asko kobratzen badizut, esan, administradoreari esango diot.
Errenta zentzuzkoa da.
Baina ez esan besteei, edo ez dizute bakean utziko.
Bakea.
Zertan lan egiten duzu?
Zinema-estudio batean lan egiten dut, gehienbat.
Argazkigintzan, ezta?
-Zuzendaria izan nahi nuke. -Alajaina!
Etorri naizenean, film bat ikusten ari zinen?
-Bai. -Zurea?
-Bai. -Ikusi nahi nuke.
Lotsagabe hutsa naiz, baina ikusteko irrikatzen nago.
Opari polita litzateke, zuk niretzat egina.
A, bai…?
Baina oso lanpetuta zaude…
Nahi duzu…?
-Oraintxe ikusi nahi duzu? -Mila esker!
Aurrena, nik joan behar dut.
Ilun dago!
Horrela hobe?
Handi-handia da!
Barkatu!
-Zer dira horiek? -Gai kimikoak.
Hau…! Zenbat gauza…!
Ez nuen, inolaz ere, halakorik espero.
-Zureak dira denak? -Bai.
Zuk egin duzu hau dena?
Mark, hitz egidazu gela honetaz.
Nire aitarena zen.
-Zer zen? -Zientzialaria.
Beraz, tresna hauek bereak ziren?
Ez, bereak saldu nituen hau erosteko.
Eseri.
Izugarri teknikoa dirudi honek guztiak.
Hemen lan egiten baduzu, irrikatzen nago zure lana ikusteko.
Mark?
-Ez dakit zuri zer erakutsi. -Ni etortzean ikusten ari zinena.
Ondo da.
Helen…
Hau da 21. urtebetetze batean egiten dudan lehen oparia.
Nik, berriz, eskatu dudan lehenengoa.
Eskerrik asko.
Zer ume polita!
-Nor da? -Ni.
Bai horixe!
-Nork filmatu zuen? -Nire aitak.
Zer ideia ona!
Zure umeei erakutsi ahal izango diezu.
Amesgaizto bat izango zenuen.
Zer da begietan zenuen distira hori?
Kamera, ustez.
Zeren bila zenbiltzan?
Ume bihurria! Jipoi ederra emango zizuten.
Zer gauza bitxiak filmatzen zituen zure aitak!
-Itzaliko dut? -Ez.
Ez.
Berriz?
Txantxa bat izango da, ezta?
Ez, Helen.
Zer da hori?
-Zer ari zara? -Horri begira zu filmatzen.
Ez. Lagunduidazu hori ulertzen.
Nahikoa da, Mark.
Lehortu begiak eta ez izan ergela.
Zer da hori guztia?
Musker bat zen, ezta?
Mus…
Nola iritsi zen hara, Mark?
Nola iritsi zen hara? Maskota bat zen?
-Nirea ez. -Saia zaitezke esplikatzen?
No comments yet. Be the first to leave one.