The first 200 lines.
Nondik hasiko naiz?
Ondo da, benetan esan nahi dudana da…
nire jaioterria dela eta naizela naizena.
Eternia, edertasun amaigabeko mundua.
Kondairetan eta ipuinetan soilik existitzen diren gauza guztiak,
Eternian, benetakoak dira.
Grifoak, herensugeak, hitz egiten duten tigreak…
baso sorginduak, basamortu kartsuak, zeruko uharteak. Imajina dezakezun edozer.
Ez, ez nago drogatuta.
Eta gero Grayskull gaztelua daukagu.
Aitak behin esan zidan Eternia kosmosaren bihotza dela.
Eta Grayskull bihotz horren bihotza da.
Beraz, bihotzaren bihotzaren…
bihotza Grayskulleko Boterea da.
Gizon bat jainko bat bezain boteretsu egin omen dezake.
Salbu egon zedin, Boterea ontzi batean gorde zen.
Boterearen Ezpata deritzon aintzinako ezpatan.
Bai, badakit, baina horrela jarri zioten.
Kondairak dio Eternia arrisku larrian dagoenean,
heroi bat agertu, eta ezpata helduko duela,
eta erabiliko duela…
ausardiaz.
Egun hori heldu arte, gazteluan giltzapetuta dago
Sorginaren zaintzapean.
Sorgina argia, zaharra…
eta, egia esan, apur bat beldurgarria da. Baina jatorra da, bai.
Mende luzez, Grayskull nire arbasoen babespean egon da.
Heroi boteretsuen leinu harrigarri samar batetik nator.
Nobleak, indartsuak, izukaitzak.
Baina, ama, ez dut borrokatu nahi.
Denak dira ni baino handiagoak eta indartsuagoak.
Eta begi-esku koordinazio kaskarra dut.
-Txorakeriak! Nork esan dizu hori? -Cringerrek.
Egia da. Txikiena eta ahulena da.
Mirari bat da hezurrik hautsi edo hil ez izana.
Eta zer egingo luke printzeak borrokatzen ikasi ordez?
Ez dakit, Cringerrekin jolasten gera ninteke.
Zoaz. Nik nahikoa dut haril batekin.
Ez didazu inoiz laguntzen.
Joan behar dut?
Borroka trebakuntza. Mugi.
Entzun, Eternoseko etorkizuneko heroiak.
Ez dago galtzaileen estatuarik,
ez dago koldarren izenik duen kalerik,
eta ez dago desfilerik saiatu direnen omenean.
Eremu hau, jauregi hori, zuen bizi osoak
borroka irabazi zuten gizon-emakume indartsuei esker eraiki dira.
Eta zuen erregearen armagizon gisa, borroka ugari irabazi ditut.
Horregatik gaude hemen.
Zuen gurasoak salbatu ditut.
Zuen auzokoak salbatu ditut. Zuen auzokoen gurasoak salbatu ditut.
Eta abar. Entzun, kontua da zuengatik borrokatu naizela,
eta orain zuek nigatik borrokatuko zarete erreflexu bizkor,
punteria zorrotz eta gihar handiekin.
Eta honekin.
Badaki inork zen den?
Makila bat da.
Mila esker begi bistakoa esateagatik.
Beste inor?
Teela?
Zure besoak.
Alaba argia dut, gero!
Hauek zuen besoak dira. Zuen luzapena dira.
Ondo da, jarri binaka eta hartu armak.
Ubeldura handi eta distiratsuak nahi ditut.
Sudurrak odoletan eta hagin hautsiak.
Ondo da, aurrera. Mantendu oreka.
-Kaixo, Dian. Nirekin… -Dagoeneko birritan hilko zinen.
-Adam. -Begiratu aurrera!
Begiratu etsaia begietara muturra berotzen diozuenean.
Saihestu edo hurrengoan gogorrago joko dizut.
Zergatik ez dugu honetaz lasai hitz egiten?
Aizu, Adam. Egin ahal dezakezuna, aditu?
Bai. Teela.
Zer-nolako laguna zara?
Garaituko zaituen laguna.
Duncan.
Zer moduz moldatzen ari dira hasiberriak?
Talde trebea eta prestua dira, jauna.
Denak?
Dantzarik ez, Adam.
-Tira. -Jo nazazu!
Barregarri geratzen ari da.
Gizon bihurtuko nuela hitzeman nizun, eta lortuko dut.
Bai. Baina zer-nolako gizona?
-Adam! -Jo nazazu!
Arma kendu dio.
Ez behar bezala, lagun.
Irabazi dut!
Utzi txorakeriak, Adam.
Mutiko.
Borrokatu nirekin. Honekin.
Jaso.
Orain…
defendatu zeure burua.
Aita.
Aita!
Mundu honetan ez dago ahulentzako lekurik.
Bai, aita.
Errepikatu.
Mundu honetan ez dago ahulentzako lekurik.
Adam. Zutitu!
Zutitu.
Erortzen bazara…
zutitzeko gai zara. Aditu?
Erakutsi indarra.
Buelta ematen duenean, ikusiko zaitu.
Eta amore eman ez duzula ikustea nahi duzu.
Buelta ematen duenean, ez du mutiko ikaratua ikusiko.
Gizon bat ikusiko du.
Zer ikusiko du?
-Gizon bat. -Hori da. Begira.
Itxaron buelta eman arte.
Eman paseo bat, mutil.
Bukatu da ikuskizuna. Lanera. Bizkor.
-Adam. -Zer zabiltza hemen?
Zure atzetik etorri naiz.
Bakarrik egoteko etorri naiz hona, beraz…
Ez izan negartia.
Nik ez dut uste ahula izan zarenik.
Gaurko entrenamenduan.
Nire aitak bai.
Hori… Sorgina da?
Zeri begira dago?
Randor erregea, erasopean gaude.
Kontrolpean dut, jauna.
Errege Guardia honetarako trebatuta dago.
Zin degizut…
ez duzue minik jasoko ez zuk, ez zure familiak.
Grayskullera eramango zaituztegu. Guardiak!
Lasai.
Ez urrundu.
Teela! Goazen.
Aita…
beldur naiz.
Nork irakatsi dizu hitz hori? Nik ez.
Ez da ezer gertatuko, txiki.
Edozer gertatzen dela, hemen banago, ez duzu zertan beldurrik izan. Aditu?
Goazen.
Orain, bizkor!
Gehiegi dira.
Horrek gauza bakarra esan nahi du.
Itu gehiago.
Bizkor!
Zatozte.
Hemendik.
Ondo da, itxaron hemen.
Jauregiko mutil ahulak.
Jauna, jarraitu eta ez gelditu.
Bizkor. Ni arduratuko naiz.
Borrokatu nahi?
Nahikoa gerturatu zara.
Nola ausartzen zara nire hirian sartzen? Ez al dakizu nor naizen?
Zergatik ez didazu esaten?
Duncan naiz, Errege Guardiako komandantea.
Erregearen armagizon arraioa.
Eta gaur…
Eta gaur…
huts egin duzu.
Aita.
Ondo da. Zutitu. Altxatu. Tira, mesedez.
Teela.
Huts egin dut.
Tira.
Egon.
Randorren erregealdia gaur bukatuko da.
Indarra irabazi ahala, beldurra galdu zenion itzaletan ezkutatzen zenari.
Hau da, niri.
Ni nengoen ezkutatuta.
Unibertsoko txokorik sakon eta ilunenean
ezkutatuta nengoen.
Baina orain argitara atera naiz.
Zure gainbeheraren lekuko izango zara.
Zoaz. Ez begiratu atzera.
Adam, ez kezkatu, mutiko. Babestuko zaitut.
Izan indartsua, seme. Geldiaraziko ditut.
-Aita? -Zoazte!
Aita!
Zer egingo didazu, deabru hori!
Burua moztuko dizut.
Nire patua edozein dela ere, Eternos ez da inoiz zurea izango.
Zure jauregia adreilu eta beira multzoa baino ez da.
Zure koroa, mozorro bat.
Ezkutatzen duen boterea nahi dut.
Evil-Lyn?
Evil-Lyn.
Ondo esana, Skeletor jauna. Poesia.
Eraman ezazue. Bukatu du gaurkoz.
Goiza heltzean,
Eternia nire goraldiaren lekuko izango da.
-Kito. Bukatu dut. -Noski, jauna.
-Horrela egiten dudanean bukatu dut. -Bai.
Crescendoa da!
Badakigu hurrengorako, jauna.
Honantz datoz.
Grayskull eroriko da.
Ez, eutsiko du.
Ekarri Ezpata, mutil.
Orain. Bizkor.
Ezpata eraman behar duzu leku seguru batera, hemendik urrun.
No comments yet. Be the first to leave one.