Cannibal Holocaust

Cannibal Holocaust

Download Basque Subtitle

Release info

Cannibal Holocaust Uncut 1980 DVDRip XviD-QiX
A Commentary by jon_azpi
Beldurrezko film gore italiarra, ingelesez grabatua. Amazoniako indigenekin erreportaia egitera joan ziren dokumentalista batzuen film zati galduak aurkitu dute... Ustezko material dokumental horrekin osatutako filma da.

Tags

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
XviD
Published on: 2016-04-16
Downloads: 47
Hearing Impaired: No

Basque subtitle preview

The first 200 lines.

GIZAJALEEN HOLOKAUSTOA

Filmaren egiatasunerako…

…jatorrizko bertsioko eszena batzuk bere horretan utzi dira.

Gizakiak ez du ezinezkorik.

Atzo egin-ezinak ziruditen gauzak historia dira gaur.

Ilargiaren konkista, adibidez: Nork aipatzen du hori gaur egun?

Gaur egun galaxia osoa konkistatzeko zorian gaude.

Eta, laster, unibertsoa konkistatu nahiko dugu.

Hala ere, gizakiak ez dakizki bere planetako gauza batzuk.

Alegia, batzuk oraindik Harri Aroan bizi dira, eta gizajaleak dira.

Inguru basati eta bakartu horretan indartsuenaren legea nagusi da.

Oihan horri "Infernu berdea" deitzen diote hango biztanleek ere…

…eta New Yorketik ordu gutxiko tartera dago hegazkinez.

Oroit ditzagun lau amerikar gazte kementsuak…

…oihaneko bizitzaz dokumental bat egitera hara joanak.

Eta oroit dezagun, baita ere, espaziora joan aurretik…

…gure planetan gertatzen denaz gehiago jakin behar genukeela.

Lau amerikar gazte ausart, espazioaren aroaren seme-alabak.

Kamerez, mikrofonoz eta jakin-minez armatuak.

Alan Yates, zuzendaria, hainbat dokumental egin du…

…Vietnamen eta Afrikan.

Faye Daniels, bere andregaia, eta gidoigilea.

Bi kamerak eta adiskide minak: Jack Anders eta Mark Tomaso.

Lau gazte horiek ez dira sekula itzuli.

Bota diezaiogun begiratu bat beren abenturaren hasierari.

Brasilen eta Peruren arteko mugan zeuden hemen.

Rio Ocoro-ra eramango zituen hegazkin bat hartzeko zorian.

Handik aurrera, oinez jarraituko zuten…

…Amazoniako oihan sakonera…

…"Infernu berdea" deritzan lekura.

Ez duzue beldurrik?

Ez. Egona naiz hauekin beste leku arriskutsu batzuetan.

Zer diozu zuk, Alan?

Gauza bakar batek ikaratzen nau:

Ezkontzak!

Ipar Poloraino eraman ninduen ezkontza atzeratzeko!

Oraingoan ere gauza bera egin dizu ba.

Baina hau azken aldia izango da!

Ea osorik etxeratzen garen.

Ederki, goazen!

Zuek ez zarete abentura honetara doazen lehenak.

Espedizio bana izan zen 1959an eta 1967an.

Eta haietako inor ez zen itzuli.

-Smith eta frantses talde bat. -Bai.

Frantsesak, umegorriak, txotxolo kuadrila galanta.

Inoiz ez dute ezer ondo egiten.

Guretzat, zailtasuna ez da existitzen.

Eta ezinak denbora gehixeago eskatzen digu.

Itzuliko gara!

Hau Felipe da, gure gidaria.

Horiek dira haien azken irudiak.

Bi hilabete pasatu dira eta ez daukagu haien berri.

Bizirik ote daude?

Eta hala bada, non daude?

Galdera horiei erantzun nahi lieke erreskate taldeak…

…New Yorkeko unibertsitateak eta panamerikar telebistak ordainduak.

Eskerrik asko onartzeagatik, Monroe irakaslea. Suerte on.

Harold Monroe irakaslea antropologo bikaina da.

Hainbat espediziotan ibilia da kultura primitiboak aztertzen.

Baina hau izango da Amazoniara doan lehen aldia.

Tori, teniente.

-Ederki, Monroe… -Itzaliko al duzu hau?

Eskerrik asko.

Antropologoak eta misiolariak jende berezia zarete.

Horrelako infernurik ez balego, asmatu egingo zenituzkete.

Edozer gauza emango nuke beste nonbait egotearren.

Saiatuko naiz arazorik ez sortzen.

Badakit nahikoa arazo baduzula, bestela ere.

Baina argi hitz egin behar dizut.

Ez, eskerrik asko.

Zure laguntza behar dut espedizio hau antolatzeko.

Ezin ezetz esan.

Gure eta zure gobernuak gomendatuta zatoz.

Baina ezin dut ziurtatu arnasa hartzen itzuliko zarenik.

Badakit ez dela igandeko txango bat izango…

…baina hau ez da oihanera noan lehen aldia.

Txakur-pixa dirudi!

Teniente…

Pizgailu hau Faye Danielsena zen.

Zatoz, zure gidaria aurkeztuko dizut.

Onena da, berarekin moldatzen bazara…

Chaco, hau Monroe irakaslea da!

Pozten naiz zu ezagutzeaz.

Tenientea esaten aritu zait zer gidari ona zaren.

Hori dena eraman nahi duzu oihanera?

-Bai. -Ezta pentsatu ere.

Armak, munizioak eta botikak. Ez da besterik behar.

Esan nien zure lagunei:

Karga astunago, nekea handiago, eta heriotza hurbilago.

Ondo da. Gauza bakarra jakin nahi dut…

Ba al dugu aukerarik haiek bizirik aurkitzeko?

Auskalo. Nik bakarrik dakit…

…bizia arriskatuko dugula alu horiek erreskatatzeko.

Goazen yakumoa ikustera.

Yakumoak gerrari handiak dira.

Ez diote inori beldurrik, "Zuhaitz-jendeari" izan ezik.

-"Zuhaitz-jendea"? -Ezein gizon zurik ez ditu ikusi.

Edo ikusi dituztenek ezin izan dute ikusitakoa kontatu.

Ikusi duzu hau?

Teri-ko kakalardo sakratua dirudi.

Hori da. Hau xaman baten semea da.

Jaguarraren espirituari eskainia izan da.

Horregatik zebiltzan etxetik hain urrun.

Zer esan nahi duzu?

Harrapatu dituzte, baina berez ez dira gizajaleak.

Zeremonia erlijiosoren bat egiten ariko ziren…

…oihaneko espiritu gaiztoak uxatzeko.

Gizon zurien espirituak.

Segi irakasle. Ez kezkatu yakumo horrengatik.

Ez ahitu indarrak basati honi laguntzen.

Gu baino aukera gehiago ditu bizitzeko.

Segitu dezakezu?

Hemendik zeharkatu behar dugu ibaia.

Baina ez dago pirañarik. Goazen.

Mugi, mugi.

Ez dago pirañarik, baina badaude kaiman gosetuak.

Izainak!

Utzi kaka hori bakean!

Berak bakarrik ezin badu, beste hirurok…

Ez saiatu berriz! Hemen nik agintzen dut.

Eta putakume honek jakin behar du nork agintzen duen.

-Izugarria da. -Chacok arrazoi du.

Hau gorrotoz betea dago. Deskuidoan, lepoa moztuko dizu.

Hemendik pasatu dira. Yakumoek zulo bat egin dute janaria prestatzeko.

Horrek esan nahi du arrasto berean goazela, ezta?

Bai.

Suerte handia dugu.

Aizu! Ezagutzen ditut hortz hauek.

Hau Felipe Ocaña da.

Nik bezain ondo ezagutzen zuen oihana.

Hori entzunda, primeran sentitzen naiz.

Zer hutsegite egingo zuen?

Bere herritik gertu sentitzen da, bere jendea usaintzen du.

Horra gure afaria.

Arratoi bat. Gaur haragia jango dugu.

Bejondeizula, Miguel!

Mugi, gose naiz eta.

Gaur baraurik, bai horixe!

Zer arraio ari zara?

Gure adiskide yakumoarentzat da.

Zera honen pittin batekin, ihes egitea ahaztuko zaio.

Oso pozik jarriko da honekin. Ikusiko duzu.

Drogazaleak oihanean.

Emaiozu pixka bat hemendik!

Arratoi-urdaila! Asko gustatuko zaio.

Gustatzen, ezta? Dena zuretzat!

Zer arraio da hori?

Adulterioa zigortzeko erritu bat dela uste dut.

Horixe da. Eseri eta gozatu ikuskizunaz.

Gero, herriraino eramango gaitu eta.

Ez izan ergela!

Lasai, irakasle!

Zigor hori Jainkoaren agindutzat daukate.

Berak ez balu andrea hil, tribukoek bera hilko zuketen.

Badator!

Goazen bere atzetik!

Itxoitea besterik ez zaigu geratzen.

Asmatuko al duzu zertarako den hau?

Ea asmatzen dudan.

Ez dute jakingo zenbat garen guk haiekin hitz egin arte, ezta?

Azkar ari da ikasten, ezta, Miguel?

Izugarria da!

Badatoz.

Non? Ez dut ezer ikusten.

Ez kezkatu. Hor daude.

Badakit hor daudela! Baina non? Ez dut ezer ikusten!

Gure enbaxadorea bidaliko diet.

Estualdian egongo gara, beharbada.

Dedukziozko arrazoibidea arte bihurtzen duzu zuk.

Sena… Zure adiskideak nahasita daudela dirudi.

Itxaron!

Miguelek hau lortzen badu, botila whiski bat erosiko diot.

Horrela, asmo onez datorrela adierazten die.

Orain agertuko dira.

Zer arraio ari zara? Zelata batera eramango gaituzte!

-Ez, hori seinale ona da. -Ez al nauzu engainatuko?

Gerrari kementsuak direla frogatu nahi digute.

Eta gu beren herriraino joatea nahi dute.

-Beren atzetik? -Presoa emateko eta hitz egiteko.

Ez da ideia ona. Afaltzeko nahi gaituzte.

Chaco…

Ezikusiarena egin.

Zure lagunek tiro egin zioten.

Ea ez den hiltzen tratua egin aurretik. Mugi, Miguel!

Lasai hartu arnasa. Orain ondo gaude.

"Kimnanma".

"Hisimo" edateko ohorea izango duzu, ez?

Bai.

Bila ari garen taldea oihanaren erdialdera joango zen…

Edo "Mato"ren erdira. Eta hara ez da inoiz gizon zuririk iritsi.

Lurralde hau bi tribu gizajaleren mendean dago.

Odolzale hutsak direnez, gainerako tribuek beldur diete.

Baita yakumo tribuko gerrari ausartek ere.

Bi tribu horiek nagusi dira "Infernu berdean".

Elkarren kontra etengabe ari dira gerran…

…yanomamoak edo "zuhaitz-gizonak"…

…eta shamatariak edo "padura-gizonak".

Batzuek besteak ehizatu nahi dituzte, eta gero jan.

-Honek lehortuko zaitu. -Ez, mila esker.

Yakumoek Alan Yatesen taldeari botatzen diote beren kalteen errua.

Comments

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left