The first 200 lines.
Isildu eta arnasari eutsi ohi nion,
hanka sartzeko beldur nintzelako.
Isilik geratu eta ados agertzen nintzen.
Aukerarik nuela ahaztu izan banu bezala,
ni menderatzen utzi nizun.
Ez nuen ezeren alde egin,
baina dena sinetsi nuen.
Makurrarazi ninduzun, baina zutitu nintzen. Ei!
Orain prest nago.
Entzun nire ahotsa, entzun soinu hori.
Trumoiek bezala, lurra astinduko du.
Makurrarazi ninduzun, baina zutitu nintzen.
Presta zaitez, nekatu naizelako.
Dena ikusten dut, orain ikusten dut.
Tigrearen begirada dut, borrokarena.
Su artean dantzan,
txapelduna naizelako,
eta nire orroa entzungo duzu.
Ozenago, lehoiarena baino ozenago,
txapelduna naizelako,
eta nire orroa entzungo duzu, a-a-a-a.
Orroa a-a-a-a.
Orroa a-a-a-a.
Nire orroa entzungo duzu.
Ozenago, lehoiarena baino ozenago,
txapelduna naizelako,
eta nire orroa entzungo duzu, a-a-a-a...
ERDIALDEA
Horiek bai hankatxo potoloak!
Zein politak, atximur egin nahi diet!
Zure familiaren antz handiagoa du!
Zer ematen diozue jateko? Galanta dago!
Zer moduz egun librea? Atseden hartzen ari zara?
Apur bat. Zerbitzari lana hartu dut gerorako.
Zergatik egingo duzu lan igandean?
Diru nahikoa dugu.
Etxera etorri beharko zenuke.
Zure mira dut.
Nik ere zuen mira dut.
Ama, joan beharra dugu.
Umeak jan behar du.
Ados. Zaindu ondo umea.
Lanera joan behar dut.
Agur.
Agur, ama! Zure mira dugu!
Zergatik goaz amonarenera?
Planak ditut eta ez dakit zuekin zer egin...
Nire gauzak ez ukitzeko baino ez nion esan. Ez da nire errua utzi izana.
Txistua bota diozu!
Neskak! Nahikoa da!
Hau buruko mina, ezin dut honela gidatu!
Esan Chloeri barkamena eskatzeko Mindari.
Zergatik? Beste norbait kontratatu dezake.
Aizu, nire arropak jantzi dituzu berriz?
Tentsioak ez du behera egin gobernu zentralaren egoitzaren aurrean,
non ikasleen protestek trafikoa geldiarazi duten
Harcourt eta Connaught errepideetan bilduz.
Txinak martxan jarri duen planaren arabera, Hong Kongeko hautagaiek
gobernuaren kontrolpeko batzorde baten onarpena beharko dute.
Manifestatzaileek aldarrikatu dute Hong Kongeko
hauteskundeak apartekoak izan behar dutela,
Beijingen esku hartzerik gabe.
Desobedientzia zibilaren aldeko mugimenduko
liderrek jaso duten babes berria dela eta, gora egin dute
manifestariek...
Barkatu. Sentitzen dut.
...ehundaka izatetik milaka...
Barkatu.
...euritako koloretsuen pean bildu dira.
Manifestarien eskaerak...
Sufragio unibertsala nahi dugu!
Tony!
Zergatik zatoz berandu?
Nire amonaren lagunekin gosaltzera joan naiz.
Gero, mahjongean jokatzen ibili gara.
Txantxetan nabil. Auto-ilara bat zegoen.
Jende asko atera da.
Ez nuen uste...
Eta gizon gazteak borrokara deitu zituzten,
baina nekazariaren semea ezin zen gerrara joan
hanka apurtuta zuelako.
Hau kontatu dizuet, gauza on eta txarrei garrantzia ematen diegulako,
Jainkoaren plana ezagutu gabe.
Beraz, gauzak onak edo txarrak iruditu arren, fedea izan behar dugu,
eta Jainkoak plan bat duela sinetsi.
Entzun, Clarke ez da lanera etorri,
oso ezohikoa da, kezkatu eta berarekin harremanetan jarri naiz.
Ondo da. Mila esker abisatzeagatik.
Momo. Momo!
Momo!
Momo.
Hor zaude.
Ez izan beldurrik.
Heldu gara ia.
Izan zintzoa.
Ez izan beldurrik.
Hotelean bizitzea itzela da.
Oso garestia izango da.
Zenbat daramazue hemen eta zenbat hoteletan?
Hiru hoteletan egon gara azken lau urteetan zehar.
Umea jaiotzean zer egingo dugun galdetzen diot,
esnea berotu behar dugunean, adibidez.
Eta?
Zero sakatu eta kito.
Aizu, Essie!
Entsalada prest dago.
Z letra! Zaratak logelan... 44!
Aupa, Puri!
Puri! Non ibili zara?
Barkatu. Entsegua luzatu egin da.
Entzunaldi irekia da, edonor joan daiteke...
Zer egingo duzu? Bizkotxoa prestatu?
Talentu lehiaketa da, ez sukaldaritza lehiaketa!
Dena den, ezin naiz joan, lana dut.
Hilary andreari goiza libre eskatu diot joateko.
Zergatik ez egun osoa, Cici?
Etenik gabe gogoraraziko zidalako.
Ez du merezi.
Puri da irabazteko aukera duen bakarra.
Aukera? Irabazi egingo dut!
Ez hasi berriro.
Egin barre nahi baduzue,
baina abeslari ospetsua izango naiz, ikusiko duzue!
E letra. Eder hori... 74!
Hilary andreak sartu al dizu hori buruan?
Ametsak ez dira gauza bera zuretzat eta berarentzat.
Berak dirua du!
Hilary andrea gogoko dut.
Zergatik? Aulki tolesgarria eman dizulako?
Hilary andreak dio geure burua errespetatu behar dugula.
Zer esan nahi du horrek?
Ez dugula geure burua errespetatzen kartoi gainean esertzen garelako?
Edo laguntzaileak garelako eta izango garelako?
Hain azkarra bada,
zergatik ezin dio Hilary andreak senarrari eutsi?
Hilary andre gaixoa, gaizki pasatzen ari da.
Aurrekoan leihoak ireki zituen,
eta egongela urez bete zen.
Normala da burua galtzea jakitean
zure senarra askoz gazteagoa den emakume batekin oheratzen dela.
Zer?
Ez egin harritu plantak.
Badakizu norbait ikusten ari dela.
Nola dakizu hori?
Nor da?
Emakume korearra, umea galdu zuena.
Nola du izena?
Mercy. Jatetxera etortzen da maiz.
Batzuetan elkarrekin etortzen dira...
Janaria eramateko eskatzen dute beti!
Jainko maitea...
Jakingo du Hilary andreak?
Puri, ez sartu tartean.
Zure nagusia da, mugak errespetatu behar dituzu.
Hori da.
Bingo!
Hilary andrea desberdina da.
Nire laguna da.
Laguna?
Ez zaitez ergela izan!
Kontuz ibili behar zara.
Dena dakigu jende honi buruz,
beren lagunik onenek ere ez dakizkiten gauzak barne.
Imajinatu dakigun guztia esango bagenie!
Nire andreari esango nioke...
Dianaren jaunarekin larrua jotzen ari dela dakidala!
Nik nagusiari esango nioke bere emaztea...
20 urteko auzokoarekin oheratzen ari dela!
Eta nik andreari esango nioke senarra...
Cici gainkatzen ari dela!
Normala da honelako ipurdia izanda!
- Kaixo, Hilary. - Olivia. Kaixo.
Euri asko ari du, barkatu. Luze daramazu zain?
Horrelako bi hartzeko adina.
Auto-ilara izugarria zegoen.
Lurralde Berrietatik etorri naiz
neskak amonaren etxean utzita,
Mindak lana utzi duelako.
Orain, laguntzaile berria aurkitu behar dut.
Eta Minda?
Ez dut horretaz hitz egin nahi. Ng goi, Kevin.
- Kaixo, Chu andrea. - Kaixo, Kevin. Te bat.
- Bai. - Xanpaina hartuko du.
Ezin dut edan. Dieta egiten ari naiz.
Xanpaina hartuko du.
Aukera aparta.
Zer?
Goizean dibortzioa eskatu dut.
- Zer? - Horregatik xanpaina.
Nire askatasuna ospatzeko.
Baina ez da ezer gertatu, ondo zeundeten.
Olivia.
Ez geunden ondo,
eta badakizu luze generamala horrela.
Ondo da.
Davidek dibortzioa eskatu dizu?
Ez, ez dago beharrik.
Beste batekin oheratu da.
Gizon guztiek egiten dute, ez du amaitu dela esan nahi.
Ados.
No comments yet. Be the first to leave one.