The Sheep Detectives

The Sheep Detectives

Basque സബ്ടൈറ്റിൽ ഡൗൺലോഡ് ചെയ്യുക

റിലീസ് വിവരങ്ങൾ

The Sheep Detectives 2026 AMZN WEB H264-ETHEL
കമന്ററി എഴുതിയത് tedi
Retail AMZN | 1h 54m

ടാഗുകൾ

webdl
പ്രസിദ്ധീകരിച്ചത്: 2026-06-24
ഡൗൺലോഡുകൾ: 36
ശ്രവണ വൈകല്യമുള്ളവർക്ക്: No

Basque സബ്ടൈറ്റിൽ പ്രിവ്യൂ

ആദ്യത്തെ 200 വരികൾ.

ARDI DETEKTIBEAK

Rebecca maitea:

Badakit galdera asko dituzula.

Nik ere bai.

Izan ere, bizitza misterio bat da.

Baina unibertsoko enigma guztietarako erantzunik badago,

zoriontasunerako sekreturik,

uste dut honako hau dela:

ardiak.

Benetan ari naiz.

Ardiak dira.

Ados, banoa.

Azken gutunean galdetu zenidan, nire ardietakoren bat berezia den.

Denak dira bereziak. Horregatik jarri diet izena denei.

Esaterako:

bi ahari biki eta iskanbilatsu ditut, Ronnie eta Reggie.

Eta Sir Ritchfield izeneko ahari harro eta dotorea.

Hodei, iletsuena da.

Diva hutsa.

Zorak ikusnahirik handiena du.

Mopple pazienteena da.

Eta Bilotsu…

Ez zaidalako bururatu izen hoberik.

Eta, entzun, badakit denak bereziak direla esan dudala,

baina aitortu beharra dut nire ardietako bi berezienak direla.

Lehena Sebastian da.

Nire aharirik handiena,

eta ni bezala, bakarti samarra.

Lehenago edo geroago alde egiten du.

Eta lehenago edo geroago itzultzen da.

Eta azkenik, Lily.

Nire ardirik argiena.

Beti ematen du badakiela zer pentsatzen ari naizen

eta nola sentitzen naizen.

Berak eskaintzen dit gehien artzainek bakarrik ezagutzen duten bakea.

Bake hori

munduko izakirik atseginenak zaintzeak ematen dizu.

Egun oro hasten dut beren beharrak asebetez.

ARDIENTZAKO PENTSUA

Ondo elikatzen ditut…

ilea mozten diet.

Haiekin jolasten saiatzen naiz.

Esnatzen naizenean, badakit nor izango naizen.

Zure ondoan esnatzen den gizona izango naiz.

Eta botika ematen diet. Uste dut atsegin dutela esango luketela…

hitz egiteko gai balira.

Botika hartzeko ordua, laguna. Hori da.

Eta egitekoak bukatzen ditudanean eta eguzkia ezkutatzen denean,

liburu bat aukeratu eta ozen irakurtzen diet.

Detektibe-nobelak, misterio-nobelak. Nire gogokoenak.

"Badakit noiz hil zuten Rodney Hollingshead,

eta badakit nor den hiltzailea".

Atsegin dut istorioa ulertzen dutela pentsatzea.

Baina barru-barruan badakit, bereziak izan arren, zera baino ez direla…

ardiak.

Ez, kito.

Tira, zoazte.

Bihar irakurriko dizuet amaiera.

Zergatik gelditu da hor?

Hiltzailea nor den esatear zegoen!

Hau jasanezina da! Neskamea izan da, ezta?

Bai, noski.

Ez, lorezaina izan da.

Belarra moztu eta moztu, jan gabe?

Bai. Bitxia da.

Burua galdu duzue? Medikua izan da.

Ez horixe. Izeko beldurgarria izan da.

Izeko beldurgarria duela hiru istoriokoa da.

Nola izan gaitezke anaiak?

Hasi dira.

Bai.

Beti berdin.

Oker zaudete denak.

Duela bi kapitulu ohartu nintzen.

Neskamea izan da?

Ez.

Iloba izan da, Bertie Hollingshead.

Baina, Lily, ez zuen detektibeak frogatu bere aurkako froga denak

faltsutu zituela benetako hiltzaileak?

Hala da.

Ez duzue ulertzen?

Berak faltsutu zituen frogak zigorra saihesteko.

Bertie Hollingshead da benetako hiltzailea.

Zer zabiltza?

Georgek bihar bukatuko du istorioa. Ikusiko duzue.

Neskamea izan dela uste dut.

"Bertiek bazekien legeak zioela

ezin daitekeela pertsona bat krimen beragatik birritan kondenatu.

Beraz, zigorra saihesteko, berak faltsutu zituen frogak.

Bertie Hollingshead da benetako hiltzailea".

Nire ardi gehienek eguna ematen dute jaten,

edo jatea buruan.

Baina energia amaiezina duten hiru arkume bihurri ditut.

Udaberrian jaio ziren izaki txiki, zoriontsu eta alaiak.

Egia esan, arkume gehienak jaiotzen dira udaberrian.

Baina badaukat neguan jaio zen arkume bat.

Kaixo.

-Daisy naiz. -Oliver naiz.

-Ozpintxo naiz. -Nola duzu izena?

Ez dut izenik.

Gurekin jolastu nahi duzu?

Ez! Zapi!

Ez jolastu neguko arkumearekin.

Ez da gure artaldekoa.

Ardiek bakarrik uler ditzaketen arrazoiengatik,

artaldeek neguan jaiotako arkumeak baztertu ohi dituzte.

Lasai.

Neguko arkumeak ezberdinak direlako.

Hori da. Oso ondo.

Galdera bat.

Zergatik da George beti hain atsegina arkume horrekin?

George ez da ardi bat.

Ez diote neguko arkumeena irakatsi.

Eta azken gauza bat, nire gonbidapena onartuz gero,

Denbrook izeneko herritik gertu bizi naiz.

Bertako jendea ere berezia da.

Esaterako…

Egun on, Caleb.

Caleb, artzaina ere bai.

Egun on, andereñoak.

Ez dut atsegin.

Ham, harakina.

Ez dut batere atsegin.

Beth, ostalaria.

Ez nau atsegin.

Akabatu egingo dut.

Tim, polizia.

Ergel hutsa.

Eta Aita Hillcoate, gizon-emakumeen artzaina.

Harreman korapilatsua dugu.

Gaurko irakurketa: Ardi galduaren parabola.

George, meza entzutera zatoz?

Denak dira ongietorriak Jaunaren etxean.

Baita harakinak ere?

Ez nator meza entzutera.

Zor bat kitatzera nator.

Gure George maitea.

Gure George maitea.

Baina nahikoa esan dut jendeaz.

Nire artaldea ezagutu behar duzu.

Zu ikusteko irrikan daude.

Baita ni ere.

Mesedez, zatoz laster.

Maitasunez, George.

Hodei?

Galdera bat.

Txikoria-belarrak janez gero, betile politak izango ditut?

Ez, ez zaizkizu betileak haziko.

Baina ile ederra izango duzu.

Begiratu Bilotsuri.

Ez du besterik jaten.

Txikoria-belarra dira? Ados.

Batzuk utzi beharko genizkioke Sebastiani. Egunak daramatza desagertuta.

Eta zer? Georgek batek daki nondik ekarri zuenetik,

herrira ihes egiten tematzen da.

Goseak egon dadila.

Bera gugatik arduratzen ez bada ere, guk beragatik arduratu behar dugu.

Sebastian gure artaldekoa da.

Aizue, begira! Caleb da!

Txakurtxoak!

Txakurtxoak.

Caleb! Hemen!

Primeran usaintzen du.

Artilezko jertseengatik da.

Kolore ederrak dituzte.

-Sar naiteke? -Ospa!

Sartuko naiz.

Hain da berria, polita eta distiratsua.

Gauza bera pentsatzen ari gara?

-Kolpatu nahi dut! -Kolpatzeko irrikan nago!

Reggie! Ronnie!

Badakizue araua. Ez dugu gauzarik kolpatzen…?

Kolpatzeko arrazoi onik egon ezean.

Hori da.

Caleben hirugarren bisita da hilabetean.

Gauza bakarra eztabaidatzen egon daitezke.

Artaldeak bateratzea.

-Artaldeak bateratzea! -Ardi berriak!

-Zelai berriak! -Txakurtxoak?

Hausnartu egin dut!

Aukera bat eman nizun eta gezurra esan zenidan!

Ez itzuli.

Badirudi ez dituztela artaldeak bateratuko, azkenean.

Pozarren nengoen.

Eta orain triste eta atsekabetuta nago.

Gertatutako ahaztu nahi dut!

Zuzen zaude. Etsigarria da.

Ados gaude denok?

Caleben bisita ahaztuko dugu hiru zenbatzean.

Bat. Bi…

Eta Mopple, zer? Ezin ditu gauzak ahaztu.

Zergatik ez?

Mopple gaixoa!

Gaitz izugarri batekin jaio zen.

Beste guztiok ez bezala, ezin du gauzak ahaztea erabaki.

Egia.

Mopple, ahaztu dugunean, ez gogorarazi gertatutakoa, mesedez.

Ziur zaude? Ez da hainbesterako izan.

Ez. Baina ez da atsegina izan. Beraz, hobe ahaztu.

Prest?

അഭിപ്രായങ്ങൾ

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left