Very Bad Things

Very Bad Things

Download Basque Subtitle

Release info

Very Bad Things[1998]DvDrip[Eng]-aXXo
A Commentary by jon_azpi
Komedia beltza. Fisher laster ezkonduko den mutila da, eta lagunek despedida antolatuko diote Las Vegasen. Jaian, hil egingo dute puta bat, eta lagunen arteko mesfidantzak eta amorruak azaleratuko dira.

Tags

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
Published on: 2016-04-22
Downloads: 45
Hearing Impaired: No

Basque subtitle preview

The first 200 lines.

OSO GAUZA TXARRAK

-Txeke guztiak bidali dituzu? -Baietz uste dut.

Uste duzu?

Egun batzuk lehenago

Txeke asko bidali ditut. Denak, uste dut.

-Ezkon-tartarena? -Bidalia.

-Argazkilariarena? -Bidalia.

-Hotelarena? -Bidalia.

-Musika taldearena? -Hori eraman egin nien.

Karpa?

-Eta Townsed epailearena? -Karparena…? Ez dakit.

Karparen txekea ahaztu zaizu?

Zergatik ahaztu zaizu karparen txekea?

Zer? Ahaztu egin zait.

Ezin dituzu karpakoak hain arduragabeki tratatu.

Badakit, eta ez naiz haiekin arduragabeki ari.

Kyle, ni bakarrik egiten ari naiz dena.

-Badakit. -Jo eta ke aritu naiz.

Den-den-dena egin dut. Bakarrik!

Bakarrik egin dut dena. Den-dena!

Ezkondu aurreko festaren txekeak ez zaizkizu ahaztu, ezta?

-Hor al dago koxka? -Ez!

-Hitz egigun berriz horretaz. -Ez, ez.

Txeke horiek postarako bidea egin dutela besterik ez diot.

-Ez dakit ba. -Harrituta nauka…

…zer ondo antolatu duzuen Las Vegaseko egonaldia.

Ez dut nik egin. Lagunek prestatu dute dena.

Eta Boyd izango da, noski, gauza guztien sortzailea.

Bai, Boyd ari da dena antolatzen.

Robert Boyd haizeputz galanta da.

Robert Boyd.

Tina? Hau da tratua.

5 mutil dira. Mutil jatorrak. Nire lagunak.

Zuzenean deitu dizut, agentziaren bidez ez egiteko.

Ez sartu etxean!

Hori da. Eskura ordainduko dizugu.

Itxaron.

-Itxarongo al duzue kanpoan? -Begira gaude, besterik ez.

Kanpoan egon, nik telefonoan bukatu arte.

Zergatik?

Horrela egiten dugulako.

Mugi.

5 mutil dira. 900 dolar.

Dantza bakarrik. Gainerakoa, aparte. Bai?

Zure lagun batzuekiko harremana berraztertu beharko duzu noizbait.

Bereziki, nor?

Charles Moore.

Ez zaizu Moore gustatzen?

Ez diot behar bezala antz ematen.

Ederki, baina 3. mailatik ezagutzen dut.

-Arraroa da. -Isila da.

-Arraroa da. -Gutxi hitz egiten du.

Zergatik? Atzeratua da?

-Mekanikaria da! -Arraroa da.

Kyle, gehiago espero nuen zugandik.

Zer gehiago espero zenuen ba…?

3 eguneko biharamuna izango duzu…

…telebistako haiek bezala: mozkortuta eta putekin joz.

Eta gero ezkondu egiten dira!

Hotel merkeko puta-kiratsa dariela!

-Hori absurdoa da. -Telebistan ikusi nuen!

Ez naiz ezkonduko hotel merkeko puta-kiratsarekin!

Ez naiz arrunta. Izaki berezi bat naiz.

Ez naiz besteak bezalakoa eta ez naiz arrunta izango.

-Gehiegi eskatzea al da hori? -Ez zara arrunta izango!

Tori hau, laztana. Bazkaltzera joango gara edo…?

Laztana…!

Maite al nauzu?

Horixe maite zaitudala.

-Zenbat? -Bihotz-bihotzez.

Musu emadazu.

Ziur ez dagoelako da.

-Ez dakit. Oso estresatuta dago. -Ziurtasunik ezak barrena jaten du.

-Zer esan nahi du horrek? -Ez duela ziurtasunik.

-Zertaz? -Ba…

Michael Berkow.

Itxaron pixka bat.

14.3. Mila esker.

15.5.

44. 19.83. 9etan.

Begiraiozu.

Leihoek lehertu egin behar lukete musker gaizto horien amorruz.

Bera zoriontsu izatea besterik ez dut nahi.

Goizero iratzargailu bera eta zarata bera.

Dutxa bera, toalla bera, eskuila bera, bizar-laban bera.

Txanpu bera, xaboi bera…

Izurritea da, Fisher.

Ezkontzeraz zoaz. Ez da goxoa izango. Okerragoa.

18 gurpileko zementu-kamioia zure gorputza zapaltzen.

-Ez dut arnasa ondo hartzen. -Ez noski.

Zorabiatuta sentitzen naiz…

…bi minutu pasatzen baititut arnasa hartu gabe.

Nire etxetik irtengo gara, 3 ordu barru.

Etorri nahi baduzu, ondo bukatu kontuak.

-Lehenengo… -Ez nago jolasetarako.

Hizketan ari ginen. "Barkatu" esan behar zenuen.

-Fisher, barkatu. -Lasai. Han egongo gara.

Zu, bai. Michael, 3 ordu dituzu.

Ondo da.

Kankailua, itsua eta tentela.

-Zure anaia da ba. -Harri eta zur nauka.

Ikarati hutsa da. Ez dut hori merezi.

Kyle Fisher.

Arazoak ditugu.

Arazoak?

Eserlekuekin.

-Tira… -Hasieran esan zidaten…

…aulki bigungarridunak izango zirela.

Eta orain esan didate gaizkiulertu bat izan zela.

Ezin omen dizkigute eman.

Eta zein emango digute?

Bigungarridunik gabeak.

-Zer egingo dugu? -Hara joango zara.

Nora?

Aulkien kontu hori konpontzera.

3 ordu barru Las Vegasera joatekoa naiz.

Zure laguntza behar dut!

Gero deituko diet.

Maite nauzu?

Inoiz inor maite litekeena baino askoz gehiago.

Aulkiena konponduko duzu?

Adamen etxetik abiatuko gara. Etorri agur esatera.

Baliteke.

Tommy, Adam Jr., begiratu ondo.

Begira zer itxura txukun eta itxurosoa duten.

Gizarte modernoko herritar agurgarriak.

Horixe gara.

Irribarre egin.

Irribarre egin!

Irribarre egin!

Irribarre. Irribarre…

Agur, maite zaitut.

Ondo pasa.

Bihar etorriko naiz.

Ez erre autoan. Adam Jr. gaixotu egiten da.

Entzun duzu, Boyd? Ez erre!

-Nik gidatuko dut. -Ezta pentsatu ere.

Boyd, hitz emaiozu kamerari ez duzula erreko.

-Ez dut erreko. -Eskerrik asko.

-Agur, aita. -Ez erre!

Ez dugu erreko!

Agur!

Las Vegas!

Goazen txakurra bainatzera.

Eta oker banago? Eta zopa ekarri badut?

-Ixo, ergela! -Nire iritzia da, ostia!

-Iritzi txoroa da, ostia! -Mila esker.

Zure burua entzuteko hitz egiteko ohitura hartu duzu.

-Boydek esan zuen… -Ez nazazu tartean sartu.

-Ze kristo esango nuen! -Esan zenuen…

Bi bikotetik bat dibortziatu egiten da.

Esan egin zenuen.

Astazakila zara!

-Astazakila zu! -Zergatik?

-Arrazoi askorengatik. -Emadazu bat.

-Emadazu arrazoi bat. -Ez dut nahi.

-Emadazu arrazoi bat! -Ez dut nahi.

-Emadazu arrazoi bat! -Ez dut nahi.

Ixo!

-Emadazu arrazoi bat. -Ixo!

Emadazu arrazoi bat.

Ixo!

Ergela zara. Horra.

"Culver jai-hornidurak"?

Aulkien sailarekin hitz egin nahi dut.

-Ezin zenuen itxaron? -Deia ordainduko dizut.

Hilabeteko faktura dut. Nola jakingo dut zein den zurea?

-Nirea erabili. -Txorakeriarik, ez!

-Zu bai txoroa, zekena! -Zekena?

Pentsatzen duzuna esan: "judua". Esan ezazu.

-Hori da. Judua zara! -Banekien hori esango zenuela.

Ixo! Aulkien saileko norbaitekin hitz egin nahi dut.

-Judu batek bezala gidatzen duzu. -Gidari judua!

4 ordu eta 15 minutu! Nik 3retan egingo nuke.

-Ez didate isunik jarriko. -Gidari motela, putakumea!

Mugi!

Kyle Fisher naiz, astebete barru ezkonduko naiz.

Zuei eskatu genizkizuen ezkontzako aulkiak.

Bai, itxarongo dut.

Itxaron? Iristean deitu ezazu.

Horra judua!

-Moztu deia! -Arazo bat dut aulkiekin.

-Ez itxaron! Moztu! -Ez, ni ez naiz Tony!

45 zentimo minutua!

Ez naiz Tony. Tonyren zain nago.

-Bai? -Kaixo.

-Bai? -Kaixo.

Maitea, zu al zara?

-Kaixo. -Kaixo.

Espetxetik deitzen didazu?

Oraindik ez.

Zer dakizu aulkiez?

Zer?

Ea zer dakizuen aulkiez.

Aulkiak? 3 dei egin dizkiet.

Zer? 3 dei?

Baina ezin dut burutik kendu zenbat maite zaitudan.

Hala behar du.

Hala da.

Zer ari zara?

Comments

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left