The first 200 lines.
Egun on. Zuzenean Dahlonegatik.
Rachel Hopkinsen erailketa kasuan
aurrerapenak egin dira.
Goiz honetan, herriko 7500 lagun eta auzokidek
serieko hiltzaile bat izatearen errealitateari egin behar diote aurre.
Bizkor garatzen ari den egoera honetan,
informazio gutxi dugu oraindik,
bereziki Urre Grinaren Festibaleko lehen egunean,
ospatzeko garaia izaten dena.
Baina baieztatuko dut bigarren biktima Helen Wang dela,
St. Hilary's nesken eskola pribatuko zuzendaria.
Oraingoz ez dakit gehiago, baina dakidanean, zuek ere bai.
Anna Andrews naiz, Dahlonegan WSKrentzat.
Gizakiok ez gara horrelako mina sortzeko kapazak.
Horrelako krudeltasuna.
Horrelako oinazea.
Hala ere, egiten dugun gauzarik arriskutsuena gezurra esatea da...
besteei.
Eta geure buruari.
Atzo elkarrizketatu behar geunen.
Annak esan dizu zertan dabilen hemen?
Wang andreak mezu bat utzi omen zion ostatuan,
hemen elkartzeko.
Larunbatean?
Esan du heldu dela,
gorpua ikusi, kamerariari deitu eta gero guri deitu digula.
Ados, begira.
Deitu Dahlonega ostatura, Annaren hotela. Ziurtatu istorioa egia dela.
- Berarekin hitz egingo dut. - Bere mugikorra dut.
Pasahitza esan dizu?
Ez, eskatu diot, baina...
- Barre egin du. - Bai.
Bai.
- Stan, utziko gaituzu? - Bai, jauna.
- Atera, mutilak. - Ondo zaude?
Bai.
- Zertan zabiltza hemen? - Zure lagunari esan diot.
- Mugikorra itzuliko didazu? - Tori.
Azalduko didazu? Detailez.
Helenek esan zidan 7:00etan hemen geratzeko.
Hilda aurkitu dut 7:05ean.
Kamerariari deitu diot 7:06an.
Nire nagusiari, 7:08an.
Larrialdietara, 7:45ean.
Primeran, lehendabizi kamerariari? Kamerariari eta gero larrialdietara?
Hilda zegoen, nire lana informatzea da, beraz, bai.
Scott agenteak dio atea itxita zegoela. Nola sartu zara?
Ez dakit, galdetu Heleni.
- Ados... - Barkatu.
Galdetu behar dizut.
- Non zeunden Rachel hil zen gauean? - Zergatik?
- Galdetu behar dizut. - Atlantan.
- Froga dezakezu, Anna? - Frogatu behar dut, Jack?
Bukatu dugu?
Bai.
Geratu eraikinean. Ulertzen?
Milaka dei eta korreo ditugu. Atlantak maite zaitu.
- Ahalko bazenu... Ez, ahaztu. - Ez! Zer?
Emozioa handitu ahalko bazenu, zenbakiak igotzeko,
faboritoa dudala eman ez dezan.
- Ea zer egin dezakedan. - Egurra.
Eskertzen dizut. Eskerrik asko.
- Nor zen? - Gaueko bedela.
Gauerdia pasata deitu zuen, baina mezua ez zen eman
goizera arte.
Emakume batek utzi zuen.
Bi emakume, eskolako lagunak, erailak.
Ganibet bat erabili da bi erailketetan.
Adiskidetasun-eskumuturreko bat bion ahoetan.
Biok Duffierekin lotuta.
Hatz-aztarnarik ez.
Biktimenak ere ez.
Toki osoa garbitu dute? Agian profesional baten bila gabiltza.
Agian Clydek norbait kontratatu zuen. Bere dei-erregistroa begiratu.
Azken hilabetean deitu duen mundu guztia.
Banku-kontuak, ea diru kopuru handirik atera duen.
Richard Jones aztertzeko eskatu zenidan, gogoratzen?
- Bai. - Txostena daukat.
Emakume bati masailezurra hautsi zion duela hiru urte.
Oraintxe nator.
FORENTSEA
IKERKETA FORENTSE-UNITATEA
POLIZIA
Anna ikusi duzu?
Zu izango banintz, espazioa emango nioke.
Ez dago umorez.
Adi egon zure harreman kakari.
Ez dakizu ezer nire harremanari buruz, ados?
- Engainatzen duzu. - A, bai?
- Bai. - Benetan?
Gogaitzen zaitu?
Neska ez naizenez, ez didazu baraila hautsiko.
Hortik joan da.
DAHLONEGAKO UDALETXEA
Alkate jauna, sinetsidazu, okerrera egingo du,
baina lagun diezazuket.
Udaletxea telebistan, publizitate gehiago. Zergatik botako diot gasolina gehiago?
- Sua suaren aurka. - Ez.
Oxigenoa kendu behar zaio.
Ura bota behar diogu.
Horrek lehen funtzionatzen zuen.
Zuk istorioa kontatu ezean, beste norbaitek kontatuko du.
Zein da gure istorioa?
Herri hau, jendea eta alkatea indartsu eta salbu daude
eta ausartak dira.
AEBei jakinarazi Dahlonegak funtzionatzen jarraitzen duela.
Eta zer lortuko duzu zuk?
Hemengoa naiz.
Herria inporta zait. Nire ama hemen bizi da oraindik.
Ez nekien.
Famatu gehienek pozez prostituitzen dute beren bizitza pribatua
publikoaren kontsumorako.
Uste dut agian...
esperientzia ezberdinak izan ditugula herri honetan haztean.
Uste al duzu zure arrakasta,
nor zaren, Dahlonegari esker dela nolabait?
- Bai. - Aholku bat.
BILL WOODRUFF ALKATEA
Zatozten tokiari gorrotoa izan ordez,
pentsa zein pribilegiatua zaren.
Izan beste jarrera bat.
Zein?
"Mila esker, Dahlonega".
Ados.
Aholku bat?
Mesedez.
Bueno, Dahlonega turismoari esker bizi da.
Udazkeneko turismoaz gozatzen duten 45 eta 65 urteren artekoak,
ardoa eta ordena gogoko dituzten aberatsak.
- Zuzena al da? - Bai.
Ados. Badakizu nor diren true crime -aren zale handiak?
Karabanetan bizi eta tupperretatik jaten duten interneteko detektibeak.
Profesionalek honetaz arduratu beharko lukete.
Bestela, internetak hartuko du kontrola.
Eta badakizu zer gertatuko den?
Iritzi publikoaren esku ikusezinak ile eder horretatik eutsiko dizula
eta ekonomia itoko duen serieko hiltzailearen etiketa
jarriko dizula, alkate jauna.
Eta orduan, zorte on hauteskundeetan.
Beraz... zer diozu?
GEZURTIA
Segundo gutxi dira
karotida eta jugularra mozten direnean.
Baina ebaki batekin,
zaila da jakitea ganibet berdina erabili zuen.
Ez du inporta. Hala bada ala ez bada,
pertsona berak erabili du, argi dago.
Eskumuturrekoagatik dakigu. Ez genion prentsari jakinarazi, beraz...
erailketak lotuta daude.
Itxaron.
Azazkal zatiak oroigarri gisa eraman baziren...
Bi begiak dauzka, horretaz ari bazara.
Mezu bat utzi da bi kasuetan.
Lehenengoan, azazkalak, ezta? Hitz bat zegoen.
Honetan kopetan da. Pertsona bera.
Grapak ere izan litezke mezu bat.
"Gaiztoari ez begiratu" agian. Edo "Ez ikusiarena egin".
Trauma handia begietan.
Indarra behar da grapak ehun leunean gera daitezen.
Doktore, heriotzaren ordua baduzu?
Bueno, ez zehatza.
Baina rigor mortisa handia zen.
Normalean 12 orduren ondoren agertzen da aire-girotua duen gela batean.
Eskumuturrekoa berdina da, ezta?
Bai.
Aurrekoaren berdin-berdina.
Ez dirudi erabili denik.
Hariek berri-berriak dirudite.
Begiratuko dut non saltzen diren.
Hasieran gaude semenarekin.
Kointzidentziarik ez, eta Duffie jauna inpotentea da.
Hori dio behintzat.
Jakingo dugu laginaren emaitzak ditugunean.
Hala ere, zaborreko neurri handiko strap-onak kontuan izanik,
egia izan liteke.
Botaka egingo dut.
Duffie hiltzailea balitz, zer arrazoi du?
Arau horiek omen zituen Rachelekin.
Dahlonegako inor ez esan zuen.
FORENTSEA
Ez da bere esperma.
- Emazteak arauak urratu zituen. - Bai.
Ez du Wang andrearen erailketa azaltzen.
Bai. Bueno, jakin behar dugu Dahlonega ostatuko deia
nondik etorri zen.
- Zergatik? - Gauerdia pasata izan zen.
Helen hilda zegoen.
- Ados. - Bai.
- Esan zer aurkitzen duzun. - Bai.
- Zer ostia, Jack? - Barkatu, Zoe.
- Nire gauzetan nahasten ari zara? - Aizu...
Jakin behar dut zer den, ados?
- Zer? - Non lortu zenuen?
- Benetan? - Bai.
- Horregatik sartu zara baimenik gabe? - Ez.
Eskumuturreko zikin batengatik?
- Ez da Titanic -eko lepokoa. - Non lortu zenuen?
- Non? - Jesus ene.
Annak guretzat egin zituen.
Annak bat badu?
No comments yet. Be the first to leave one.