The first 200 lines.
Bai, chef.
Prest, chef.
Prest.
Pozten naiz lortu izanaz.
Neu ere bai.
Luze neraman diseinuko katua erosi nahian.
Si.
Izan pazientzia.
Lehenago edo beranduago jasoko duzu gutuna. Ez kezkatu.
Ez nabil txantxetan.
Hori espero dut.
Ene.
DESAGERTUTAKO UMEAK HONG KONG
DESAGERTUTAKO PERTSONAK HONG KONGEKO POLIZIA
DEI PUBLIKOA DESAGERTUTAKO UMEAK
ERDIKO MAILAK
Goazen!
Hori da! Mugi!
Zatoz, Gus, zatoz.
Ezin dut ahaztu argazkia,
poliziak aurkitutakoa, ez du zentzurik.
Zergatik zuen Christopherrek Gusen argazkia?
Ez zaizu bitxia iruditzen?
Hil zen bizilagunak nire semearen argazkia zuen.
Ni ez nengoen argazkia atera zuenean
eta Essiek dio berak ere ez zuela ikusi.
Horrek ez du esan nahi
zerikusirik izan zuenik...
Baliteke.
Hori baino ez diot.
Baliteke.
Ikertu behar duzue.
Badakit erantzunik ez izatea gogorra dela,
baina utzi hau egiteari.
Zer egiteari utzi? Nire semea bilatzeari?
Denak susmagarritzat jotzeari.
Ondorioak ditu...
Pista bat da.
Serio hartu beharko zenuke.
Xehetasun guztiak dira garrantzitsuak.
Hori da Chang inspektoreak beti esan duena,
ez al da hau garrantzitsua?
Ezkutuan atera zion argazki bat nire semeari.
Ez al du garrantzirik?
Argazki bat atera zuen.
Ez dute besterik aurkitu.
Zergatik defendatzen duzu?
Ondo ezagutzen zenuen?
Landareak ureztatu eta txakurra ateratzen nuen...
Orduan, ez zenuen ezagutzen.
Ez dut honetarako astirik.
Badakizu zer? Diodana da...
Barkatu, Margaret. Joan behar dut.
Puri, zer zabiltza?
Ezer ez, andrea.
Garbitzen nabil.
Zikin-zikin dago dena.
Berandu helduko naiz bilerara. Arin joan zaitezke?
- Bai, andrea. - Ederto.
Hartu.
Mila esker.
Zure arropa, jauna.
Eramango duzu logelara? Mila esker.
Aupa, Sam, zer moduz?
Sumendia hortxe jarriko dut mahaia jarri ahal izateko.
Eta laba? Ez dugu arto jaraberik.
Amari esan diot. Erosiko du.
100 dolar jokatzen ditut ahaztu baietz.
- Hong Kong edo AEBkoak? - AEBkoak.
Ez duzu AEBko 100 dolar.
- Bai, badut. - Ez duzu.
Lagundu Essieri mahaia jartzen, ados?
Biok. Utzi mugikorra, Daisy.
- Baina, aita... - Tira.
Goazen. Lagundu.
Tira, Philip.
Garbitu eskuak.
Bai...
Zer nahi duzu?
- Azkenik... - Janari kantondarra da.
Ondo da. Jan dezagun bizkor.
Bizkor. Bukatu eta goazen...
Ez ukitu.
Ene bada, tira...
Zaude, lehenengo argazkia.
Zer axola du? Beti zabiltza berdin.
Ez gatoz maiz Hong Kongera. Oroigarri gisa aterako dut.
In The Mood for Love- koa da ?
Ez, hori Gold Finch da.
- Bihar joango gara. - Sekulako filma da.
Bai. Christopher Doyle jenio bat da.
Zer? Berak zuzendu zuen?
Ez, zuzendaria Wong Kar-Wai da.
Kopeta-ilea moztuko dudala uste dut.
Berriz moztu nahi duzu?
Beti damutzen zaizu.
Bai, baina berriz haziko zait.
Baina beti damutzen zara, benetan.
Zer diozu...
Bai, ezta? Gaindituko dut.
Tontolapiko hori. Ez duzu ezer ikasi.
Zer ordutan joango zara?
Gaueko bederatzietan.
- 20:30ean. - 21:00etan.
- 20:30ean. - 21:00.
- 20:30ean. - Zu bai astuna. 21:00etan.
- 20:30ean. - 21:00etan.
- 20:30ean. - 22:00etan.
TSUEN WAN LINEA KWUN TONG LINEA
Deli Way-n zeunden?
Koreakoa naiz.
Ikusi zaitut,
jatetxean.
Korear-estatubatuarra naiz.
Zergatik ez duzu esan?
Esaten ari nintzen
Mei dou- n ikusi zaitudala.
Izkinako jatetxean.
Ikusiko ez nindutela uste nuen.
Zergatik? Ikusezina zara, ala?
Gutxi gorabehera.
Hegan egitea aukeratuko nuke.
Nola?
Hegan egitea superbotere hobea da ikusezina izatea baino.
Nik aberatsa izatea.
Aberatsa izatea ez da superbotere bat.
Esan hori pobreak direnei.
Charly naiz.
Mercy.
- Urte askotarako. - Urte askotarako.
Irakasleak hamar metal aipatzeko eskatu digu.
- Hamar? - Bai.
- Bai. - Aluminioa.
- Titanioa... - Kaixo.
- Kaixo. - Hasi zarete.
Trafiko handia zegoen.
Ez du arto jarabea ekarri.
Ikusten?
Aizu.
Zer moduz eskolan?
Ondo.
Itxura ona du.
NAZIOARTEKO BILTZAR BAPTISTA ONGI ETORRI GUZTIAK
David Starr deitu duzu.
Utzi mezu bat eta deituko dizut.
Kaixo, David.
Badakit haserre zaudela, baina hitz egin dezakegu?
Ez dakit non zauden,
edo zer egiten.
Baina ez dizut horregatik deitu. Jakin nahi dudana da...
gaurko afarira etorriko zaren.
Asko poztuko nintzateke.
Badakizu ezin dudala Richard bakarrik jasan.
Dena den...
Zera...
Deitu eta esan etorriko zaren.
Hemen bizi zara orain?
Zenbat igaro da, hiru aste?
Eta arropa garbitzeko?
Utzi dezakezu gaia, mesedez?
Ene. Hemen bizi zara, ezta?
Non zaudela uste du zure emazteak, presidente jauna?
Banatuko zarete?
Utzi nazazu bakean, mesedez.
- Gaiztoa izan da zurekin? - Aski da.
Mindu zaitu eta alde egin duzu?
Zein sentibera zaren...
Aski dela esan dut!
Kaka!
Txantxetan nenbilen.
Badakit, barkatu.
Korapilatsua da, ados?
Adarrak jarri dizkizu?
Ez. Berak...
Zalantza egin zuen.
Nola?
Asko konturatuko ez balira ere...
Nik ezin dut ahaztu.
Une batez. Bi segundoz. Ezer gutxi, baina...
Poliziak galdekatzen bazaitu
non egon zaren jakiteko
ume bat desagertu delako, zure emazteak
ez luke zu defendatzeko zalantzarik izan beharko,
ezta zerikusirik duzula pentsatu ere egingo.
Orain, ikusten dudanean, ezin dut hori ahaztu.
Bere zalantza.
Horrek ume bat bahitzeko gai naizela uste duela esan nahi duelako.
Irrigarria da, ezta?
Nolatan izan nezake Gusenarekin zerikusirik?
Zer egingo nuke berarekin? Ezkutatu?
Non? Nire jakan?
Nire autoan?
Agian nire bulegoan ezkutatu nuen Hilaryk ez aurkitzeko.
"Non zeunden, David? Zer egiten?".
Agian nire maletan dago.
Gus, hemen zaude?
Ez? Ez zaude hemen?
Badakit! Agian armairuan dago.
Gus?
Atera zaitez. Gussy!
No comments yet. Be the first to leave one.