Shaft

Shaft

Download Basque Subtitle

Release info

Shaft(1971)[smokey888]
A Commentary by jon_azpi
Blaxploitation generoko klasikoa. Beltzak protagonista filmean, baina ikuspegi matxista eta estereotipatu batean. Shfat detektibe pribatua da New York hirian, eta gangsterren eta neska distiratsuen artean dabil bere ogibidean.

Tags

other
Published on: 2016-04-16
Downloads: 60
Hearing Impaired: No

Basque subtitle preview

The first 200 lines.

-Hoa pikutara! -Kendu erditik!

Ordulari polit bat, anaia?

Adio.

"Nor da detektibe pribatu beltza, neska guztien sexu-makina dena?"

"Shaft".

"Bai horixe".

"Nor da bere anaia beltzaren alde lepoa jokatuko lukeen gizona?"

"Shaft".

"Gustukoa duzu hori?"

"Nor da arriskuaren aurrean kikilduko ez den gizona?"

"Shaft".

"Bai horixe".

"Gizatxarra omen da gizona".

"Isilik egon!"

"Shafti buruz ari naiz".

"Gustukoa dugu gizona".

"Gizon korapilatsua da".

"Inork ez dio ulertzen..."

"...bere emazteak izan ezik".

"John Shaft".

Zer dugu, Marty?

Betiko sei-zazpi kontuak, Shaft.

Bi morroi bila etorri zaizkizu orain dela 10 minutu.

Harlemgo mutilak?

Zer demontre jakingo dut nik? Niretzat denak berdinak dira.

Ez estutu, Marty.

Kontuz ibili, Shaft.

Eskerrik asko, anaia.

Azukre gehiegi gaur goizean.

Ez edan ba, txikitxo.

Erdialdeko pare bat morroi bila ibili zaizkik.

Ezagutzen dituk?

Izenez, ez

Erdialdean ikusi izan ditiat. Irekitzen ari nintzenean agertu dituk.

Hitaz galdezka hasi zaizkidak.

Zer itxura zuten?

Batek beroki laukidun deigarria zian. Bestea dotore zihoan.

50 dolarreko zapatak, jaka beltza, kanpai itxurako galtza grisak.

-Hori al da dena? -Bero-beroan zeudean.

Laukidun berokia zuenak sakelan zeuzkaan eskuak.

Berokia estutu antzean, ulertzen?

Pipa astun bat izango zian gerrikoan.

Urradura bat daukak ezkerreko zapatan.

Zer ordu dugu, Tom?

8:16.

Gera zaitez zapata-garbitzailearenean. Maiz joaten da hara.

Ederki.

-Han sartzea nahi duzu? -Ez. Hemen itxoingo dugu.

Distiratsu dauzkak. Harro asko ibiliko haiz plazan, gizona.

Hi bezain potolo eta aberats, ezta? Kito gaudek, txikitxo.

Baduzu unetxo bat, Shaft?

Ez dut argazki zikinik nahi, Vic. Utzidazu bakean!

Zurekin hitz egin nahi dut.

Deituidazu. Badaukazu nire zenbakia.

Kafe bat hartuko dugu, nire kontura. Eseriko gara pixka batean parkean?

Ez. Esan beharrekoak hementxe esan!

Tom, zoaz bi puroren bila. Zer markakoak erretzen dituzu?

Esan beharrekoak esan, eta kitto!

Ekarri "El Garcia" pare bat.

Berandu nabil.

Zer leporatu nahi didazu?

Maitasuna besterik ez, Shaft. Maitasuna eta begikotasuna.

Nik zuri ere bai. Tira, hustu barrena.

Nik jakin nahi dudan zerbait omen dakizu.

Zurrumurru pila zabaldu da erdialdean.

Gure jendeak doinua aditu du, baina hitzak ez.

Beltzok ahoa itxita kantatzen dugu eta, teniente.

Ez al ginen elkar hartuta?

Bai, baina zuk salatari nahi nauzu, eta nik esaten dizut: "Hor konpon."

Zer dela eta etorri zaizkizu bila bi morroi Harlemdik?

Anaia espiritualak ziren. Bostekoa estutzen ikasi nahi zuten.

Aurkitu zaituzte?

Jakina, ez nabil ezkutuka.

Zerbait aurkitzen baduzu, deituidazu. 38. barrutian nago oraindik.

Ondo da.

Nora demontre zoaz?

Larrua jotzera. Nora zoaz zu?

Ondo beroa du horrek ahoa!

Ahoberoa izateko bezain gizona da eta.

Zer esan dizu?

Ezer ez.

Horrelako jendea estutu egin behar da.

Horrelako jendea ezin duzu estutu.

Emaidazu txikle pakete bat.

Zarata egiten baduk, akabatuko haut.

-Zer duzu, Shaft jauna? -Laguna ondoezik daukat!

Jim, igogailu bat igotzeko.

Hau niretzat!

Geldi hor, gizona.

Non daukak kidea?

Ireki atea.

Esaidak 30 segundotan zer arraio nahi duzuen nigandik.

Poliziak jakin nahiko dik zergatik bota duan putakume hori leihotik.

Bizirik edo hilik aurkituko haute. Tira, zer arraio daukak kontatzeko?

Bumpy...

Bumpyk esan digu zu erdialdera eramateko.

Niri egurra emateko esan dizue?

Zu hara eramateko.

Horrek ez du zentzurik.

Zure bulegora iristen zara. Lagun bat gaixorik dakartzula.

Bat-batean, ezezagun bat agertu eta borrokan hasten zaizu.

Zure laguna leihotik behera erortzen da. Zergatik, Shaft jauna?

Galdeiozu borroka hasi zuenari, Leibowitz jauna.

"Tex" du zure adiskideak izena? Besterik gabe?

-Ez du abizenik? -Hori da.

Ezin dut hori irentsi, Shaft.

Hori baino gehiago dakizu zuk: borroka zergatik hasi den, adibidez.

Ustea eta froga oso gauza desberdinak dira.

Zure adiskide guztiak horrela armatuta ibiltzen dira?

Nor den ikusi behar.

Nire adiskide beltzak ez dira jadanik untxiak bezala korrika ibiltzen.

Ez niri adarra jo! Giltzapean sartuko dizut zeure ipurdia!

Eta nik auzitara eramango zaitut atxilotze faltsuagatik!

Gizon hori leihotik behera erori dela sinestea nahi duzu?

-Zer uste duzu naizela, ergela? -Ez galdetu eta ez dizut erantzungo.

Agiri ofiziala daukazu.

Agiria duen inork ezin du ezikusiarena egin krimen batean.

Agiria galduko dudala esan nahi didazu?

Bai horixe! Sinetsidazu eta garbi hitz egidazu!

Nire bizibideari mehatxu egiteak nire eskubideak urratzen ditu, ezta?

Byron...

Utzidazu berarekin bakarka hitz egiten.

Erasotzaile bat elkarrizketatu behar duzu.

Hasi berarekin eta berehala joango naiz.

Kakaztuta naukazu zuk ere. Kontu honi kiratsa dario.

Ez zitzaion gustatuko, nonbait, nola estutu diozun bostekoa.

Badakizu estualdian egon zaitezkeela kontu honengatik?

-Jokabide makurra. Nahaspila handia. -Zuk salbatuko nauzu, Vic.

Tira, saia naiteke.

Baldintza?

Esku batek bestea garbitzen du.

Munduko estualdirik handienak ere ez nau behartuko salatari izatera.

Inola ere ez, txikitxo.

Leihotik behera bota duzuna Bumpy Jonasen morroia zen.

Nik ez dut leihotik behera inor bota, teniente.

Bumpyri ez zaio gustatuko.

Niri bost axola hori! Zergatik ari zara niri galdezka?

Bi aste daramatzagu zurrumurruak entzuten.

Hori esan didazu.

Badakigu Panterak ez direla.

Ezta Jaun Gazteak ere. Baina zerbait egosten ari da nonbaiten.

Eta zer den jakin nahi dut...

...gorpuak kontatzeko kalkulagailua erabili aurretik.

Bumpyk zerbait nahi du zugandik.

Berak badaki zer gertatzen den. Eta horixe da nik jakin nahi dudana.

Ez nor, zer baizik.

Nire bihotz beltza hunkituta daukat zu gutxiengoez hain kezkatuta ikusita.

Tira ba, Shaft! Zer da beltzen kontu hori?

Ez zara hain beltza.

Zu ere ez hain txuria, txikitxo.

Ondo da.

Superbeltzarena egin nahi duzu.

Nik ere egingo dut neurea.

Nahi gabeko hilketagatik atxilotu zaitzakegu oraintxe bertan!

Leibowitz-i adarra joko diozu, baina ezagutzen duzu legea.

-Hiltzailetzat salatu zaitzakegu. -Salatu besterik ez.

Bai, baina agiria kenduko dizute.

Sei hilabetez egongo zara negoziotik kanpo.

Egon nahi duzu sei hilabetez negoziotik kanpo?

Kale gorrian.

Arma-baimenik gabe. Sei hilabete!

Bumpy zeure bila daukazula eta infernua lehertzeko zorian?

Hori nahi baduzu, hori izango duzu.

Ikaratu egingo nauzu, teniente.

Istilua ez da zuretzat bakarrik, sarraski bat izango da Harlemen.

Hori nahi duzu?

Esaidazu zer gertatzen den, hori baizik ez dizut eskatzen!

Ez izenik, ez lekurik; hori baizik ez!

Ez dizut eskatzen inor salatzea.

Esaidazu jokoaren izena, arauak ezagutzeko.

Pentsatuko dut.

Ondo da; oraingoz, konforme.

48 orduko epea duzu kalean, eta gero berriz hitz egingo dugu.

Baduzu Bumpyren telefonoa?

Ederki.

Ospa. Leibowitzengana noa.

Ondo da.

Ikusi arte.

Hara!

Okerreko zenbakia.

Ixo. Zenbaki zuzena daukat.

Shaft naiz.

Nola lortu duzu zenbaki hau?

Metroko komun bateko paretan aurkitu dut.

Zure bila nabil.

Bulego bat daukat.

Tori.

Eskerrik asko.

Gaztain-zorro bat, mesedez. Egun hotza gaurkoa, ezta?

Bai, bai. Gaztain onak.

Zenbat da?

25 zentimo.

-Tori. Ondo izan. -Eskerrik asko.

Ei, taxi!

Zer kristo da hau?

Txuri putakumea!

Taxi! Taxi!

Hemen egongo zela esan badu, hemen egon behar luke.

Ireki atea.

Ezin du esan hemen egongo dela...

Comments

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left