Se7en

Se7en

Download Basque Subtitle

Release info

Se7en 1995 DVDRip XviD-DiSSOLVE
A Commentary by jon_azpi

Tags

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
XviD
Published on: 2019-04-07
Downloads: 194
Hearing Impaired: No

Basque subtitle preview

The first 200 lines.

Bizilagunek elkarri garrasika entzun dituzte, bi orduz.

Beti bezala. Gero, tiroak entzun dituzte. Bi kanoiak.

Hilketa pasionala.

Bai.

A zer pasioa dagoen horma hartan.

Kasua konponduta dago. Paperak bete, eta kitto.

Umeak ikusi al du?

Zer?

Umeak.

Zer galdera demontrea da hori?

Asko poztuko gara denok alde egiten duzunean, Somerset.

Zu beti horrelako galderekin: "Umeak ikusi al du?".

Nori axola dio? Hilda dago. Emazteak hil du.

Gainerakoa ez da gure kontua.

Somerset detektibea?

Mills detektibea naiz.

Teniente, barkatu horrela tartean sartzea…

…baina duela 20 minutu iritsi, eta hona bidali naute.

Hara…

Mills?

Joan gaitezen taberna batera: eseri, eta berriketa…

Komisariara joan nahi nuke.

Ez dugu asti handirik trantsizioa egiteko.

Gauza bat galdetu nahi nizun telefonoz hitz egin dugunean.

Bai.

Zergatik hona?

Ez dizut ulertzen.

Ahalegin handiak egin dituzu lekuz aldatzeko.

Hori da bururatu zitzaidan lehen galdera.

Zure arrazoi berengatik.

Edo alde egitea erabaki baino lehen zenituen arrazoi berengatik.

Oraintxe ezagutu nauzu.

Beharbada, ez naiz galdera ulertzen ari.

Oso erraza da.

Gogotik borrokatu zara hona etorri ahal izateko.

Inoiz ez diot inori hori horrela egiten ikusi.

Lana ondo egin dezakedala uste dut.

Estimatuko nizuke elkarri potroak ukitzen hasiko ez bagina.

-Zuk agindu behar baduzu… -Bai.

Begira eta entzuten ikusi nahi zaitut, bai?

Ez naiz denbora-pasa egon Taco Bell bat zaintzen.

-5 urte daramatzat Hilketa Sailean. -Hemen ez.

Ulertzen dizut.

Hurrengo zazpi egunetan, gogora ezazu hori, mesedez.

ZA7PI

ASTELEHENA

Esan? Bai.

Ondo da.

Berriz esan.

Ez al ginen hona etorri traktoreengandik ihesi?

Serpicok alde egin behar du.

Makar txiki hori kendu beharko duzu ba.

Begi honetan, Serpico.

-Kendu didazu? -Bai.

Ederki.

Kafea? Ez?

Ez dugu ezer ukitu. Aurkitu bezala dago dena.

Zer ordutan izan da heriotza?

Esan dizut ez dudala ezer ukitu.

Espageti-plater batean sartua du aurpegia duela 45 minutu.

Ez al du inork egiaztatu bizirik ote dagoen oraindik?

Totelka hitz egin al dut?

Espageti-saltsa da hartzen ari den arnas bakarra.

-Honela aritzen zarete hemen? -Barkatu, detektibe.

Baina bere kaka eta pixa gainean eserita dago.

Bizirik balego, ez zen han geldituko.

Ondo da, eskerrik asko.

Eskerrak zuri.

Jakin nahi nuke…

…zer helburu zuen arestiko elkarrizketa horrek?

Ez dakit.

Zenbat aldiz aurkitu du Barney Fifek hilik ez dagoen gorpurik?

Berdin dio.

Guinnessera deitu. Errekor bat dugu hemen.

Dekorazio-aldizkari batera, hobe.

ESPAGETI-SALTSA

Nork esan du hilketa izan dela?

Inork ez.

Horren bihotzak urdaiazpiko baten tamainakoa izan behar du.

Hau bihotzekoa ez bada, tira… Ez dakit ba.

Hara!

Zer iruditzen zaizu hori?

Horrelako kasu bat izan genuen behin.

Gizon bat lurrean hilik.

Labana bizkarrean zuela.

Hilketa izan behar zuen, ezta?

Demontre!

Aseguru-poliza handi bat zegoen tartean.

Beraz, bere omoplatoan sartua zuen labanaren punta.

Behin eta berriz huts egingo zuen, zauri pila zituen eta.

Isilik egon zintezke?

Itxoin pixka bat.

Zer?

Hemen ontzi bat dago.

Zer dauka barruan?

Ai ene!

Oka nazkagarria!

Odolik badu?

Ez dut odolik ikusi, Begiratu zeuk.

Pozoia ote da?

Zoragarria! Tristea benetan.

Pozoia ote da?

Forensea kanpoan daukazue zain, neskak.

-Ez dakit denok kabituko garen. -Badago lekua, baina argirik ez.

-Kaixo, zer dugu? -Kaixo.

Mills detektibea, lagunduko diezu ofizialei bizilagunak galdekatzen?

-Zer? -Esan forenseari sartzeko.

Hilda dago.

Eskerrik asko, doktore.

Ikusi dituzu nire txostenak. Ikusi duzu zer egin dudan.

Ez.

Nahikoa ibili naiz atez ate eta errondan.

Luzaroan aritu naiz kaka horretan.

Eta zer?

Nire plakan "detektibea" jartzen du, zurean bezala.

Erabaki bat hartu dut.

Osorik aztertu behar nuen gertalekua.

Ezin nintzen hasi zuk eskarmentu handia ote duzun pentsatzen.

Aizu…

…ez nazazu zirikatu. Ez dizut besterik eskatzen.

Aspaldi hil da.

Eta ez dute pozoitu.

Demontre!

Nola izan daiteke inor hain utzia?

Lau lagunen artean igo behar izan dute mahaira.

Nola sartzen zen potolo alu hau atetik?

Mesedez. Ezin zuen etxetik atera, noski.

Begira honi.

Zer urdail handia duen.

Bitxia da, ordea: luzatu egiten da eta.

Hau bihotzeko zuloa da, eta hor janaria…

Zure hatzari begiratzen diot, baina horrek ez dit ezer esaten.

Distentsio-lerroak ditu duodenoan zehar.

Eta barruko pareta urratua du.

Lehertu arte jan du?

Ez da lehertu. Ez erabat.

Barne-hemorragia bat izan du.

Hematoma bana zeukan ondestean eta sabelaldeko zeharkako giharrean.

Beraz, jaten hil da.

Bai eta ez.

Zer dira ubeldu hauek?

Oraindik ez dakit.

Burua arma batekin estutu diote?

Bai gogor estutu ere!

Demontre, bai.

Aurreko markak armarekin errenkan daude.

Jaun-andreok, hilketa bat dugu esku artean.

Azpian ontzi bat jarri ondoren, jaten ematen aritu zaio hiltzailea.

Astia hartuz, gainera.

Forensearen ustez, 12 ordu baino gehiago.

Biktimari eztarria handitu zaio, ahaleginagatik.

Eta kordea galdua zuen hil denean.

Eta hiltzailea ostikoka aritu zaio, lehertu duen arte.

Sadiko putakume bat, ezta?

Norbait hil nahi baduzu, tiro egiten diozu.

Ez zara arriskatuko hori dena eginez astia galtzen.

-Ekintzak esanahi bat ez badu. -Tira!

Potoloarekin liskarren bat zuen, eta torturatu egin du.

Horra zer sinplea.

Janari dendako bi faktura aurkitu ditugu.

Beraz, hiltzaileak bere zeregina gelditu du…

…eta supermerkatura itzuli da bigarren aldiz.

Eta zer?

Hor konpon! Ni euripean egon naiz egun osoan.

Hau hasiera da.

Hildako bat daukagu, ez hiru.

Ez dago arrazoirik.

Ez hasi zure buru argiarekin bazterrak nahasten, aitu?

Beste kasu bat hartu nahi dut.

-Zer? -Zer?

-Zer? -Zer arraio esaten ari zara?

Hau ez dadila izan nire azken zeregina.

Ez da inoiz bukatuko.

Erretiroa hartzera zoaz.

Sei egun gehiago, eta akabo.

Ez da lehen aldia izango argitu gabe uzten…

Ahal bezainbat argitu izan ditut beti kasu guztiak.

Libre hitz egin dezaket?

Lagunak gara denok.

Honek ez luke bere lehen kasua izan behar.

Banekien! Ez da nire lehen kasua, ergela.

Goizegi da berarentzat.

Hemen naukazu. Aurpegira esadazu kaka hori.

-Kapitaina… -Goizegi da zuretzat.

Bakarka hitz egin dezakegu?

Hau ez dabil ondo. Gauza pertsonal bat da.

-Beharbada… -Ixo, Mills.

Ez daukat beste inor kasu honetarako, ondo dakizunez.

Hau Metro da. Orain ezin zara lekuz aldatu.

Emadazu niri.

-Zer diozu? -Ez badu nahi, pikutara!

Barkatu, baina hor konpon eta adio.

-Emadazu niri. -Ez, beste kasu bat emango dizut.

Tira, Mills.

Alde, eta kitto.

Barkatu, zaharra.

Baina potoloarena konpondu beharko duzu.

ASTEARTEA

ABOKATU BAT HIL DUTE

Hastera goaz. Ixo.

Comments

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left