ആദ്യത്തെ 200 വരികൾ.
Istorio guztiek bi bertsio dituzte gutxienez.
Zurea eta nirea.
Gurea eta haiena.
Gizonarena eta emakumearena.
Beraz, norbait beti ibiltzen da gezurretan.
Atrebitzen zara?
Ni esnatzera atrebitzen zara?
Zer moduz, bihotza?
Galdera bat egingo dizut?
- Nor da itzela? - Ni!
- Nor da onena? - Ni!
- Eta ausartena? - Ni!
Bai, horixe. Jaitsi, goazen bazkaltzera.
Goazen!
Maite zaitut, laztana.
Kaka zaharra.
Aizu, kargagailua hartu didazu?
Zoe, nire kargagailua?
Ez dakit.
- Aupa. - Adarrak nahi dituzu ala?
- Zer? - Bai.
Berandu ohera?
Ez. Zer nahi duzu, maitea?
- Marrubiak. - Bai?
Marrubiak? Badoaz.
Ez zintudan sartzen entzun.
Megadeth jarrita ere ez ninduzun entzungo.
Ez hasi, Jack. Vodka lorako pilulak baino merkeagoa da.
Gaur futbol entrenamendua du, gogoratzen?
- Bai. - Zer ordutan da?
- Hiruretan, lauretan. - Asteazkenetan 4:30ean da, ados?
Zer?
Ezer ez. Usain ona duzu. Arraroa da.
Arraioa. Ez, itxaron.
- Ezin dut eraman. - Zergatik?
- Barbararekin geratu naiz. - Ezin naiz joan?
Ez, maitea. Zer diozu? Agian...
Barbarari esango diozu ezin naizela joan?
Entrenamendura eramango zaitut. Baina lanetik zuzenean nator. Ulertzen?
Prest egon behar duzu.
Beraz, ura, botak eta?
- Zango-babesak. - Bai, laztana.
Aizu, Meg, maite zaitut.
Maite zaitut.
- Agur. - Agur.
Agur.
Egun on. Banoa!
Zer da hau? Kaleko zerbitzua?
- Bero dago, tori. - Milesker, Priya.
Ados. Bale, goazen.
Nora goaz?
Ez duzu nire mezua irakurri?
Mugikorra ez dabil. Zer gertatu da?
Gorpu bat dago.
CHARISSA ARMON YETIA AURKITU AL DUTE?
MICHAEL POOL EZ... EMAKUME BATEN GORPUA
Anestesiak mina arintzen du, baina sustraia hautsita dago.
Infekzioa eragiten dizu.
Bi aukera.
Bat, antibiotikoak. Hortza salba lezakete.
Bi, atera.
Nik aterako nuke, baina ez nuke urtebete igaroko dentistarenera joan gabe.
Eman pilulak.
Ados.
Idatzi gorpua aurkitu duenaren izena.
Dei anonimoa, jauna.
Anonimoa? Zer?
Kimmyk ez du izenik? Gizona, emakumea, ezer ez?
Ez, baina esan didate hasierako seinaleak...
Hasierako seinaleak... Norenak? Zer, Walters?
- Walters. - Bai.
Bill kontabilitatekoa? Tira.
Ergel horiek ez dute homizidio-kasurik eraman hamar urtetan.
Ez, Boston. Ez egizu hori.
Hobea zara.
Narratibek ez zaitzatela nahastu, ez homizidio-ikerketa batean.
Gertaerak behar dira, ez seinaleak.
Bihozkadarik ez.
Bihozkada batekin datorren inor ukatu,
batez ere hemengoak badira.
- Zu hemengoa zara, jauna. - Hala da, bai.
Eta eskertzen dizut hori nabarmentzea.
Ados, goazen ba.
Gogoratu hemen gauzak astiro mugitzen direla, ados?
Atlantan ez bezala?
Ez dira gorpu asko aurkitzen Dahlonegan, konturatu ez bazinen.
Ene.
- Priya Patel inspektorea. - Egun on.
- Zer moduz? - Aupa, ondo.
- Egun on, inspektore. - Egun on.
Sarraski bat da.
Bai?
Nahiko basatia. Espero dut sentiberak ez izatea.
Denbora luzean ikusi dudan okerrena.
Ados. Heriotzaren ordua ba al dugu?
Oraindik ez.
Ados. Armarik aurkitu al duzue?
Ez.
BERRI FIDAGARRIAK 5. KANALA
Aizu, Sam. Ez dabil.
Utzidazu.
Hara, iaz iraungi zen.
Ondo, Andrews andrea.
Bueltak pozten nau.
Milesker.
- Anna al da? Aupa. - Anna al da?
Bazenekien bueltan zetorrela?
Anna!
- Lexy zinen? - Oraindik banaiz.
Zoragarri zaude. Zer gertatu zaizu aurpegian?
Barkatu, Jim ikustera nindoan.
- Bueltan zatoz? - Noski.
Bi minutu emisioa hasteko. Bi minutu hasteko.
Bueltaz pozten naiz.
Nire lana eman diozu?
Jesus ene, Andrews. Badakizu ez dela hain sinplea.
"Lexy, Anna itzuli da, kalean zaude". Sandwich misto bat bezain zaila da.
Deitu. Nik esango diot.
Kontratu bat du.
- Nik ere bai. - Bazenuen.
Ezin nuen ordezko gisa betiko mantendu.
Bestela, joango zen.
Nola bihur dezakezu katearen aurpegi Atlantan, Jim?
Niri arraza bost.
Begira, Anna.
Aita naiz.
Igaro duzuna ezin dut imajinatu ere egin.
Sentitzen dugu.
Gutako guztiok.
Baina asko sentitu arren, urtebetez desagertu zinen.
Ez dut zure gupida behar.
Eskertzen dut, Jim. Baina... ez da beharrezkoa.
Denbora behar nuen, baina ondo nago.
Lana nortzeko nire burua berrasmatu behar badut, konforme.
Zergatik orain?
Astebete, hilabete, urtebete, zer axola du? Prest nago.
Luze eman dut gogor lanean orain desagertzeko.
Barkatu, Anna. Ezin dut ezer egin. Benetan sentitzen dut.
- Dahlonega. - Barkatu?
Gorpu bat aurkitu dute.
Badakit.
Erreportaria izango naiz.
Erreportaria?
Berrasmatzea gauza bat da, baina hori gehiegi da.
- Dahlonegakoa naiz. - Ez nekien.
Han hazia. Jendeak nirekin hitz egingo du.
Zeri buruz? Gorpu bakarra da. Egunerokoa.
Atlantan bai, ez herri txiki batean,
eta ez hil duten emakumea zuria bada.
Ez dakizu hil duten. Eta nola dakizu zuria dela?
Dahlonegan? Sinets iezadazu, zuria da.
Agian ez da ezer.
Eta hala bada, joango naiz, baina biok dakigu zerbait dela.
- Erreportaria? - Bai.
- Erreportarien soldata. - Ados.
Eta zure aurpegia? Pentsatuko dute iktus bat dela.
Nobokaina. Bazkalordurako joana da.
Eta zer kamerari nahi duzu?
Richard.
Richard?
Jones?
Lexyren senarra? Ezagutzen duzu?
Ez, baina onena dela entzun dut.
Istorio bat, Andrews.
Izorratu, arazoak eman, eta kanpora zoaz.
Bi ordu dituzu. Bizkor, arratsaldeko programara iristeko.
Milesker, Jim.
Bai, a zer zortea dudan.
Ostia!
Sastakaden kopuruak eta eredu frenetikoak
hiltzaileak bidali nahi duen mezua ekartzen didate burura,
kontzienteki edo subkontzienteki.
Gezurtia da.
Ez dirudi bikoiztasuna bortizkeria honen motibazioa denik.
Hori da mezua, Boston.
Azazkaletan dago.
Gorpurik ikusi al zenuen?
- Noski. - Non?
Eskolan.
Ezberdina da, ezta?
Bai, ohituko naiz.
Espero dut ezetz.
BI AURPEGI
Mundu guztiak egin behar dio galdera bat bere buruari.
"Hemen egon behar dut?". Erantzuna ezetz bada, mesedez, ospa,
zoazte perimetrora eta han lagundu.
Besteak, goazen hitz egitera.
Denok dakigu nor den autoko kapotean dagoena?
Emakume bat hil da. Errespetatu behar da, familia errespetatu.
Ez dut nahi senarrak emaztea galdu duela jakin dezan
agente batek ahoa itxi ezin duelako.
Izan profesionalak. Zuzen jokatuko dugu.
- Bai, jauna. - Nik esango diot.
Ez dut nahi beste inor harremanetan jartzea.
- Argi dago? - Bai, jauna.
Ados, bere mugikorra behar dut.
Mugikorra nahi dut. Berehala nahi dut, ados?
Inork mugikorra aurkitzen badu,
ez ukitu, ez nahastu, ekarri niregana.
- Ulertuta? - Bai, jauna.
No comments yet. Be the first to leave one.