The first 200 lines.
OLEG VIKTOROVICH (ARMIARMA) 1,5 MILIOI
Itua zehaztua. Haize-abiadura: 2,4.
Egin tiro.
ITUA ZEHAZTUA
Egin tiro.
Musker, egin tiro.
Musker, ez. Zertan zabiltza…
Ai ene, Musker. Ez. Berriro ez.
Ez.
Goraintziak zure anaiaren partez.
Eski-irakaslea!
Zorte-kolpea.
- Berdina? - Kaixo. Bai.
Zortzi.
Edo bederatzi.
Alemanek Brüderschaft deitzen diote.
Anaitasuna.
Alemana dakizu?
Pixka bat.
Aizu…
02:00etan amaitzen dut.
Jesus.
Zein zen zure lanbidea?
Kontularia naiz.
Orduan,
dei zaitzaket?
Inolaz ere ez.
Nor demontre zara?
Nor demontre naizen? Galdera ona.
Nire pasaporteak "Judith Burton, kontulari forentsea" dio.
Nahasgarria denez eta aspergarria ematen duenez,
ez dute galdera gehiagorik egiten.
Baina FBIko, CIAko, MI6ko eta Operazio Berezietako plakak dauzkat.
Zure herrialdeko inteligentzian ere
lan egiten dut.
Musker dut izena.
Nire lana jendea hiltzea da.
LONDRES
Esan genuena zipriztinei buruz…
KRIMEN-PODCASTA
Labanaren angelua…
ZUZENDARIA LEGEAREN KONTRA
- Kontuan hartu ez zuten zerbait. - Zer?
Ezkertia zen.
Ezkertia zen.
Gaur goizean, Austriako eski-estazio batean…
Kaka.
Ez zara sartuko.
Goazen.
Jesus.
Kaka.
Kaixo.
Kaixo. Errepidean… Arnasestuka zaude?
- Aparkalekua? - Aparkalekua.
Zer moduz? Zer moduz kontularitza-konferentzia?
Aspergarria, beti bezala.
Laster iritsiko naiz etxera, irakurketa-klubean egongo naiz.
Hemen nago. Ezin dut hitz egin.
- Misio batean nago. - Zorte on.
Lanpara edo kobrezko zartaginak ikusten badituzu…
eta, noski, tiraderadun-arasa politik badago…
Badaukat zerrenda, egon lasai.
Entzun, toki on bat aurkitu behar dut.
- Maite zaitut. - Berdin!
Agur.
SEGURTASUNA
JACKEN TE-FURGONETATXOA
Jaun-andreok, ongi etorri! Ez izan beldurrik.
Laster irekiko da zaharkinen biltegia.
Bi te eman dizkidate nahi gabe.
Ezin ditut edan biak,
eta zaila izan behar da hemen hotzean egotea.
Nahi duzu bat?
Eskerrik asko.
Ez horregatik.
Asmatu beharko bazenu, zein ate irekiko dute lehenbizikoz?
D atea.
Eskerrik asko. Egun itzela izan.
Erregeordetzako beira-arasa eder bat dute.
Kosta ahala kosta eskuratuko dut.
Aizu, begira!
Mesedez, egon lasai.
Lasaitu! Egon lasai!
SALDUTA
Kaka zaharra.
Nor arraio da?
Ez da parlamentari horren emaztea?
"Nor arraio da"?
Galdera bikaina. Bai, parlamentariaren emaztea naiz.
David Claybourne, parlamentaria.
Zure botoa espero dugu.
Yaleko zuzenbide-aldizkarian izana,
maitemindu, Ingalaterrara etorri, bi haur hezi,
eta orain gizon hori hurrengo lehen ministro egingo dut.
Baina sekretu bat dut, eta nire bizitza suntsituko luke.
Debbie Claybourne dut izena.
Bihar, irakurketa-kluba,
eta ez dut irakurri liburua.
ZUREKIN HIL ARTE
Hemen zaude.
Jatetxearen izenarekin nahikoa da, Sam.
Ez dizkidazu beti eman behar koordenatu enkriptatuak.
Hori da protokoloa.
Zer da hau?
Zu ikusteko arrazoi bat behar dut?
- Ez zaude haserre? - Zergatik haserre?
Primeran. Ez zaude haserre.
Noski haserre nagoela.
Fusil horrek kilometro bateko irismena du.
Horren ordez, ehun lekuko daude.
Eski-irakasle bat gaizkile bat hiltzen ikusi dute. Zerekin?
- Matxete batekin? - Labana.
Labana?
Harrapatzea nahi zenuen.
Hitzez hitz jarraitzen zenien planei eta arauei.
Denen eredua zinen.
Eta orain ukitzen duzun guztia anabasa da.
Lana egiten dut. Ordaintzen dizute. Niri ere bai. Bezeroa pozik dago.
Ez zara bezeroaz kezkatu behar.
Zuzendariak zure fitxategiak berrikusi ditu.
- Lan batengatik? - Ez da lan hau soilik.
Beirut, Brusela. Dubain gertatutakoa gogoraraziko dizut?
Eta non aurkitu zintudan?
Eskertzen dizut nigatik egindakoa.
Baina zer gertatzen zaizu?
50 urte dituzulako da?
Ez ditut 50.
Ez? Zure ezizen batek 50 urte bete berri ditu.
Ezizen batek 50 urte betetzea
erotzekoa da.
Nire amak 50 urte bete zituen iaz, eta burua galdu zuen.
Dena den, opari bat dut zuretzat.
Zer arraio da hau?
Patek Phillippe,
- Grand Complications… - Bai.
Zergatik erloju bat?
Erretiratzeko oparia?
Nahi baduzu.
- Zenbat? - Zenbat zer?
Ez egin inozo plantak.
Hiru zerbitzari armekin.
Batek errebolber bat du izterrean,
eta tabernako tipoak hatz-koskorrak txikituta zeuzkan.
Bost.
Ados. Zazpi.
Zortzi. Benetan. Badaezpadako neurri bat.
Biak osorik irtetea nahi dut,
zure erretiroari buruz hitz egin ondoren.
Inondik inora ere.
Tira, AJBE bat zara.
- Zer? - AJBE bat. Adin Jakin Bateko Emakumea.
Eta esango nuke
50 urte betetzean gaizki portatzen hasi zarela.
Eta hori arriskutsua da denontzat.
Hori da nire hurrengo lana? Ni ez noa inora.
Zure eske dabiltza jaso dudan lan honetan.
Zuzendariak dio ez dela zutaz fidatzen. Baina ondo arituko zarela esan diot.
Asko arriskatzen ari naiz.
Egingo baduzu,
ez egin akatsik, ezta araurik hautsi ere. Ados?
Ados.
Billy Donovan?
Gerra kriminalak hiltzen ditut, ez mafiosoak.
- Adostu genuen… - Ez…
- …hitzez hitz. - Ados.
Bezeroak koartada ukaezina behar du. Hemen egin nahi du,
Ur Horniduraren galan,
dirua zuritzeko taldeak duen ongintza.
Ezin da susmagarria izan. Pozoia.
Bihotzekoa.
Koldarra izan behar, pozoia.
- Non dago ikuskizuna? - Entzun ondo hau.
Aurrerantzean, ez dago ikuskizunik.
Musker, benetan.
Egin ondo lan hau edo kontratua…
amaituko dizute.
Musker, zure azken aukera da.
Zorionak.
Joan pikutara.
Eta zu ere, Danny!
- Barkatu, dirua behar dut. - Ergel hori.
Tori, zuretzat.
Behar ez ditugun gauza gehiago.
Zer da hau?
Trebera bat.
"Trebera". Egur puska bat. Eta txerri hau?
Garraio-legerako da.
- Nola garraio-legerako? - Jakin behar dutenentzat soilik.
Eta jakin behar duzun guztia afaria egin dizudala da.
Arrain-pastela? Makarroiekin?
- Zer egingo nuke zu gabe? - Gosez hil.
O, ez.
Bai. Garraio-legearen hitzaldia errepasatu behar dugu.
- Nire oharrak. - Gehiago? Ikasi dut jada.
Lehen ministro izan nahi duzu?
Bai.
Ikasi hitzaldia, eta bihar errepasatuko dugu.
Gauza bat,
bihar bezero batekin elkartuko naiz ongintza-ekitaldi batean.
- Zein ongintza? - Ur Hornidura.
No comments yet. Be the first to leave one.