Spaceman

Spaceman

Download Basque Subtitle

Release info

Spaceman 2024 NF WEB H264-RBB
A Commentary by sash35

Tags

web
webrip
x264
720p
720
BRip
1080
Web-DL
web-dl
WEB-DL
TS
YTS
x265
HEVC
Published on: 2024-03-02
Downloads: 41
Hearing Impaired: No

Basque subtitle preview

The first 200 lines.

Jakub. Agertuko zara transmisioan?

Sartu behar zaitugu.

Zaude.

Tira ba.

JAROSLAV KALFAR-EN SPACEMAN OF BOHEMIA LIBURUAN OINARRITUA

Peter.

Orain sartuko zaitut.

Europako Espazio Agentziaren eta Txekiar Errepublikaren ordezkaria da

eta 189 egun daramatza bakarkako bidaian.

Ongi etorri, Prochazka komandantea.

Tuma mandataria! Jupiterren kanpoaldetik agurtzen zaitut.

Pozgarria da hemendik zurekin hitz egitea.

Pozten naiz zu ikusteaz. Itxura ona duzu.

Badirudi itxaronaldi luzea amaitzear dela.

Bai, hala da.

Bidaiaren izateko arrazoia aurre-aurrean dut.

Irudi hauek ez diote justiziarik egiten, ziur nago.

Ezin duzue imajinatu ere egin Chopra hodeia zein ikusgarria den.

Ai, nik bezala ikusi ahalko bazenute…

Fenomeno honek lau urtez habitatu ditu gure zeruak.

Zure irudiek mundua hunkitu dute.

Ikustekoak dira benetan.

Astebete barru baino lehenago,

hodeia osatzen duten partikulak jaso eta aztertuko ditut.

Ez dakigu ez zer diren, ez nondik datozen.

Baina, Chopra hodeian sartzean,

unibertsoaren misterio batzuk argituko ditut agian.

Komandantea, erantzungo diezu mundu osoko jendearen galdera batzuei?

Saiatuko naiz.

Kaixo, Anna deitzen naiz.

Seigarren mailan nago.

Munduko gizonik bakartiena zarela irakurri dut.

Annak zera esan nahi duela uste dut: historia osoan,

inor ez da komandantea bezain urrun joan.

Hori esan nahi duzu?

Hain urruti egoteak ez zaitu tristatzen?

Bueno, 500 milioi kilometrotara nago.

Eta, bai, bakarkako misioa da, baina badakit laster itzuliko naizela.

Lurrera itzultzeko egitasmoaren arabera, bidaiaren erdian nago ia.

Lan handia dut aurretik.

Jende askorekin hitz egiten dut.

Zurekin eta Misio-Kontrolarekin, adibidez.

Eta zure emazte Lenka-rekin.

CzechConnect Quantum-aren bidez mintzatzen gara.

Argiaren abiadurako telefonoa baino azkarragoa da.

Hori dugu harreman-bidea.

Egunero hitz egiten dugu.

Egiten dudana etxekoen alde da. Harro nago horregatik.

Ez, ez naiz munduko gizonik bakartiena.

Milesker, Anna.

Eta milesker, komandantea.

Atsedenalditxo bat egingo dugu.

Gero itzuliko gara, gure babesle eskuzabalen berri izandakoan.

Antiquease. Logurarik ez.

Jakub Prochazka-ren Choprarako misioko goragale-botika ofiziala.

Ondo egongo zara, Jakub.

Bakarrik egoteak ez zaitu izutzen.

Ni lehen izutzen nintzen horregatik, baina ja ez.

Maite zaitut.

Baina jendea aldatu egiten da.

Eta aldatzen utzi ezean, hil egiten da.

Utzi behar zaitut.

Zinez sentitzen dut orain egin behar izatea, baina--

Bai?

Lenka-arazo bat.

Peter, onartuko duzu faborez beste konponketa bat komunerako?

Ea ingeniariek egiten duten.

Aldatu dituzu gomak, esan bezala?

Bai, aldatu ditut.

Eta orroak dirau.

Agian gero konponduko dut,

baina puskatutako kamerek lehentasuna dutela adierazi digute.

- Bart noiz hartu dituzu lotarako tantak? - Zortzi eta erdietan. Zergatik?

Itxura txarra duzu. Lo egin duzu?

Saiatu naiz.

Baina, jode, beharbada komunak gauak izorratzen dizkidalako dut piura hau.

Bale, ulertu dut.

Baina saiatu siesta egiten. Atseden premia duzu.

Baduzue Lenkaren berri?

Ez. Zergatik?

Badakit isiltasuna nabari duzula.

Ai ene.

Biok gaude CzechConnecten…

eta isiltasuna baizik ez dago.

Zer dela eta egiten dugu?

Jakub presiopean dago.

Ez du lorik egiten.

Ez du mezu hau jasoko.

Ez diogu bidaliko?

Kezkatuta dago haren berririk ez izanagatik.

Ez du mezu hau jasoko.

Lenkarekin hitz egingo dut.

Jakubi zer esan pentsatuko dut.

Lenkak ez du erantzun.

Mezu bat utzi nahi baduzu--

CzechConnect, harreman-bidea.

DORMIUM LO-ERAGILEA IZARRETARAINOKO AMETSAK

Zer?

Baimena duzu Choprako lagin-bilketa simulaziorako.

Beta 3-3 egoera eman da.

Lagin-bilketa simulazioa baieztatuta.

Peter, ikusten duzu?

D kamera ez dabil oraindik?

Ez. Alde elektrikoa ondo dabil, baina kamera ez. Betikoa.

Ontziko kameren erdiak gaizki dabiltza. Ez dakit zer gertatzen ari den.

Beste txosten bat beteko dut.

Oso lagungarria izango da, ziur.

Joango da norbait nire etxera?

Zergatik?

Ez dut haren berririk izan.

Ados, topatuko dugu.

Zaude lasai.

Lenkak ez du erantzun. Mezu bat utzi nahi baduzu--

Lenka?

Kaixo?

Kaixo.

Nor zara?

Norekin ari naiz?

Laguntzerik badut?

Nor kaka zara?

Kaixo?

Sentitzen dut.

Peter, konektatuta zaude?

Bai.

Interferentziak daude.

Oso arraroa da hori.

CzechConnect hackeatuko ote zuten?

Ez dut uste. Sistema zeharo segurua dugu.

Interferentziak egotekotan, irratikoak dira, baina…

Koreeraz ari ziren?

Zergatik koreeraz?

Hegokorearrak hurbiltzen ari zaizkizu, antza.

Ez da koreera.

Hemengo norbaitek irekita utziko zuen kanala.

Eta zer egingo dugu?

Kontua ikertuko dut.

Ondo zaude? Dena ondo?

Bai, Peter, dena dago oso ondo.

Ea, entzun: jakin berri dugu Lenka amari bisita egiteko bidean dela.

Pare bat egun barru itzuliko da.

Bai? Dei diezadala.

Zer ostia?

Kontrol. Brankan baduzue kamera sekreturik?

- Zergatik? - Bai ala ez?

Bai. Segurtasun-kontua da.

Aktibazazu berehala.

Ez dabil. Matxuratu zen lehenetarikoa da.

Ene, halakorik.

Jakub, zer da? Kaixo?

Zergatik ez duzu erantzuten?

Zure tutuaren soinuek meditaziorako grina pizten dute. Soinuok erakarri naute.

Ez zintudan ikaratu nahi, gizaki argal hori.

Jakub, zer da?

Ez izutu.

Kaixo?

Burua galtzen ari naiz.

Zergatik zaude ganberan?

Ontzia deskutsatu behar dugu!

Zer? Zergatik?

Badaezpada ere. Elementu kutsagarriren bat sartu bada-edo.

Bueno, hemengo sentsoreetan ez da ezer azaltzen.

Datu arraroak jaso ditut. Misioaren etapa erabakigarriaren aurretik,

ziur egon nahi dut.

Jantzi egingo naiz.

Ados. Komandantea zeu zara.

Utzidazu baimena lortzen.

Peter, esadazu zerbait.

Jaso berri dut gogoz kontrako baieztapen bat.

Babesleek esan didate

lehenik beren eslogana esateko.

Zer?

Deskutsagarria bota aurretik.

Bomba-ren eslogana.

Bi, hiru…

Bomba eraginkorra da kasuen % 99,999an

elementu mikrobiano oro hiltzeko.

Espazioan bazaude ere, germenek ez diezazutela eguna ozpindu.

Bomba astindu!

Ados. Oso ondo. Aurrera.

Noanera zoaz

eta zoazenera noa.

Ezta, astronauta?

Jakub?

Zer?

Ondo zaude?

Zer gertatzen ari da?

Zerbait ez dabil ondo.

Zer zehazki?

Jakub?

Ondo nago. Lenkarekin hitz egin behar dut.

Nirekin hitz egin behar duzu.

Badakit, badakit.

Zure ongizatearen arduraduna naiz. Gardena izan behar duzu nirekin.

Badakit. Gardena naiz.

Bale. Atmosfera pare bat minutu barru leheneratuko zaizu. Horrela beharko luke.

Sentsoreek zer diote?

DESKONTAMINAZIOA BURUTU DA

Ezohikorik ezer?

Oraingoz ez.

Kurak doktorea jar daiteke, norbaitekin hitz egin behar baduzu.

Comments

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left